Otsoak liburutik ere ateratzen direnekoa
Ipuin hau otsoz beterik dagoela zalantzarik ez dago. Otsoak, gainera, kolore, itxura eta material askotarikoak dira: baita harrizkoak eta metalezkoak ere! Eta guzti-guztiak daude liburuan harrapaturik, batetik bestera ari dira Otso Tripontzirentzat jateko zerbaiten bila. Hain dago goseturik, liburuko testua jateko ere gai da… ez balitz letrak gogorrak eta pintura zaporekoak direlako.
Ñabarduraz beteriko ipuin honetan testu errimatuak eta irudi biziek oso gutxitan bezala bat egiten dute; bata bestearen osagarri da, eta nekez asmatuko dugu zer etorri zen lehenik. Otsoei buruzko beste ikuspegi bat ematen du, gainera, haur literaturan hain pisua den estigmatik kanpo.
¡Suscríbete a nuestro Newsletter!
Recibe novedades, descuentos, noticias...
Gaur egungo idazleen eta ilustratzaileen proposamen berriak eta kultura ezberdinen legendak eta istorioak biltzen ditu TXO! haur bildumak. Hitzen eta irudien bidez, gure haurren irudimena, hausnarketarako gaitasuna eta sormena bultzatu nahi ditu. Bildumako hainbat liburuk nazioartean haur liburuei ematen zaizkien saririk inportanteenak jaso dituzte. Goza itzazu!
Erlazionatutako edukiak
Kakari buruz dakidan guztia | TXO! haur bilduma
28/11/2018
TXO! • Irudiak eder, irudimenak plazer • Haur literatura euskaraz
26/02/2019
Jakes eta Herio | Heriotza bere horretan
12/04/2019
Comentarios 0 Comentario(s)