Etxeko landareak
Nork ez du landarerik etxean? Edonon aurkituko ditugu (leihoetako lore pototxoetan, etxe publikoetako sarreretako “barruko” lorategietan, mahai gainean, bulegoko txokoan ...) oihanik ezkutuenean edo basamortu argitsuenean jatorria duen kaktus, igokari edo loredun landareak. Gaur egun etxe barrurako landareak apaingarri izateaz gain, etxeko-lagun beharrezkotzat hartzen dira eta gero eta gehiago erabiltzen dira.
Hala ere, milaka landare hiltzen da gure inguruan, eta asko, gure etxeetara sartu orduko. Askotan ez dakigu behar bezala zaintzen. Landare bakoitzak bizi baldintza berezi eta berezkoak ditu eta premia hauek etxe bakoitzeko edo txoko bakoitzeko argitasuna, tenperatura eta abarretako baldintza eta gora-behera berezietan ditu. Beraz, lanik zailena, landarearen jatorrizko habitateko baldintzak ahal den zorrotzena itxuratzea da.
Hona bada, liburu honen asmo nagusia: zure txokorako landare egokienaren aukeraketa, landare bakoitzaren sekretuak, arazo arruntenak, etxean dugun landare hori nola ugaldu eta abar era erraz eta erabilgarrian azaltzea da. Hala ere, landare bizilagun horri buruz dakizunean eta eskaintzen diozun adiskidetasunean datza zu eta haren arteko tratuaren arrakasta, zu zeu bezalakoxe biziduna dela sekula ahaztu gabe.
Comentarios 0 Comentario(s)