Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Sotoan gordeak: ardo gorria ontzi beltzean

(H)ilbeltza bekaren hirugarren edizioan garaile atera zen Miren Gorrotxategi Azkuneren proiektua, eta Sotoan gordeak dugu horren emaitza. Bigarren eleberria du idazle azpeitiarrak, 2017an 33 ezkil argitaratu baitzuen Augustin Zubikarai bekari esker. Lehen eleberri hori zinemara eraman dute orain, Hil Kanpaiak izenarekin. Beltzaren bideetatik ezin ihes egin du Gorrotxategik bigarren honetan ere.

Guggenheimeko erakusketa batean ikusi du Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan du Alex, galdetu arren erantzunik lortuko ez duena; ez, behintzat, berak nahi lituzkeenaren ahotik. Egun berean jasoko du Norak aitaren heriotzaren albistea, eta horrek eramango du bikotea Noraren sorterrira, Vianara. Han, mahasti artean, galderak pilatuko zaizkio Alexi. Odolezko familian eta hautatutako familian isildutakoak, hitz erdiak eta estalitakoak zurrustan aterako dira, ardoa barrika pitzatuan nola, (H)Ilbeltza beka irabazlearen eleberri beltz honetan.

Literatura beltza izanagatik ere, proposamenak ohiko polizia eta detektibe istorioetatik ihes egiten du. Tramak Donejakue bidea eta upategien negozioa uztartzen ditu, eta horrek ezohiko agertoki batera garamatza. Epaimahaikideoi egitasmo arriskatua eta egingarria iruditu zaigu aldi berean, eta horixe saritu nahi izan dugu, betiere deialdi honen beka izaerak liburua idazteko ez ezik lantzeko ere aukera ematen duela aintzat harturik.

2019ko (H)ilbeltza bekaren epaimahaikideen iritzia

Egilea

Miren Gorrotxategi Azkune (Azpeitia, 1981). Itzulpengintzan lizentziaduna eta Turismoan diplomatua da, eta azken urteotan euskara irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. 33 ezkil (Elkar) eleberria argitaratu zuen 2016an Augustin Zubikarai beka jaso ostean, eta eleberri horretan oinarrituriko Hil Kanpaiak filma estreinatu da 2020ko azaroan. 2017tik 2020ra kolaboratzaile izan da Urola Kostako Hitzan. 2019ko (H)ilbeltza bekari esker idatziriko Sotoan gordeak bere bigarren liburua da.

(H)ilbeltza bekaren nondik norakoak

  • Baztanek aspalditik du euskal nobela beltzarekin lotura. Izan ere, Jose Antoni Loidiren Hamabost egun Urgainen eta Mariano Izetaren Dirua galgarri izan ziren lehendabiziko euskal nobela beltzak.
  • Euskal Nobela Beltzaren astearen harira sortu zen beka. Beraz, esan dezakegu Baztan euskarazko nobela beltzaren erreferentziazko eskualdea dela.
  • Urtero-urtero euskarazko literatura beltza sustatzea du helburu. Sorkuntza zein itzulpengintza bultzatzen ditu.
  • Baztango Udalaren, (H)ilbeltza ekimenaren eta Txalapartaren arteko elkarlana da.
  • 6.000 euroko laguntzaz horniturik dago saria eta Txalapartak argitaratzen ditu beka irabazi duten liburu-proiektuak.
  • Lehenbiziko edizioa sormen beka izan zen, Miel Angel Elustondok irabazi zuen eta Kezko bola batek itoak birikak eleberria argitaratu zuen 2019ko hasieran. Hurrengo deialdia itzulpenari egokitu zitzaion, eta Patricia Highsmith estatubatuarraren The Blunderer nobela euskaratzen aritu zen Josu Barambones, 2020an Lardaska argitaratzeko.
  • Koldo Bigurik irabazi zuen 2020ko (H)ilbeltza beka, Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao euskaratzeko. 2022ko urtarrilean argitara emanen dugu.
  • 2021eko deialdian narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak. Epaia hemendik gutxira jakinaraziko da.
  • 2021eko ilbeltzan ez da jaialdirik izanen, ez, behintzat, orain artekoen gisan. Antolatzaileek bideo hau zabaldu berri dute.

Sail honetan argitaratutako tituluak

Erlazionatutako edukiak

'Kezko bola batek itoak birikak': Baztanetik mundura, beltzez eta euskaraz

15/01/2019

Txalaparta, (H)ilbeltza ekimenaren eta Baztango Udalaren eskutik jaso zuen duela urtebete Miel A. Elustondok euskarazko literatura beltza...

Miren Gorrotxategik irabazi du 2019ko (H)ilbeltza beka 'Vianako bihotza' egitasmoarekin

28/06/2019

Baztango Udalak, (H)Ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak antolatutako beka honen xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da, eta,...

Hilbeltzak baditu bi

3/02/2020

Ongi entzun duzu, bai. Bigarren (H)Ilbeltza bekak badu emaitza: Patricia Highsmithen The Blunderer euskaraz irakurri ahalko...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Miren Alcedo: «Este Estado es clasista, racista, homófobo, tránsfobo, caciquil y, por supuesto, muy machista»

17/12/2020

Por el himno nacional de Euskal Herria | Jose Mari Esparza Zabalegi

4/01/2021