Hemen eta orain Naturari buruzko istorioak, patxadaz bizitzeko, begiratzen ikasteko eta gauzarik txikienekin liluratzeko
Laura Brand idazleak eta Freya Hartas ilustratzaileak hemen eta orain gozatzera gonbidatzen gaituzte liburu arrakastatsu honetan: une batez geratu, naturari begiratu, eta liluratu gaitezen gauzarik txikienekin.
Hogei istorio, irudi koloretsu ederrez lagundurik, haurrak inguruan duten munduari begira jar daitezen. Ikusi nola edaten duen nektarra kolibriak. Edo nola egiten duen beldarrak bere etxea. Testu eder bat benetako zientziaz bustia, natura gertutik behatzeko. Egin dezagun geldiune bat bidean, hemen eta orain alaitasunean murgiltzeko. Istorio bakoitzak naturan gertatzen den une labur bat biltzen du, animalien, landareen, eguraldiaren eta naturako beste hainbat elementuren datu eta azalpenez lagunduta. Liburu perfektua dugu haur eta gazte naturazaleentzat.
Liburu hau aparta da haurrek (eta helduek!) denbora har dezaten une batez geratu eta naturari arreta osoa emateko.
Detalles
Comentarios 0 Comentario(s)