Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Asel Luzarraga, justiziaren labirintoan

Duela 10 urte, 2010eko urtarrilaren 1ean, Euskal Herrian Asel Luzarraga idazlearen atxiloketaren albistearekin esnatu ginen Gabon Zaharreko ajetik. Urrundik zetorren albistea, 2009ko abenduaren 31n, Txileko estatuaren mendeko Wallmapun, Maputxe Herrian, harrapatu baitzuten hango politikaren hariek. Bertan bizi zen Asel Luzarraga, Padre las Casasen, Araukaniaren bihotzean, eta, hain zuzen ere, maputxeek pairatzen zuten (eta duten) errepresioaz idatzi izanak eraman zituen Karabineroak haren etxeraino.

Operazioaren buru, Sergio Moya fiskala, gaur egun, Aselen etxearen miaketa zuzendu zuten zenbait karabineroekin batera, Huracan operazioan auzipetuta dagoena, maputxeak espetxeratzeko muntaiak antolatzeko sare bat osatzea leporatuta.

Lehen momentutik, hainbat ahots altxatu ziren idazleari elkartasuna adierazteko. Muntaia argia izatea, ordea, ez zen nahikoa izan Asel kondenatik libratzeko, eta azkenean, aldez aurretik idatzitako gidoiari jarraiki, epaileek errudun jo zuten. Kondena, berriz, harrigarriro laburra izan zen. Nahikoa Asel Luzarraga libre utzi eta Txiletik kanporatzeko agindua bete ahal izateko.

Orain, hamar urte geroago, justiziaren labirintoan jarraitzen du Aselek. Izan ere, 2011n demanda bat jarri zuen Amerika arteko Giza Eskubideen Batzordean (AGEB) Txileko estatuaren aurka, eta 2019ko abenduan jakin dugu Batzordeak salaketaren onargarritasunaren alde ebatzi duela, haren giza eskubideen urraketaren zantzuak ikusita. Prozesuaren hurrengo fasean sartu du horrek Asel Luzarraga. Prozesu luzea eta gogorra bezain garrantzitsua, idazleak absoluzioa behar baitu Interpolen zerrendetatik ateratzea lortu nahi badu.

Auzia irabaztea zein garrantzitsua den jakinda, EIE eta Euskal PEN Kluba martxan jarri dira, eta kulturako hainbat erreferente agertu dira Asel Luzarragaren alde, hala nola Bernardo Atxaga, Fermin Muguruza, Juantxo Skalari, Asier Serrano, Koldo Izagirre, Miren Agur Meabe, Ana Galarraga, Unai Elorriaga eta Harkaitz Cano, zerrenda luze bateko izen batzuk ematearren. Helburua, besteak beste, babes horiek presio egiteko duten garrantziaz gain, prozesuari ekonomikoki aurre egiteko kanpaina bat egitea da, otsailaren 28an aurkeztu dutena. Kasu gutxik lortzen dute AGEBeraino iristea, eta garrantzitsua izan daiteke Aselen kasua Txilek bizi duen errepresio historiko luzea, azken hiletan eskandaluzko neurrira iritsi dena, salatu eta ikusarazteko.

Aske behar dugu Asel Luzarraga, erakutsi haren aldeko atxikimendua!

Nahi duenak aukera dauka bere ekarpena egiteko horretarako jarri duten kontuan: ES38 2095 0314 30 9119646098.

Asel Luzarragak Txilen pairatu zuen poliziaren antolaketaren arrasto nabaria dauka nobela honek, mamian eta azalean. Orduan pairatu zituen gezurrek bultzatu zuten idazlea pertsonaia hauen egia idaztera.

Asel Luzarragaren liburu gehiago

¡Suscríbete a nuestro Newsletter!

Recibe novedades, descuentos, noticias...

Erlazionatutako edukiak

Letren exhibizionismoa • Asel Luzarraga

22/03/2018

Asel Luzarraga idazle bizkaitarrak 'Bioklik' nobela berria plazaratu du. Aurkezpenaren harira, Txalaparta aldizkarian duela bost urte idatzi zuen...

Literatura beltza eta errelatoa batera datoz Edorta Jimenezen lan berrian

18/11/2018

Fikzioaren bidezidorrez baliatuta eta ohiko estilo salatian, azken urteotan Euskal Herrian bizi izan ditugun hainbat gai jorratzen ditu Edorta...

Asel Luzarragaren eleberriak, ozeanoaren beste aldean

20/05/2019

Asel Luzarraga idazleak 'El panal' aurkeztu du Buenos Airesen, 'Abaraska' (Txalaparta, 2008) eleberriaren itzulpena. Luzarragak...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Charo Roquero: «De nuestras antepasadas destaco, sobre todo, el coraje que tenían»

12/02/2020

¿Vírgenes o putas? Brujas, viudas, solteras y mujeres ingobernables en la historia de Navarra

2/03/2020