Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Hogei liburu udan dastatzeko | Gure editoreen gomendioak

Hogei liburu udan dastatzeko | Gure editoreen gomendioak

Ez duzu oraindik erabaki zer liburu sartu maletan oporretarako? Gure editoreek hautaketa bat egin dute, eta denetatik proposatzen dizute: narratiba, poesia, antzerkia, komikia, saiakera... Ziur gaude gozatuko dituzula. Irakurketa on!

Poesia

Liburu hau zerbait baldin bada poesiaren gaineko hausnarketa eternala da: hitzak berba bihurtzen dituen poesiaren gaineko saiakera, elkarrizketa intelektuala artearen mugaz haraindi, eta baita antzezpena ere, Arrieta poetak urteen joan-etorrian eraiki pentsamenduaren poesiaren gaineko ikuspuntu pertsonal eta hermetikoa. 

Hasier Rekondo | Berria

Ikuspuntu pertsonaletik tabuak izan daitezkeen gaiak landu, eta batzuetan bortitz eta ikusgarriak diren irudiak sortzen ditu Plathek. Horregatik, nekeza izan daiteke liburuan sartzea, baina erritmoak eta hitz-jokoek zabaltzen dute bizitzaz beteriko lerroetara doan atea.

Peru Iparragirre | Gaztezulo

Jose Luis Otamendi ez da aldatu: betiko poeta sentikorra eta samurra da, munduarekiko orotariko nozio zein ikusmoldeak biltzea xede duena, hitzak samurtasunez darabiltzana, bere buruarekiko zintzoa izaten jarraitzen duena, hauskorra. Jose Luis Otamendi aldatu egin da: bere aurretikoek utzitakoa aztertzen du, bere ondorengoei lagako diena ardura zaio, kontzientzia soziala erakusteko bide berriak ditu, zahartzen dabilen gorputzaren enbatak aintzat ditu.

Alex Uriarte | Gara

Antzerkia

Mr. Señoran desarmairugabetzea aldarrikatzen du. Norberaren eta Besteen begiradaz ari da, eragiten duten minez eta gorputzak askatzeko aukeraz. “Denok gara armairu batetik ateratzeko gai. Zein da zurea?”, galdetzen dio irakurle edo ikus-entzuleari. 

Amaia Alvarez Uria | Argia

Grafikoak

Zenbat denbora eta lan, zenbat izerdi, paper eta lapitz gastatu ditu egileak artelan honetan? Maite Mutuberriaren Lohia galdera honekin hasi nuen. Amaitzean, aldiz, galdera horri beste bat erantsi behar izan nion: zenbat negar-malko dago orri hauen artean?

Jon Jimenez | Txalaparta.eus

Ez da erraza hain gutxirekin hain oparoa izatea, irakurleak estimatuko duen bizi-esperientzia dugu liburu hau.

Asun Agiriano | Gara

Azken hamarkadetan ez-fikzioaren lurretan gero eta maizago barneratuz ibili da komikigintza. Kazetaritza, filosofia, historiaren mugak zeharkatu ditu behin eta berriro emaitza hibridoak sortuz. Erabateko sailkapenak zaildu egin dira eta esku artean darabilgun liburua esandakoaren adibide garbia da. Migel Marmolen Hamaika eta bat jaiotzak komikia izan arren, komiki huts eta ederra, mereziko luke duda barik El Salvadorreko historia liburu onenen artean apaletan leku bat izatea.

Komikeri

Narratiba

Antologia hau irakurri beharreko liburua iruditzen zait: ezagutzen dutenek idazlearen ibilbidea gogoratuko dute, eta oraindik haren berri ez dutenek gure literaturan dagoen unibertso interesgarrienetako batean murgiltzeko aukera izango dute.

Javier Rojo | El Diario Vasco

Lehen orrialdetik antzematen zaio liburuari istorio gogorra gordetzen duela. Aurrera egin ahala ez da arintzeko betarik, gogortasuna sendotu egiten dela esango nuke. Tonu hori mantentzen da ibilbide guztian, eta agertokia gertakari historikoa dela kontuan izanik, hots, fikzio oso errealista dela aintzat hartuta, gogoeta ez da aparte, zein itsu bizi garen gure txikian, alegia. 

Iker Zaldua | Gara

Euskal literaturaren azken belaunaldiek Eider Rodriguezek jorratu ohi dituen antzeko gaiak jorratu dituzte baina inork gutxik du haren fintasuna eta literatur jakituria. Asko eta ondo irakurritakoa, eta editore lanetan urteak emana dela argiro nabarmentzen da. 

Hasier Rekondo | Deia

Estilo arin, bizi eta zorrotzez kontatu digu Najat El Hachmi idazle kataluniarrak Marokon hasi eta Bartzelona inguruan amaitzen den kontakizuna; kontakizun gordin bezain gogorra. Gizarte (ohitura, sinesmen, kultura, politika) matxisten makineriaz jabetuko da irakurlea, eta argi ikusiko ez dela Marokon jaio behar patriarka izateko… Ziur bainago ezagunak egingo zaizkiola azken patriarkaren trikimailuak.

Alaitz Andreu Eizagirre | Aizu!

Generoaren konplexutasun osoaz gainera, arras interesgarria da kontaketak beste borrokekin egiten dituen lotura naturalak, intersekzionalitateaz hainbeste mintzatzen garen honetan. Bereziki, langile klasearen lan eta bizi baldintzen berri eta sindikatuen antolaketaren berri ematen zaigu, kontaketaren zati handi bat Buffaloko fabriketan gertatzen denez. 

Garazi Arrula Ruiz | Erria

Eta euskaldunok zorionekoak gara hau bezalako liburuak, hau bezalako liburuak itzultzeko gaitasun itzela duten itzultzaileei esker, lehen-lehenik, aurrez espainolez edota frantsesez irakurri behar izan barik, euskaraz irakurri ditzakegulako. Eta ez edonolakoan. Iñigo Errasti Aranbarriren itzulpena txapela kentzeko modukoa iruditu zaigu, XIX. mendeko ingelesez sortutako lana dela ahantzarazten digu, kontaerarekin berarekin, mamiarekin ez eze, gozarazten. Mitoa desmitifikatzeko.

Gotzon Barandiaran | 111 aldizkaria

Gogoan daukat Unai Elorriagaren SPrako tranbia kaleratu berritan bati baino gehiagori entzun/irakurri izana zerbait berezia zela liburu hura, ordura arte sekulan irakurri gabeko literatura zela nobela hartakoa. Eta antzeko sentsazioa izan dut Pasio hutsa irakurriz ere, agian irakurri ditudala liburu borobilagoak, baina ez hau bezalakorik. Niretzat, behintzat, berria eta berezia dela Ernauxen literatura, alegia.

Ibon Egaña | Euskaldunon Egunkaria

Cortazar euskaratu dute. Ez dakit liburuaren aurkezpena egitean berria jaso zuten egunkariek zer nolako titularrak idatzi zituzten, baina nik horrelako zerbait idatziko nuke: “Cortazar euskaratu dute”. Berria pozgarria da. Ez da lehenengo aldia, literatura unibertsaleko lanak gure hizkuntzan paratzeko egiten ari den lan eskergaren baitan, Gerardo Markuletak Oktaedroa izeneko ipuin liburua itzuli baitzuen orain hamairu urte. Baina hortik kanpora ezer gutxi. Horrexegatik da pozgarria Jon Alonso idazle eta itzultzaileak prestaturiko antologia apetatsu hau, XX. mendean gaztelaniazko literaturaren gailurretako bat den eta idazle belaunaldi diferenteen erreferentzia literario den idazle handi honen lanaren lagin berri bat euskaraz irakur dezakegulako. 

Aritz Galarraga | Gara

Hitz batean, Farorantz eleberri ikaragarria da. Bai kalitateagatik bai nobelagintzari ekarri zion modernitateagatik, literaturaren historiako esanguratsuenetako bat da —gehitu horri emakumearen begiradari eman zion indarra—. Akaso gaurko irakurleontzat ez da idazle erraza, mantsoa eta psikologikoa baita, eta idazkera konplikatukoa. Baina tonua harrapatzeko lana hartuz gero, gozamen literarioa ziurra da.

Alex Gurrutxaga | Berria

Saiakera

Lau hamarkadatan eginikoaren bilduma bat jasotzen du liburuak: Egin diren topaketak, eztabaidak eta abar daude jasota; baita, landu diren gaien aniztasuna: soldadutza, drogen kudeaketa, feminismoa, hezkuntza alorreko eztabaidak eta Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak, besteak beste. 

Miren Artetxe | Zazpika

Bost ataletan banatzen da liburua: bortxaketaren testuingurua, lehenik; erasoa bera eta hark eragindako erreakzioak, bigarrenik, eta horrekin batera baita indarkeria matxistaren inguruko eztabaida ere; epaiketa eta justizia patriarkalaren zergatiak eta ondorioak; tratamendu mediatikoa, eta komunikabideen praktikak gertatutakoari logika bat bilatu nahian; eta, azkenik, auziak eragindako galderak.

Arantxa Elizegi | Berria

Artearen dibulgazioan lan mugarria dugu, zalantzarik gabe, irakurleoi artearen esperientziak transmititzeko diskurtso-era berritzailea jorratu duelako, baita ahots pertsonal eta hurbila sortu ere. Hurbiltasun horri esker, eskutik hartuta darama irakurlea arte-lanen testuinguru artistiko, historiko eta soziopolitikoan barna. 

Iratxe Retolaza | Argia

Hau ez da bertsolaritzari buruzko liburua, ez da emakume sortzaileek plaza hartzen dutenean pairatzen dituzten min, zapalketa edota gutxiespenen inguruko lana. Hau munduari eta bizitzari buruzko liburua da. Hau hezkuntzari buruzko liburua da. Hau eskubideen, elkarbizitzaren eta errespetuaren inguruko liburua da. Hau zuri buruzko liburua da.

Goizalde Landabaso | Berria

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Libros sanfermineros para unas fiestas sin igual

1/07/2019

Yo sí te creo | Prólogo de Samara Velte

3/07/2019