Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Sacamantecas, euskal serial killerik ezagunena, eleberri...

Sacamantecas, euskal serial killerik ezagunena, eleberri historiko-beltz batean

Juan Diaz de Garaio arabarrak sei emakume bortxatu eta erail zituen Gasteiz inguruan 1870 eta 1879 urte bitartean. Haietako batzuk era ikaragarrian mutilatu zituen eta urteotan haurrak izutzeko erabili zen izengoitiarekin igaro da historiara: Sacamantecas.

Diaz de Garaioren alabak, Santa Klara komentuan moja egondakoak, aita hil eta hainbat urtetara eskuratu zituen egunkari txataletatik abiatuta, Aitor Aranak Sacamantecasen historia berreraiki zuen eleberri honetan. Horrela, kontakizunean, alabaren umezaroko oroitzapen gozoekin nahasten dira Euskal Herriko hiltzailerik ezagunenaren ibilera lazgarriak. Egilearekin solastu ginen Sacamantecas nuen aita argitaratu zuenean, 2012an.

Aitor AranaZalantzarik gabe eleberri bihurtzeko moduko istorioa da hau, ezta?

Bai, noski. Eta ez soilik, berez egiazko gertakari izugarriak direlako, baita pertsonaia hori gure artean oso ezaguna izan delako ere. Gaur egungo neska-mutiko gehienek Sacamantecasen berri ez badute ere, haien gurasoek eta aiton-amonek bai; hiltzaile horren ekintza lazgarriak hain zuzen ere umeak beldurtzeko erabili baitziren –esandakoa egin zezaten– aurreko belaunaldietan. Horrez gain, telebistak eta zinemak noizean behin berpizten duten gaia da, gehienetan gertakarien alderdi latzena landuz. Nik ere horren berri eman nahi izan dut, baina Sacamantecasen alderdi gizakoia ere erakutsiz, horrela egia osoagoa-edo erakutsi nahian.

Diaz de Garaio, Fernandez de Pinedo udaltzaina, garaiko prentsa... gurutzatu egiten dira zure kontakizunean. Eleberri historikotzat jo zitekeen, baina, bestaldetik, badauka ukitu poliziakoa, ezta?

Ongi diozu: bietatik dauka, gertakariek eurek horretara eramanda. Diaz de Garaiok emakume asko erail zituen Gasteiz inguruan, eta horrek, nahi eta nahi ez, garaiko udaltzainen eta orduan sortu berriak ziren guardia zibilen ikerketak abian jartzera eramango zuen.

Hala ere, Sacamantecasen alaba da eleberriaren hari gidarietako bat. Zergatik hautatu duzu alabaren ahotsa?

Bi seme ere izan zituen, baina haietako bat Kuban bizi zen, eta besteak ia harremanik ez zeukan aitarekin. Bibliografia aztertu eta gero, alaba iruditu zitzaidan egokiena bere aitaren garai bateko izaeraren berri emateko. Alaba, gainera, komentuan bizi denez, sinesgarriena da XX. mendearen hasierako Araba nekazarian aitak idazten agertzeko.

Itzel astindu zuen garaiko gizartea Sacamantecasen kasuak. Komunikabideek, Poliziak... Zer esan zuen garaiko gizarteak?

Garai hartako gizartea benetan izuturik bizi zen hilketa haiek zirela eta. Liburuan ikusten denez, Sacamantecas ez zen halako hiltzaile bakarra izan; are gehiago, Diaz de Garaiori Sacamantecas goitizena beste hiltzaile batengandik etorri zitzaion. 1870 inguruan jende askok uste zuen umeen odol freskoa edanez gero hainbat gaitz senda zitezkeela eta, horregatik, dirudunek asko ordaintzen zuten edari preziatua eskuratzeko. Sineskeria horrek hiltzaile ugari sortu zituen. Diaz de Garaiok gehienbat bere sexu grinak bultzaturik erail zuen.

Bistan da liburua idazteko asko irakurri duzula, baina, asko ikertu behar izan duzu?

Irakurri behar izan dut, bai, baina gaur egun oso garai onean bizi gara dokumentazio lana egiteko. Zorionez, gaiari buruzko saiakerak dauzkagu, bai euskaraz eta bai erdaraz, eta filmak eta telebista saioak ere aztertu ditut.

Urtetan haurrak izutzeko erabili zuten Sacamantecas goitizena. Mitoaren eta errealitatearen artean egon den pertsonaia izan da. Zein da bi horien arteko proportzioa zure liburuan?

Sacamantecas pertsonaiak –ez pertsonak– gerora izandako eboluzioan hartu zuen izaera ez dut nire eleberrian landu, umeak beldurtzeko gizon gaizto eta ikusezinaren papera izan duenez, errealitatetik oso urrundua. Baina hori beste liburu baterako gaia izan liteke.

2012ko udaberriko aldizkarian argitaratuta

Aitor Aranaren lan gehiago

¡Suscríbete a nuestro Newsletter!

Recibe novedades, descuentos, noticias...

Erlazionatutako edukiak

Jodido Lanbas

6/06/2018

Jon Alonso nos presenta al protagonista de su novela 'En el bando de los buenos'. 

Literatura beltza eta errelatoa batera datoz Edorta Jimenezen lan berrian

18/11/2018

Fikzioaren bidezidorrez baliatuta eta ohiko estilo salatian, azken urteotan Euskal Herrian bizi izan ditugun hainbat gai jorratzen ditu Edorta...

'Kezko bola batek itoak birikak': Baztanetik mundura, beltzez eta euskaraz

15/01/2019

Txalaparta, (H)ilbeltza ekimenaren eta Baztango Udalaren eskutik jaso zuen duela urtebete Miel A. Elustondok euskarazko literatura beltza...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

21 de julio de 1512 • El duque de Alba invade Navarra

21/07/2018

Sugintza eta mutina Zamorako apaiz-kartzelan · Xabier Amuriza

24/07/2018