Babel aurretik Euskal literaturen historia bat
Liburu honek Espainako Kultura eta Kirol Ministeritzaren edizio-laguntza jaso du.
Literatura-historia tradizionalak alde batera utzi, eta ikuspegi berritzaile bat dakarkio saiakera honek euskal literaturari. Gure historia eta kultura ezaugarritzen dituzten gatazka edo biolentzia historikoak abiapuntutzat hartuta, gutxienez bi literatura bereizten ditu elkarren lehian: batetik, klase subalterno edo zapalduek (nekazari, baserritar?) euskaraz adierazitakoa, gehienbat ahozko tradizioari loturik, eta, bestetik, euskal eliteek erdaretan idatzitakoa. Euskaraz idatzitako literaturak gaur egun ere rol sinbolikoa duela azpimarratzen du Gabilondok: oraindik ere estatu-hizkuntzetan gehienbat hitz egiten eta idazten duen euskal herri bati nortasun sinboliko eta diferentzial bat ematea. Espainiar eta frantses literaturak birdefinitzen ditu, eta, euskal kasutik abiatuta, literatura minoritarioen gaineko teorizazio berri bat dakar. Historiografia tradizionalek aintzat hartzen ez dituzten testu, diziplina eta jardunetan jartzen du arreta; besteak beste, diskurtso politikoan, antropologian, turismoan eta ekonomian. Gainera, literatura-diskurtso historiko gehienak aletzen ditu (historizismo berria, teoria postkoloniala, multikulturalismoa, ikasketa subalternoak), eta proposamen metodologiko eta teoriko berri bat egiten. Azkenik, historia honek argi berri baten pean aurkezten dizkigu zenbait mugimendu historiko; esate baterako, nazionalismoa, feminismoa, modernitatea eta globalizazioa. Elkarrekin hizketan agertuko zaizkigu, bada, Sabin Arana, Yehuda Halevi, Maialen Lujanbio, Axular, Victor Hugo, Miguel Unamuno, Itxaro Borda eta Jorge Oteiza, euskarazko irakurleei zertxobait egokitutako saiakera mamitsu honetan.
25,00 €
23,75 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)