Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Literatur ibilbideak

Gai ezberdinetan sakondu ahal izateko
hainbat ibilbide proposatzen dizkizuegu
atal honetan.

Movimiento de resistencia I. Años 80 en Euskal Herria

Erresistentzia mugimendua: 80ko urteak Euskal Herrian

Grebak, langileen gatazkak, agitazioa, gerra zikina, krisia, errepresioa, langabezia, desilusioa, heroina eta bonbak. Laurogeiko hamarkada emozioz, errealitate gordinaz eta ametsez betetako garaia izan zen. Pilotakaden, kontrolen, ke-poteen eta borra-kolpeen artean, esperantzarik gabeko no future haren eta utopia eragilearen testuinguruan, belaunaldi berria abiatu zen Euskal Herrian, erresistentzia mugimendu indartsu eta heterogeneoa, joera ideologiko desberdinetako gazteek osatua. Abertzaleak, antimilitaristak, libertarioak, ekologistak, feministak… elkartu ziren kontrainformazioaren hedabideak eta gazteetxeak biltzen zituen sare trinko batean, kontzerturik kontzertu eta manifestaziorik manifestazio ibiliz.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
Pensamiento monógamo, terror poliamoroso

Hamaika liburu geure burua askatzeko eta geure gorputzez gehiago gozatzeko

Brigitte Vasalloren Pensamiento monógamo, terror poliamoroso salduenen artean dago gure liburu-dendan, eta, haren ondoan, beste asko daude gure apaletan sexu eta emozio askapenaz jarduten dutenak, gorputzaren ezagutza, onarpena eta gozamena sustatzen dutenak eta generoaren eta sexu identitateen gaiari heltzeko modu berriak proposatzen dituztenak. Liburu hauen proposamena luzatzen dizugu, gure asmoa baita 2019. urteak plazer ugari ekartzea, haragizkoak nola gogoarenak.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11
Pioneras

Vida(s) contra el fascismo: biografías revolucionarias

Han sido millones las personas que se han levantado contra la tiranía y la opresión que, desde los primeros años del siglo pasado en Europa, se ha vestido con el traje del fascismo. En este pequeño recorrido literario queremos rescatar las historias de hombres y mujeres que lo dieron todo, incluso la vida, por combatir a la muerte. En estos tiempos interesantes y convulsos que nos está tocando vivir, en los que se nos imponen dos salidas únicamente, o neoliberalismo o fascismo, estas personas siguen recordándonos que hay esperanza y sobradas razones para luchar. Porque, contra el fascismo, y parafraseando a Ovidi Montllor y el título del último libro de Anna Gabriel, hablaremos de vida.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11
Memorias del calabozo

Txalapartarekin zinemara: liburuak pantaila handian

La noche de 12 años, Memorias del Calabozo liburua zinemara eraman duena, gero eta ikusle gehiago, kritika onak, izendapenak eta sariak biltzen ari da gure zinemetatik pasa ondoren. Zinema aretoetara eta telebistara iritsi diren Txalapartaren liburu batzuk hautatu eta zerrenda honetan jaso ditugu. Jose Mari Esparzak aipatzen ditu Apología liburuan. Liburu gehiago artikulu honetan.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11
Un libro pirenaico

Euskal Herria, vista por los viajeros

Han sido cientos los viajeros y viajeras que han pasado por Euskal Herria y que han dejado escrito su paso por nuestras tierras. Uno de ellos fue Kurt Tucholsky, que llegó al País Vasco en 1925 y dio cuenta de ello en Un libro pirenaico, recientemente publicado por esta editorial. En esta ruta repasamos algunos más, y tienes muchos más testimonios de viajeros  en este artículo.

1 2 3 4 5
El trabajo garantizado

¿Vives o trabajas? 16 libros para que te replantees tu relación con el trabajo

¿Tu casa es la oficina? ¿Eres adicta al trabajo? ¿Te sientes explotada? ¿Sientes que tu profesión es una maldición? ¿La productividad te quita el sueño? ¿No sabes cómo escapar del capitalismo? ¿Se puede, acaso? Si sientes que algo falla en tu relación con el trabajo, en estas lecturas recomendadas puedes encontrar alternativas y nuevos enfoques.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
ETA

15 liburu ETAren historia (eta amaiera) ulertzeko

XX. mendearen erdirantza, ikasle talde batek EAJk ordezkatzen zuen abertzaletasun historikoarekin etetea erabaki zuen, Agirre lehendakariaren heriotza eta nazioarteko komunitatearen traizioaz geroztik lur jota eta zurrunduta baitzegoen. Txillardegik proposatuta, isilpeko talde txiki horrek Euskadi Ta Askatasuna izena hartu zuen, Euskal Herriaren historiaren ibilbidea aldatuko zuen erakundeari hasiera emanez. Txalapartan liburu ugari argitaratu ditugu ETAren sorreraz, bilakaeraz eta amaieraz. Ibilbide honetan haietako batzuetan barneratzea proposatzen dizuegu.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15
Fidel Castro Ruz. Guerrillero del tiempo

Hamar liburu Fidel Castroren lanak eta pentsamoldea ulertzeko

Zuzenbidea ikasi zuen, eta Alderdi Ortodoxoaren hautagaia izan zen Kubako 1952ko hauteskundeetan, Batistaren estatu kolpeak bertan behera utzi zituen horietan. Moncada kuartelari egindako erasoa eta gero atxilotu zuten, 1953an. Indultua eman ziotenean Mexikora egin zuen ihes, eta bertan Uztailaren 26ko Mugimendua sortu zuen. 1956an, Kubara itzuli zen beste 81 kiderekin batera, eta gerrilla-gerra bat antolatu zuen, 1959an iraultzaileek irabazi zutena. Kubako indar armatuen burua, lehen ministroa eta Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan zen. Hamar liburu hauek gomendatzen dizkizuegu, munduko iraultzaile ororen erreferentzia izan beharreko figura hau hobeki ezagutzeko aukera izan dezazuen.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
A descolonizar las metodologías

Hamabost liburu herri indigenen ahotsa entzuteko

5.000 talde etniko inguru dira, 7.000 hizkuntzaren hiztun, 90 estatutan bizirauten, maiz erreserba-eremuetan eta bigarren mailako herritarrak izanik. Mendebaldeko kolonizazioak gaizki tratatuak eta esklabu bihurtuak, ez dute etsi beraien lurraren, kulturaren eta eskubideen defentsan. Literatur ibilbide honetan jatorrizko herrien ahotsa, amorrua eta desioak ditugu entzungai.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15
Seis grados de libertad

Amerikan barna ibili gure eleberriekin

Uda honetarako bidaia eder bat proposatzen dizugu. Diru askorik ez duzu behar, denbora, toki eroso bat eta lasaitasuna besterik ez. Ehunka eleberri argitaratu ditugu, eta munduari itzulia egitera eraman zaitzakete. Baina oraingoan Amerikara goaz. Iparretik hegora ibiliko gara bertan, gure katalogoa osatzen duten idazle bikainen luma lagun dugula. Aperitibo gisa, eleberri bakoitzaren pasarte labur bat duzu irakurgai.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
Viaje por Sudamerica

Ernesto Che Guevara: gizon eterno bat

1928ko ekainaren 14an jaio zen Rosarion (Argentina) gizon eterno bat: Ernesto Che Guevara, medikua, politikaria, militarra, idazlea, kazetaria eta iraultzailea. Berak idatzitako bost liburu argitaratu ditugu Txalapartan, baita beste zenbait ere bere bizitzaz eta bere lanez. Ibilbide honetan horietako batzuetan barneratzea proposatzen dizuegu.

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Gerezi garaia

Lucio Urtubia, eguneroko utopia

Txalapartan Gerezi garaia liburua argitaratu berri dugu, Belatz marrazkilari bikainaren eleberri grafikoa, Lucio Urtubiaren bizitza liluragarria kontatzen duena. Estreinua profitatuz, eta nafar anarkistaren figura osatzeko asmoz, literatur ibilbide hau proposatzen dizuegu.

1 2 3 4 5 6 7 8
Rebeliones y revelaciones

Rebeliones y revelaciones de Gioconda Belli (a 30 años de 'La mujer habitada')

La conocimos en Managua, cuando reventaba América Latina con ‘La mujer habitada’. Y tuvimos el privilegio, el acierto también, de ser la primera editorial que le publicó en el Estado español. Treinta años después de aquella novela, y como sumándose al treinta aniversario de esta casa, Gioconda Belli ha elegido Txalaparta para editar su nuevo libro, ‘Rebeliones y revelaciones’, en el que aborda toda su trayectoria vital y literaria. Celebramos pues el lanzamiento con este recorrido por su obra, a través precisamente de los comentarios que realiza en 'Rebeliones y revelaciones' sobre cada uno de los títulos.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11
Laura esaten zioten

Euskal Herria internazionalista

Euskal Herriaren independentziarako borrokak lagun izan du beti hemendik urrun egin ziren eta egiten diren antzeko prozesuekiko elkartasuna. Gure herriaren emantzipazioan gehien saiatu diren horiek izan dira besteen askapenean sutsuen parte hartu dutenak. Elkartasun horrek gizakion dimentsiorik ederrenetako bat azaleratzea ekarri du. Horretan aritzen denak bat egiten du beste herrien sufrimenduarekin, eta haiekin bizi du irtenbideen bilaketak sortzen duen tentsioa. Internazionalismoak mugak zabaltzen ditu, identitateak alde batera utzi gabe; munduko biztanle bilakatzen gaitu, baina gure identitate nazionalari eutsiz.

1 2 3 4 5 6
El desarme

ETAren su-etena eta armagabetzea

ETAk jarduera armatua behin betiko uztea da Euskal Herriko azken hamarkadetako gertakari politiko nagusia. Prozesua ez da oraindik bukatu, zenbait kontu garrantzitsu oraindik ere konpondu gabe daudelako: preso eta iheslarien askatasuna, biktima guztien errekonozimendua eta Estatuaren desmilitarizazioa, besteak beste. Hala ere, jarduera armatuaren bukaera hortxe dago, eta dagoeneko aztertu izan da hainbat saiakeratan. Horregatik, ETAren armagabetzerainoko prozesu historikoaren gaiari heldu dioten liburu batzuetan barnako ibilbide bat proposatzen dizuegu.
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
Manual del torturador español

"Oso latza izan da": tortura Euskal Herrian

Hil aurretik, Joxe Arregik gertatutakoa azaldu zien astiro-astiro, lur jota, ziegako kideei: «Oso latza izan da». Kartzela barrutik ateratako argazki batzuek haren gorputz txikitua erakutsi zuten, eta betirako utzi finkatuta data hura: otsailaren 13a, torturaren aurkako eguna. Ibilbide honetan bildu ditugun liburuek euskal gizartean torturak utzitako arrasto gordinaren berri ematen dute.

1 2 3 4 5 6 7 8
Navarrismo pop

Zertan da nabarrismoa?

Nabarrismoa, ezer baino gehiago, Nafarroako eliteek bereganatu duten ideologia da. 'Historia del Navarrismo' idatzi dutenen hitzetan “nabarrismoa da gaur egun Nafarroan nagusi den ideologia identitarioa”, erkidego hau beste erkidego mugakideetatik desberdina den proiektu politikoa dela defendatzen duena, “Espainiarekin irmoki uztartua” eta, diotenez, “bere foraltasun historikoan oinarritua”.  Hala dio Juan Cruz Allik ere: “Foru nabarrismo katolikoa nazionalkatolizismo espainiarraren bertako bertsioa da… Garcilasoren, Praderaren, Esparzaren eta frankisten nabarrismoa eta, demokrazia garaietan, Urangarena (Ollarra) Aizpúnena eta Del Burgorena, betidanik eskuinarekin eta Nafarroako gizartearen sektore kontserbadoreekin lotua, nazionalismo eta nazionalkatolizismo espainiarraren zerbitzuan”.

Zein da nabarrismoaren egoera gaur egun? Zer elitek osatzen dute? Irakurgai batzuk proposatzen dizkizuegu hemen, gehienbat egungo nabarrismoaren bilakaera ezagutzeko, Trantsizioa deitzen den horretatik gure garaira bitarte.

1 2 3 4 5 6 7
La guerra del 58

Kartzelako literatura

Txalapartaren katalogoko ehundik gora liburu mundu osoko hainbat kartzelatan idatziak dira, baita erbestetik edo deportaziotik ere. Nelson Mandela, Bobby Sands, Mumia Abu-Jamal, Mauricio Rosencof eta dozenaka euskal preso eta iheslari politiko daude gure argitaletxeko idazleen artean. Izan ere, gatibu dagoenaren hitzak irakurtzea haren ideiei askatasun haizea ematea da.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14
Fidel Castro Ruz. Guerrillero del tiempo

Urtebete Fidelen heriotzetik

Berriki bete da urte bat Fidel Castro Kubako Iraultzaren Komandante eternoa hil zenetik. 90 urte zeramatzan aldean, erreboltaz eta garaipenez beteak, bai Kubako herriarentzat bai gizateria osoarentzat. Guk, berriz, ohore handi bat izan dugu, bere idatziak eta ideiak, liburu bilakaturik, itsasoz bestaldetik hona ekartzearena alegia, Europa zahar honentzat ere inspirazio iturri eta akuilu izan daitezen. Historiak absolbitu zuela egiaztatu eta defendatu genuen: maitatzen ikasi genuen, Denboraren Gerrillaria baita: botak beti jantzita, ibiltari nekaezina; irakasle izan genuen bere askatasun-eskolan… Fidel Castro komandantea hil ondoren, bere izkribuen orriak gelditu zaizkigu, bere gogoeta sakonak, borrokaz, bizitzaz, garaipenez, porrotez eta arduraz josiak. Eta guk ere aurrera eraman behar dugun borroka, injustiziaren eta inperialismoaren kontrakoa, Kubaren eta mundu justuago baten aldekoa.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11
Navarra 1936

Nafarroa 1936: itxaropenetik izura

Dudarik gabe, liburu hau Nafarroako Historiari buruzko dokumentu gogor eta zirraragarrienetako bat da. Plazaratu zenean, 1986an, urratu zuen behingoz isiltasuna, lehenik frankismoak eta gero trantsizioak inposatutakoa. Tragediaren neurria onartu behar izan du jende guztiak.  Hamargarren argitalpen honetan jasotako datuen arabera, askoz gehiago dira hildakoak eta errepresaliatuak. Datu berri batzuk aurrenekoz ematen dira argitara. Amaierara hurbiltzen ari gara. Gertatutakoaren memoria behintzat salbu egongo da. Justizia eta izugarrikeria haren erreparazioa, ordea, egin eta betetzeko daude oraindik. Azken hiru hamarkadetan, gure argitaletxeak eta beste argitaletxe eta hedabide konprometitu batzuek izugarrizko lana egin dugu datuen bilketan eta ikerketan, bi helburu nagusirekin: bata, 1936ko uztailaren 18 zorigaizto hartatik aurrera benetan gertatu zena jakitea, eta bestea, aurretik eraman zituzten gizon-emakume guztien memoria eta idealak betiko lurperatuta gera ez daitezen Espainiar Estatuko herri guztietako ezpondetan. Hemen duzue Txalapartaren irakurgai hautatu batzuk, urte ilun haien gainean argi pixka bat egiteko.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14