Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Estitxu Fernandez: «Liburu hau sistema seinalatzera dator»

Estitxu Fernandez: «Liburu hau sistema seinalatzera dator»

Irribarrez. Hala etorri zait burura Estitxu. Burura, eta elkartu garen toki horietara. Iruñean, lehenik; Donostian, gero. Irribarrea du begietan ere, baina elkartu gaituen gaia ahotan hartzen duenean begitartea larritzen zaio. Aurrez, deus gutxi nekien hari buruz. Haur literatura maite duela, garai batean bertsotan eta kazetari ibili zela, pare bat liburu idatziak dituela amatasunaz. Azaldu zidan ez nekiena: psikologoa izanik, ehunka emakume akonpainatu dituela beren haurdunaldian, erdiondoan eta hazierako lehen urteetan. Eta indarkeria obstetrikoari buruzko lekukotzak bildu ere bai. Zergatik? Nik, xalo. Kontatu egin behar delako. Zergatik bestela. Irribarrea bezala, berehala datozkio hitzak ahora, baina gorputzetik pasatako hitzak dira, bustiak, lokaztuak, zainduak. Deus gutxi nekien hari buruz, gehiago dakit orain; batez ere, badakit ni ere busti, lokaztu, zaindu nauela, azal eta mami.

Elkarrizketa: Garazi Arrula Ruiz.

Erditze errespetatuaren aldeko aldarria aspaldikoa da, ez da gaurko kontua; beraz, liburua zergatik orain?

Emakumearen kontrako indarkeria mota guztietan, ikusezinenetakoa izanen da, beraz, are garrantzia handiagoa du hari hitzak jartzeak. Euskaraz ez dago deus idatzia zehazki honen inguruan, bai osasunaz, baina ez indarkeria jakin honetaz. Izena gero eta gehiago erabiltzen ari da, kontzeptua ere zabalduago eta onartuago dago, bai eta nazioarte mailan ere. Ni neu aspaldi hasi nintzen gai honekin; Gure erditzearen jabe idatzi nuenean, beste modu batera hurbildu nintzen, terminoa aipatu gabe ere; ordukoan emakumearen ahalduntzeaz ari nintzen gehiago. Sortze berri bat honetan, ahalduntzea ez da lan partikular bat, kolektiboa baizik, eta tresnak behar ditugu. Beraz, sisteman dago erantzukizun nagusia, eta sistema seinalatu behar da. Lehen liburu hartatik hona ibilbide bat bada, eta liburu hau sistema modu gordinean seinalatzera dator.

Izena gero eta gehiago erabiltzen den arren, gurean ez da indarkeria aitortu bat. Zuk diozu arazoa egiturazkoa dela, ordea; pentsatu behar dugu errotua dela?

Bai, ez da praxi txarra, ez dira kasu bakan batzuk; onartzen ez denean, horixe esaten da, “egonen da profesional bat nahi gabe zerbait gaizki egin duena”. Ez da hori, askoz zabalduago dago, egiturazkoa da eta erro sakonagoak ditu. Ikuspegi mediko patriarkal eta kapitalistak sortzen du etengabe, ez da norbanakoen kontua. Ez ditugu profesionalak seinalatu nahi; maiz obstetrak eta ginekologoak dira terminoa ukatzen dutenak, seinalamendu bat sentitzen dutelako. Egia da ez dutela denek erabiltzen eta ia inoiz ez dela nahita eragindako min bat. Egitura sanitarioaren barruko egiteko modu bat da, eta nahi gabe eragiten da. Hiruki bat dago azpian: batetik, indarkeria sinbolikoa, ikusezina, esaterako emakumeen erabakiei entzungor egitea edo tratu umiliagarria ematea; bestetik, egiturazko indarkeria, osasun sistema patriarkala baita, gizartea bera bezalaxe, eta ikuspegi androzentrikoa, medikalizatua eta patologizatzailea du; eta azkenik, indarkeria zuzena, neurgarriena. Halako kulturan jaio eta erditzen gara, erabat orokortua eta normalizatua dena, horregatik da hain ikusezina.

Mugimendu feministari gaia mesfidantzaz hartzea egozten diozu, eta, aldiz, erditzea eta amatasuna intersekzio bat gehiago direla feminismoan. Era berean, indarkeria obstetrikoarekin bukatzeko bidea feminismoa dela aldarrikatzen duzu. Nola da hori?

Garai batean, amatasuna kondena bihurtu zitzaion emakumeari, eta askapen mugimenduan traba modura ikusi zen. Etxeko aingeruaren patu patriarkal horri buelta eman behar izan zion, normala den bezala; Adrienne Richek Emakumeagandik jaioak liburuan dioen bezala, ordea, amatasunaren praktikari berari kontra egin zitzaion, eta bi mutur sortu ziren: egin lan umerik ez bazenu bezala eta zaindu umeak lan eginen ez bazenu bezala. Geroztik, bi mutur horien artean beren amatasun propioak sortzen saiatu dira emakumeak. Medikalizazioaren aurrean, erditze natural baterako joera sortu zen; indarkeriarekin bukatzea zen asmoa, baina bidea ez da arnasten ikasteko hiru ikastaro egitea. Azken boladan, erditze natural baterako deia baino gehiago, erditze errespetatu baterako eskakizuna nagusitu da; hori ez da eskaera esentzial bat, ez gaitu biologiaren mendeko bihurtzen. Biologia eta kultura eskutik doaz; haurdunaldia edota erditzea gure prozesu sexualaren parte direla eta oinarri fisiologiko potente bat dutela esateak ez du alderdi psikosozialaren kontra egiten. Hori esanda, uste dut mesfidantza gainditzeko unea dela eta feminismoak salbatuko gaituela oraingoan ere. Emakumeak haurdunaldian, erditzean eta erdiondoan akonpainatzeko bideek eta erabaki guztiek feminismotik behar dute izan. Aliantzak eta ahizpatasuna derrigorrezkoak dira.

Aurretik idatzi duzun liburuetan egin bezala, lekukotzetan oinarritu zara. Zergatik? Nola izan da aukeraketa, nolakoa prozesua?

Emakumeei galdetzen eta entzunez kontatu nahi izan dut, ezinbestekoa iruditzen baitzait haien ahotsa entzutea. Uste dut ahots akademikoek maiz gain hartu dietela amen ahotsei, eta hasi besterik ez gara egin euskarazko lekukotzak entzuten. Emakumeen erabakimena errespetatzearen alde egin dut, denbora guztian horretan ari naiz; haurtzaroa babestea da marra gorria, noski. Umeak hezteko modu anitz daude, hor ez naiz sartzen. Liburu honen prozesua Eme, ama, ume liburua baino lehen hasi zen; garbi ikusi nuen sistema jarri behar zela jomugan. Amen testigantzak biltzen hasi nintzen, eta hasieran hurbil nituenei galdetu nien. Aski bizipen ezberdinak dira; guztira, hamabi lekukotza. Batzuk argi nituen; adibidez, osasungintzako profesional bat, kartzelan zegoen emakume bat (zapalketen gurutzaketa horregatik) eta laguntza bidezko ernalketa erabili duen emakume bat sartu nahi nituen. Beste batzuk bidean etorri dira. Azkenik, iruditzen zait ongi egindakoa ere bistaratu behar dela, egon badagoelako, beraz, bukaeran hiru testigantza ageri dira, erditze errespetatuak izan dituztenak, norantza bat agertzen dutenak. Hamabi lekukotzez gainera, sarrera mardul bat ere idatzi duzu.

Beharra ikusten zenuen gaia kokatu eta zure ikuspegiaz janzteko?

Uste dut ez zela behar-beharrezkoa; lekukotzetatik intuitu liteke indarkeria honen konplexutasuna. Halere, indarkeria mota honek zer oinarri eta zer erro dituen erakustea garrantzitsua iruditzen zitzaidan; hain da ikusezina, hain da hari-mutur anitzekoa, argi pixka bat eman nahi izan diot. Nahi duenak badu helduleku bat, bai eta erreferentzia mordoxka bat ere, sakondu nahi badu.

Osasun mental perinatala sustatzeko elkartean daramatzazun urteetan, zer ikusi duzu?

Pribilegio bat iruditzen zait emakume horien ondoan egon ahal izatea, hazi egin naiz beraiekin. Gauzak aldatzen ari dira, noski, bai profesionalen aldetik, bai emakumeen aldetik. Amek haurra ongi egon dadin nahi dute, onena nahi dute harentzat, eta haiek ongi tratatuak izan nahi dute; ez dute egiteko modu bat edo erditze mota bat ezartzen eta ez dira iritzi batean gotortzen. Beti jartzen dute zalantzan beren gaitasuna, eta prest daude beti profesionalekin negoziatzeko edo hitz egiteko.

Beren gaitasuna zalantzan jartzen dutela diozu. Ezezagutzak eragina al da?

Ez dut ikusten emakumeek laguntza dutenik, eta ez naiz ari haurdunaldiaz, gure sexualitatearekin lotura duten harreman, bizipen eta esperientzia guztiez ari naiz. Bederatzi hilabetetan ezin da hori guztia deseraiki. Eskaintzen al zaio nahikoa baliabide? Non geratzen da laguntza psikoemozionala? Zalantzan jartzen dugu gure gorputza, gure sexualitatea, gure gaitasuna, eta emakumeak bakarrik ikusten ditut horretan. Ez da ezezagutza, emakumeek aunitz dakite, baina erresistentziarako darabilte; eta ez dagokio emakumeari bere burua babestea, ez informazio hori guztia aurrez izatea. Tresnak bere eskura jarri beharko lirateke hasi-hasieratik, eta bere erabakimena errespetatua izan beharko luke, puntu.

Zer espero duzu liburu honekin?

Amen eta umeen eskubideen aldeko militantzia honetan beste ale bat jarri nahi dut, kontzientziazioaren eta aktibismoaren lanean eragin. Indarkeria ez onartua, ez ikusia da, eta nahi nuke aldarrikatu eta bistaratu emakumeen kontrako indarkeria modura. Ez nuke nahi bakarrik amek irakurtzea, ez indarkeria pairatu dutenek; denek irakurtzea nahi nuke, bizi dugun sistema hau hobeki ulertzeko. Ikusgarritasunarekin, aliantzak sortu eta komunitatea egin, horixe nahiko nuke. Noski, liburu batek ez du dena irauliko, baina eragitea espero dut.

Erlazionatutako liburuak

Erlazionatutako edukiak

Indarkeria obstetrikoaz, gozo eta zuzen

19/09/2023

Estitxu Fernandez psikologo eta idazlea osasun mental perinatala sustatzeko elkarte batean aritzen da, eta ehunka emakume akonpainatu ditu beren...

Klasiko oso gaur egungo bat amatasunaz

11/05/2020

Amatasunaren argi-itzalak sakon aztertzen zituen errelato baten falta ikusirik, saiakera literario hau argitaratu zuen Adrienne Rich...

Maternidades en lucha: mujeres dueñas de sus vientres y de sus partos

29/04/2020

En nuestra sociedad occidental la maternidad ha sido utilizada como instrumento de control y supeditación de las mujeres, y se inscribe en un...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Puentes abertzales | Jose Mari Esparza Zabalegi

19/09/2023

Crónica de la represión franquista contra el carlismo

3/10/2023