Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Klasiko oso gaur egungo bat amatasunaz

Amatasunaren argi-itzalak sakon aztertzen zituen errelato baten falta ikusirik, saiakera literario hau argitaratu zuen Adrienne Rich poeta eta akademikoak 1976an, lau urteko ikerketaren fruitu. Ikuspegi feminista batetik, amatasunari buruzko teoriak eta bere bizipen pertsonalak (politikoak, beraz) uztartzen ditu, amatasuna eta amatasunaren instituzioa bereizi nahian.

Amatasunaren instituzioak historian izandako bilakaera aztertzen du Adrienne Richek saiakera literario honetan: Nola ebatsi zaie eskumena ugaltzeko gaitasuna duten pertsonei? Nola jarri zaizkio bitartekariak haurdunaldiari zein erditzeari? Nola desjabetu dira horiei loturiko jakintzak? Nola eraiki da “ama” kontzeptua familia nuklearrean?

Feminismoa ongarri, amatasuna ikuspegi sozial, politiko eta ekonomikotik aztertzen du, lau urteko ikerketaren fruitu. Rich bere esperientziatik eta ezagutza pertsonaletik abiatzen da, eta diziplina askotako materialak darabiltza –paleontologiatik psikoanalisiraino eta antzinako historiatik antropologiaraino–; horrela, amatasunaren teoria eta testigantzak zorrotz uztartzen ditu, bereziki zergatiei begiratzeko. Zeren amatasuna bera deskubritzeko baitago oraindik, autorearen hitzetan: «gehiago dakigu arnasten dugun aireaz eta zeharkatzen ditugun itsasoez, amatasunaren esanahiaz baino». Saiakera hau gaiari buruzko oinarrizko erreferentzia bihurtu da, eta, argitaratu zenetik berrogei urte baino gehiago igaro direnean, oraindik ere zentzu askotan da iraultzailea.

[A]matasuna aztertu nahi nuen —neurea barne—, baina testuinguru sozial batean, instituzio politiko baten barnean dagoen neurrian: hots, ikuspegi feminista batetik begiratuta.

Eskarmentuak mamitzen gaitu, arbitrariotasunak mamitzen gaitu, izarrek eta eguraldiak, gure egokitzeko gaitasunak eta gure matxinadek, eta, oroz gain, inguratzen gaituen ordena sozialak

Adrienne Rich

Egilea

Adrienne Rich (Maryland, 1929 - Kalifornia, 2012). Saiakerak eta testu akademikoak idatzi bazituen ere, poesiari egin zion ekarpen handiena, eta bereziki horregatik da gaur ezagun. Lehen poesia bilduma hogei urte inguru zituela argitaratu zuen, eta gero beste hamaika etorri ziren (euskaraz, bada Munduko Poesia Kaiera bat hari eskainia). 1953an, ekonomia irakasle batekin ezkondu zen, eta hiru seme izan zituzten. Hazkuntza eta idazketa uztartu zituen Gerra Hotzaren garaian. Senarraz banandu eta gutxira, gizonak bere buruaz beste egin zuen. Esperientzia horiek guztiak bere testuetan agertuko dira nolabait, bereziki Emakumeagandik jaioak saiakera literarioan. Feminista aktiboa izan zen, giza eskubideen alde eta Vietnamgo gerraren kontra jardun zuen eta harreman lesbikoak ikusgarri egin zituen.

Maialen Berasategi itzultzailea liburuaz

Etxeko aingerua vs erabateko ukoa

XIX. mendean sendotu egin zen emakumea etxeko aingerua delako ideia, publikoaren eta pribatuaren bereizketan sakonduz. Geroago, XX. mendearen hasieran, bi jarrera muturreko nagusitu ziren: batetik, emakumeak zeinahi proiekzio politikoz gabetzen zituen diskurtsoa, eta, bestetik, narratiba horrek emakumeei zekarkien patua gaitzesten eta amatasuna menderakuntza-estrategia gisa ikusten zutenak. Bi ja- rrera horien artean, 50eko eta 60ko feminista batzuek amatasunaren gaiari beste ertz batzuetatik begiratzeko eskatzen zuten, sumisio hutsetik eta uko erabatekotik landa. Bidegurutze horretan kokatzen da Adrienne Richen testu hau, eta instituzio patriarkala eta amatasunaren esperientzia bereizteko nahia nabarmentzen da.

Gure gorputzen jabe

Testu honetan azaltzen da nola bahitu zuen autoritate medikoak emakumeon fisiologiari buruzko ezagutza, eta nola utzi zuten adituen esku espezializazioaren izenean. Emaginen rola bere gain hartu zuten medikuek (ikasketak gizonezkoek soilik egin zezaketen garaian), eta bide batez emakumeei erabakitzeko aukera beste behin ukatu. Pixkana, borroka feministari esker, erronka egin zaio horri, emakumeak hasi dira beren gorputzaren mesfidantza neutralizatzen, kontrola eta burujabetza berreskuratzen, nahiz eta gizarteko geruza batzuek baino ez duten aukera hori izan. Liburu honek iraultza horretarako oinarria jarri zuen. Richek aztertzen du gizonek eta haien instituzioek historian zer baliabide erabili dituzten ugaltzeko gaitasuna duten pertsonei beren gorputzaz eta sormenaz gabetzeko, horiei etekina ateratzeko eta hori dena naturalizatzeko.

Aurrerantz, nahi baino polikiago

Kristau fundamentalistei buruz ari dela, familia nuklearrari ematen zaion santutasun eta osotasun izaera salatzen ditu. Hala, familia bateko kideak entitate bereiz gisa tratatu nahi duten politika oro kaltegarria izanen da haientzat. Ildo horretatik, Kristin Luker soziologoaren hitzak dakartza: «Horrexegatik dago bizitzaren aldeko mugimenduko jende asko, maiz, (...) eskolan otordu doakoak ematearen kontra, haurtzain- degien kontra, haurdun dauden emakumeei elikadura gehigarria ematearen kontra, umeen aurkako abusuak eragozteko programen kontra (...): ez nahitaez programa horien edukiaren aurka daudelako, baizik eta ez diotelako estatuari sartzen utzi nahi etxeko lurralde sakrosantuan». Gaur egun Gurasoen Pin-arekin dagoen eztabaida etorriko zitzaion bati baino gehiagori burura, nahiz eta Luker zehazki abortuaz ari den.

Emakumeen historia ulertzeko, funtsezkoa da onartzea —mingarria suertatu arren— horixe dela gizadiaren gehiengoaren historia. (...) Historia, orain arte idatzi eta ulertu den bezala, gutxiengo baten historia da; beraz, azkenerako agian, gutxiengo hori izango da benetan “azpitaldea”.

Gerda Lerner

¡Suscríbete a nuestro Newsletter!

Recibe novedades, descuentos, noticias...

Gomendatutako liburu gehiago

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

El independentismo catalán ya tiene quien escriba su historia

7/05/2020

Lecturas obreras para un pensamiento radical

12/05/2020