111 hostoz eta orriz jantzi
Jakoba Errekondok ARGIAn landareei buruzko 1.111. artikulua idatzi du 2019an. Hauen antologia da liburu honek biltzen duena, 1.111 horietatik hautatutako 111. Edizio berezikoa izanik, liburu gisa ere oso da ederra eta artikuluen aukeraketa Euskal Herriko alor anitzetako 22 pertsonak egin dute, eta bakoitzak bere hautaketa azaltzen duen sarrera idatzi du.
Artikuluen egilea: Jakoba Errekondo.
Liburuaren editorea: Gorka Arrese.
Liburuaren diseinua: Maitane Gartziandia.
Liburuaren sarrera: Sustrai Colina.
22 hautatzaileak: Egile sorta anitz honek egin du artikuluan hautaketa eta hauen aurkezpen sarrera: Antton Olariaga, Anjel Lertxundi, Sagrario Aleman, Elixabete Garmendia, Xabier Montoia, Itxaro Borda, Alex Mendizabal, Andoni Egaña, Arantxa Iturbe, Joseba Tapia, Pantxika Maitia, Koldo Almandoz, Idoia Torregarai, Harkaitz Cano, Maialen Lujanbio, Leire Etxaide, Estitxu Eizagirre, Onintza Enbeita, Markel Lizasoain eta Eneko Mitxeo, Amets Arzallus, Beñat Sarasola eta Danele Sarriugarte.
Comentarios 0 Comentario(s)