Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Indarkeriari buruzko gogoeta, Jugoslavia zenaren...

Indarkeriari buruzko gogoeta, Jugoslavia zenaren desegiteaz harago

Aurten 30 urte bete dira Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista ohia zatikatzeko bidean jarri zela. Elkarri loturiko gerra segida bat izan zen, partez krisi ekonomiko eta sozialen ondorioz, partez Jugoslaviako herrien arteko gatazka etniko suminen eraginez. Urteurrena baliatuz, 90eko hamarkadan Europaren bihotzean piztutako gerra odoltsuena gogoratu nahi izan dugu, kasu partikular batetik kezka unibertsalak aletzen dituen Slavenka Drakulić kroaziarraren gogoeta honekin.

“Nor ziren? Zu eta ni bezalako jende arrunta, ala munstroak?”. Zerk bultzatuta ekiten dio batek herrikideak akabatzeari? Zer eginen genuke guk egoera berean? Hannah Arendtek egin bezala, “gaizkiaren hutsaltasuna” aztergai du Slavenka Drakulićek Balkanetako terrorean aztarrika egitean. Guretik hain urrun igaro zen gerrak, 90eko hamarkadan Jugoslaviako Errepublika Sozialista zatitzen hasi eta hainbat urtez luzatu zenak, sarraski iragarri ezina ekarri zuen: berrehun mila bizitza inguru galdu, bi milioi lagun bizilekuz aldatu eta estatu berriak sortu ziren. Epaiketetako lekukotza zirraragarrien bidez eta hainbat iturritan oinarrituz, Drakulićek heriotza, bortxaketa, tortura eta beste hainbat krimenez akusatutakoei ahotsa eta gorputza jartzen die, argitasun asaldagarriz. Indarkeriari buruzko gogoetari bide emanez, liburu honek Jugoslavia zenaren desegiteaz harago egiten du oihartzun.

Slavenka Drakulić

(Rijekan, Kroazia, 1949). Idazlea eta kazetaria, eta Literatura Konparatuan eta Soziologian lizentziaduna Zagrebeko Unibertsitatean. Hamabost hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dituzte haren lanak, eta kroaziar idazlerik irakurrienetako bat da nazioartean, bereziki Balkanetako gerrako krimenez egin dituen analisi zorrotzengatik. Estilo literarioko Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko saiakeraren aurretik, Amaia Apalauzak berak ekarri zuen autorearen eleberri bat, Han ez banengo bezala (Pasazaite, 2018). Drakulić Stockholm eta Zagreb artean bizi da egun.

Abiapuntua

Auzitegi-eraikinaren barrenean, Hagako Churchill plazan, pintura freskoaren usaina dagoela dio narratzaileak. Hirugarren epai-aretoan, Miroslav Kvočka, Dragoljub Prćac, Milojica Kos, Mladjo Radić eta Zoran Žigić epaitzen ari dira, Bosniako Omarskako eta Keratermeko esparruetan hainbat lagun hil eta torturatu izanaz akusatuta. Eseri da, bera aretoko entzuleria bakar, eta bost auzipetuei begira jarri da. Aski arruntak iruditu zaizkio, eta berehala ohartu da: zer espero zuen ba? Izaki adardunak? Justizia zer aspergarria den pentsatzen ari dela –hala behar du, gauza serioa denez–, lekuko bati entzun dio “odola hormetan” esaten. Berehala jarri du horrek bere lekuan, baita irakurlea ere: Europan Bigarren Mundu Gerraz geroztik izandako hilketa masiborik handienaren berri emanen zaigu hurrengo orrietan.

Izen-abizenez

Usainak, keinuak, hizkerak, soinuak. Guztiak ageri dira narrazio asaldagarri honetan, eta horrela lortzen du idazleak kontaketari geruzak ematea eta zentzumen oro kitzikatzea. Akusatuen aulkian, besteak beste, Slobodan Milošević, serbiar presidente ohia; Radislav Krstić, Hagako auzitegiak genozidioaz epaituriko lehen pertsona; Mira Marković, Lady Macbeth izengoitiz, liburuan erradiografia egiten zaion emakumezko bakarra; eta Goran Jelisić, “fidatzeko moduko gizon bat” izan zitekeena. Akusatu eta lekukoen adierazpenak narratzailearen oroitzapenekin, gogoeta iradokitzaileekin eta gertaera historikoekin tartekatzen dira, baina batez ere galderekin; erantzun gabe geratuko diren galderak, asko.

Ezin espero genuen

Hala dio narratzaileak, inork gutxik aurreikusi zuen gerra izan zela. “Posible ote gerra gure bizitzetan poliki-poliki eta isil-gordeka sartu izana, lapur baten gisara?” Autorearen belaunaldia sinetsita zegoen Bigarren Mundu Gerraren ondotik ezinezkoa zela gisa hartako beste gerrarik izatea; izan ere, Jugoslaviak aski leku segurua zirudien. “Senidetasunak eta batasunak aski errealak irudi zuten. Elkarrekin hazi ginen, elkarrekin joan ginen eskolara –serbiarrak, kroaziarrak eta musulmanak–, elkarren lagun egin ginen, ezkondu ginen, seme-alabak izan genituen, inoiz pentsatu ere egin gabe nazionalitatea bananduko gintuen zerbait izan zitekeenik. Albaniarrak ziren salbuespen bakarra. Kroazian bizi ziren apurrek urregile gisa edo izozki-dendetan lan egiten zuten gehienbat. Serbian, lanik zikinenak eta okerren ordainduak izaten zituzten. Zaila zen haiekin nahastea; ez hizkuntza-mugagatik –gehienak serbokroazieraz mintzatzen ziren–, baizik eta beren estatus sozial baxuagatik. Iruditzen zitzaigun mundu desberdin eta beherago batetik etorritako jendea zirela”. Eta orduan, dena kakaztu zen.

Itzultzailea sustatzaile

Ingelesez idatzitako liburu honek badu aurrekaririk euskaraz. 2018an Pasazaite etxeak argitaratu zuen Han ez banengo bezala eleberri zirraragarria, Amaia Apalauzak berak itzulia. Bosniako gerraren aldirik latzenean girotua dago, 1992an, eta emakumeen kontrako askotariko biolentzia du ardatz. Drakulićen obra osoko gaietako zenbait ere ageri dira, hala aipatu eleberrian, nola Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko honetan ere: ongiaren eta gaizkiaren arteko mugaren zentzugabetasuna, isiltasunaren erabilera babes-tresna modura eta bizirik irauteko nahi bizia. Hori dena eta gehiago, itzultzaileak esan bezala, “labankadaz idatzita” dauden liburu gogoangarrien bidez.

Erlazionatutako edukiak

Bizitza baten hamasei lekuko

1/03/2021

Iragan abenduan 50 urte bete ziren Burgosko Prozesua egin zenetik. Hiruzpalau liburu, dokumental bat eta telebista saioren bat eskaini dizkiote...

Tundra gupidagabeko loreak

3/05/2021

“Edertasun honek sabelean emandako ukabilkada bat dirudi. Tundran baizik ez da gertatzen”.

Hiru hilabete, bizitza osorako

6/09/2021

Itsasontzi batean, Euskal Herritik kanpora milaka haur, nora zeramatzaten ez zekitela haietako askok. Kaxianoren abestia...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

La novela que llevó a la independencia de Filipinas

11/10/2021

La lista de represaliados en Osasuna tras el golpe de Estado de 1936 | Y el tiempo se detuvo

13/10/2021