Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Has gaitezen irudikatzen

Irudikatutako herrialde bat Hego Amerikan, egonezinak pilaka, aldaketarako sugarra eta iraultza bizia. Emaitza, gizarte eredu berri bat: puzzlea berriz osatu beharra, are gehiago, puzzlearen piezak jartzeko arauak eta moldeak ere aldatu baitira. Etengabe aldatzen baitira, zerk balio duen eta zerk ez ikusi ahala. Unibertso oso bat eraiki du Asel Luzarragak, eta trilogia batean kontatzeari ekin dio. Lehenengo liburu honetan, iraultza gertatu eta hamar urtera kokatzen dena, ezagutzen ditugunak ez bezalako gizarte bat marrazten zaigu, eta elkarloturik dauden lau istorio.

Hamar urte dira Sakau herrialdea desagertu eta Askayala sortu zela, herri askeen federazioa. Tentsioa, ordea, ez da aienatu, bizibizi baitago nazioarteko aliantza baten inbasioaren mehatxua. Ohi denez, balizko gerraren lehen frontea informazioa da, eta asko dago jokoan. Egoera horretan, Lorek eta Fabik euren egunerokotasun berriari aurre egin behar diote, kontraesanen, gaizki esanen eta erdi esanen artean. Bitartean, Costa Alegre auzoko herrialdean, batzuentzat itxaropen dena mehatxu da beste batzuentzat; Jacok eta Jacintok badakite hainbeste. Horiek dira lau pertsonaia nagusiak, eta bosgarrena, berriz, gizartea bera, bere egitura, eredu eta arkitektura berrituekin.

Esan gabe doa Simun Palsu fikziozko idazlearen trilogiako pieza bat da, gure eskuetara iristen den lehenengoa. Utopia bat, esan beharko. Bizigarria eta bidezkoa izan daitekeen zentzu komun baterako gonbita, Latinoamerikako tradizioak hain berezkoa duen errealismo magikoak zipriztinduta.

Unibertso utopiko oso bat eraiki du egileak, eta trilogia batean kontatzera dator; hauxe da lehen alea.

Gizakien arteko eta naturarekiko harremanak eta gizartea bera ulertzeko zentzu komun berriak proposatzen ditu.

Etorkizun hurbil desiragarria, non hain ezagun ditugun gatazkak, erronkak eta kontraesanak ez diren falta.

Egilea

Asel Luzarraga Zarrabeitia (1971, Bilbo). Enpresa ikasketetan diplomaduna eta Euskal Filologian lizentziaduna da. Hainbat urtez irakasle lanetan ibili ostean, egun itzultzailea da. 2003. urtean Hamaika ispilu ganbil (Labayru) argitaratzeak eta VI. Igartza beka eskuratu izanak idazketa serio hartzera bultzatu zuten. Geroztik, liburu hauek argitaratu ditu: Karonte, Eleberria lantzeko gida (Antton Irustarekin batera), Mozorroaren xarma, Abaraska, Utopiaren itzalak, Gezurra odoletan, Inoren munduan, Bioklik, Bahiketa, Uzta garaia, Malthusen ezinegona eta Denboran zatika.

Egilearen beste liburu batzuk

Erlazionatutako edukiak

Asel Luzarragaren eleberriak, ozeanoaren beste aldean

20/05/2019

Asel Luzarraga idazleak 'El panal' aurkeztu du Buenos Airesen, 'Abaraska' (Txalaparta, 2008) eleberriaren itzulpena. Luzarragak...

'Bahiketa': ibilitakoen bila

2/09/2020

Batek baino gehiagok esana da ez garela deus besteen begietara garen hori baizik. Ariketa hori egin du Asel Luzarragak eleberri honetan, eta...

Asel Luzarraga: "Bahitzeko modu asko dago, eta haietako bat txantaje emozionala da"

24/09/2020

Batek baino gehiagok esana da ez garela deus besteen begietara garen hori baizik. Ariketa hori egin du Asel Luzarragak eleberri honetan, eta hala...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

En los rescoldos de un México revolucionario

1/06/2022

Lumbung: auzolana ardatz eta eredu

6/06/2022