Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Julio Cortazar euskaraz irakurtzearen kapritxoa | Jon Alonso

Julio Cortazar euskaraz irakurtzearen kapritxoa | Jon Alonso

Julio Cortazarren obra luzea eta anitza da: poesia gutxi argitaratu zuen, antzerki-lan bat apenas, baina lau nobela, ipuin mordo bat, eta sailkapen zaileko testu multzo handia, saiakera, poesía eta narrazioaren arteko eremu oso berezi batekoa, Cortazarren mundu ikuskeraren erakusgarri fidela. Itzultzailea ere izan zen, aparta, eta lan asko egindakoa. Esan dezadan ezer baino lehen guk Cortazarren ipuinak hartu ditugula aintzat antologia egiteko garaian, gainontzeko testuak gutxietsi gabe baina alde balera utzirik, bere obraren bizkarrezurra, edo ardatzetako bat bederen, ipuinek osatzen dutelakoan.

Antologia bat, edozein antologia, irudika litekeen onena izanik ere, jakintza mugatu batetik egindako aukeraketa arbitrarioa baizik ez da. Hau honela izanik ere, badira bere gain nahikunde zientifiko eta orojakileak hartzen dituzten antologiak. Ez da antologia honen kasua. Antologia hau apetatsua da, izan ere, antologia ­egilearen kapritxoa baizik ez delako berau atontzeko irizpidea; egia da Cortazarren garai eta liburu batzuetako ipuinak sartu direla, eta alde horretatik lagin aski zabala dela; egia da, baila ere, idazle argentinarrak erabilitako teknika askotarikoetako batzuk (denbora-planoen muntaketa paraleloak, denbora-jauziak, ahots ugari esaldi bakarrean biltzeko prozedura...) agertzen direla ipuinotan. Baina ez da katalogorik egin nahi izan, eta ez da irizpide zientifikorik erabili; hemen bildu diren ipuinak itzultzailearen gustukoak dira, eta, gustukoak izateaz aparte, maiz erabili edo aipatu ohi ditu, hala edo nola, Bergarako Idazle Eskolan edo herriz herri hainbat urtetan emandako ikastaroetan, eta horiexek izan dira, funtsean, antologatzeko irizpideak. Aski pobreak eta guztiz nahikeriazkoak, bistan denez; baina, zer antologiak ez ditu bekatu horiek berak -neurri handiago edo txikiagoan-egiten? Urteetan sartu nahi izan ditut Cortazarren testu hauek nire eskoletan, urteetan amorratu naiz gaztelaniaz edo frantsesez baizik ez zeudelako euskaldunen eskura, ulertu nuen arte neronek egin ezean inork ez zuela beroriek euskaratzeko lanbidean minuto bat bera ere galduko. Horregatik daude hemen dauden ipuinak, eta falta dira, esaterako, Los buenos servicios, El otro cielo, No se culpe a nadie, La isla a mediodía, Silvia edo Texto en una libreta, igoal-igoal egon zitezkeen arren. Horregatik eta Txalapartakoek, eskertu baizik ezin egin dezakedan moduan, asmoak merezi zuela uste izan dutelako.

Hemen, noski, nire Cortazarzaletasun aspaldikoaz hitz egin beharko nuke. Urte asko direla, bizpahiru idazleren lanarekin topo egiteak egin ninduela literaturzale esan dezaket. Horietako bat Cortazar zen, noski. Horretan ez nintzen izan bakarra, gainera. Inoiz idatzi dut, guretzat -eta hemen plurala ez da baliabide erretorikoa, ertzak ongi definiturik ez dituen multzo zehaztugabea baina guztiz egiazkoa baizik-, Cortazar eta beste batzuk zirela medio, literatura norberaren bizipenarekin nahasten zen toki bizi bat izan zela, zeinean bildu baitziren norbera hobea izateko esperantza eta mundua aldatzekoa, elkarren ondoan, elkarren osagarri. Urte mordo bat geroago, justua zen testu batzuk nostalgiari ebastea, bere balio literarioaren argi hutsez dir-dir egin dezaten, Cortazar bizardun edo bizarrik gabeko baten erreibindikazioa (norberak ikusiko du), beste baterako utzirik. Cortazar idazle izugarri abila zen, beste gauza askoren artean, eta asko dago berari ikasteko eta berarekin gozatzeko. Eta hori da dena.

Esan dezadan azkenik Cortazarren gaztelania joriaren erritmoa eta musikalitatea, jazz­ ukitua, euskaraz ulergarria den testu batera isurtzea ez dela batere egiteko erraza. Horretan saiatu da itzultzailea buru-belarri, bere ahalbideen arabera, industriak ezartzen dituen mugak ezin ahazturik, baina, batez ere, garai honetan hizkuntzari buruz dauden aurreiritziak eta iritziak zeharkatzeko, puskatzeko, hankaz goratzeko ausardiarik gabe. Ezin jakin helburua noraino bete den. Etorriko ahal dira itzultzaile belaunaldi berriak, talentuz hobeki hornituak, aurreiritzietatik askeagoak eta baldintza hobeagoen jabeak, itzultzaile apal honek lortu ez duena lortuko dutenak, baila horretarako hainbat muga, fisiko eta psikologiko, egiazko eta gezurrezko, hautsi behar badituzte ere!

Jon Alonso. Letras e ideas aldizkarian argitaratua, 2005eko martxoan.

¡Suscríbete a nuestro Newsletter!

Recibe novedades, descuentos, noticias...

Julio Cortazar

Bruselan jaio zen 1914. urtean, nahiz eta Argentinan eman zuen bizitzaren parterik luzeena. 1951. urtean, Unescoko itzultzaile izendatu zutenean, Parisera joan zen bizitzera. lpuingintza modernoaren mugarrietako bat izateaz gain (Bestiario, 1951; Final del juego, 1956; Las armas secretas, 1959; Historias de Cronopios y de Famas; 1962... ) eleberrigintzari ere ekarpen handiak egin zizkion (Los premios, 1960; Rayuela, 1963; 62/Modelo para armar, 1968 eta Libro de Manuel, 1973). 1968. urtetik hil arte politikagintzari eskaini zizkion ahalegin handienak, beti ere literatura bazterrean utzi gabe, eta Kuba eta Nikaraguako iraultzen alde egiteaz gain, Uruguay, Txile eta Argentinako gobernuen aurka borroka egin zuen. 1984. urtean hil zen.

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Radios libres, fanzines y okupaciones en la Euskal Herria de los años 80 | Movimiento de resistencia II

11/02/2019

El cierre de Eguzki Irratia | Movimiento de resistencia II. Radios libres, fanzines y okupaciones

19/02/2019