Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Heldulekuak eta galerak | Iratxe Retolaza

Zimendu anitz pitzaturik dituzte Lurraz beste bildumaren pertsonaiek, edo pitzatzear dituzte, afektu-dardaraldi betean direla. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatzen dute narrazioek: besteak beste, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizi-lekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira. Iratxe Retolazak, Garazi Arrula Ruizen ipuin-liburu honen editoreak, tafallarraren azken lanean sakontzen du ondoko artikuluan.

Gu orduko hauek (Txalaparta, 2017) liburuan ahots literario sendo bat gorpuztu zuen Garazi Arrulak, kokapen eta hautu literario umotu baten emaitza zena. Lehen bilduma hartako narrazio guztietan izan bada halako alderatze bat pertsonaien iraganeko nortasunen eta oraingo nortasunen artean. Narrazio guztietan izan bada pertsonaien mundu-ikuskeran halako urratze bat, gehientsuenetan inozentzia galeraren batekin lotura zuena: inozentzia galtzen dute batzuek, gizarteko joko-arauen injustiziez ohartzen direlako; inozentzia galtzen dute beste batzuek, euren jarrera zein joera batzuetan makurkeria sumatu dutelako; inozentzia galtzen dute bestetzuek, harremanik maiteenak gorrotagarrienak bilaka daitezkeela ohartzen direlako; inozentzia galtzen dute hurrenek, maite zuten guztiak zentzua galtzen duelako; eta abar. Zehazki, urratze horiek bihurtzen dira kasu gehienetan narrazioen muin edo korapilo nagusia, kontzientzia-hartze hori, esnatze hori, errealitateak emandako zaplazteko hori. Eta zaplazteko horiek dakartzate giza makurkeriaz ohartzea, norberaren makurkeriaz ohartzea, edo norabide “zuzenik” baden ere zalantzan jartzea.

Bigarren bilduma honetan galerak eta zartatzeak irudikatzen dira narrazioetan, baina oraingoan zartatze horiek ez dute hainbesteko loturarik inozentzia galerarekin edo denboraren igarotzearekin, deslekutze fisikoarekin baizik. Oraingoan, protagonisten helduleku egonkorrak (ustez egonkor zitzaizkienak) ezegonkortzen dira, eta helduleku zartatu horien kontzientzia-hartzea irudikatzen da, mingarri bezain aringarri izan daitekeena, eta hain zuzen ere, sentimendu- kontraesankor horiez ere badihardute narrazioek.

Lehen bilduman batik bat denboraren igarotzeak gainezarritako errealitateek sorturiko talkak eta arrakalak deskribatzen ziren, eta bigarren bilduman, aldiz, batik bat espazioen gainezartzeen bidez sorturiko talkak eta arrakalak dira kontagai. Hortaz, leku-aldatzeek, desplazamenduek, deserriratzeek eta ibilbideek presentzia handia dute narrazio guztietan, desplazamendu horiek guztiek nortasun-zartatze bat irudikatzen dutelako. Narrazio gehienek, hortaz, bizi-puska bat irudikatzen dute, pertsonaiaren bizi-aldi bat, eta narrazioetan xehe ñabartzen da egoera, testuinguru edo bizi-aro hori, fokua jarrita protagonisten kontraesanetan, desiretan eta ezinetan. Toles ugariko nortasunak irudikatzen dira, eta toles horietariko askotan gizarte-gatazka ugariren arrastoak korapilatzen dira: bizileku duina izateko zailtasunak, herri txikien eta landa-eremuaren abandonua, arau sozialek sorturiko kontrola, migrazio ekonomikoa, familia-egituren herstura, belaunaldien arteko arrakalak, gatazka armatuaren arrastoak...

Bestetasunak eta zehar-begiradak 

Nolanahi ere, nortasun-zartatze horiek ez dira esperientzia bakartiak narrazioetan, beste pertsonaia edo nortasun batzuekin izandako igurtzien berri ematen baita, eta beste nortasun batzuek lekuak, espazioak, lurrak... ibiltzeko edo habitatzeko dituzten moduekin elkarrizketa egiten baita. Neurri batean, komunitate txiki batzuk aurkezten dira, hiruzpalau kidez osaturikoak, eta komunitate horretako kideen arteko inkomunikazioak, tentsioak edota mikrobiolentziak irudikatzen dira. Horretarako, narrazioetan pertsonaien ahotsek indarra hartzen dute, pertsonaia batzuen usteek edo esanek beste pertsonaia batzuei traza hartzeko gakoak ematen dizkigute, edo lehiak zein sokatirak irudikatzen dizkigute. Batasun-hari horiek narrazio-bilduman etengabeak badira ere, narrazio-teknika eta arkitektura narratibo ugari eraiki ditu Garazi Arrulak bilduman. Nahiz eta narrazio guztietan isiluneek, elipsiek eta angelu- itsuek arkitektura narratiboaren osagai funtsezko izan, narratzailearen askotariko ikuspegiak eta ahotsak gorpuztu ditu: molde tradizionalekoak, lekukoak, pertsonaia bati mintzo zaizkionak, bakarrizketa-era bereziak... Edozein izanik ere ahots narratiboaren moldea, guztietan leku berezia hartzen dute bestetasunak eta zehar-begiradek, ahots zenbaiten oihartzunak gurutzatzen baitira narrazioetan, ikuspegi- talken edo angelu-itsuen berri emateko.

Erlazionatutako edukiak

Garazi Arrula: "Txunditu egiten nau batzuetan zer urrun gauden elkarrengandik; hurbilekoekin ere zenbat gauza isiltzen diren; zer oker gauden segurutzat ditugun bestearen kontuez"

25/11/2017

Garazi Arrula Ruizek (Tafalla, 1987) itzulpengintza eta interpretazioa lizentziatura ikasi zuen eta orain tesia egiten ari da autoitzulpenaren...

Garazi Arrula: «Garaiko genero-arau itogarrien lekukotza dakar liburuak, gainbehera itxuraz intimo bat kontatuz»

23/03/2022

Sylvia Plathek eleberri bakarra idatzi zuen bizi zela, kultuzko nobelatzat hartua da ordea. Euskaraz argitaratu berri den honetan, Garazi Arrula...

Afektuen angelu-itsuak

7/03/2023

Narraziogintzan abiatu zuen ibilbide literarioa Garazi Arrula tafallarrak, eta bigarren liburuan ere bidezidor beretik egin du...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Una medicina diferente

22/03/2023

Un crudo retrato de la sociedad tunecina

1/04/2023