Tximaokerren pikondoa | Xuhurkeriaren aurrean bihurri
Nork ez du bidean dagoen frutarbola horretatik fruitu bat inoiz hartu? Horixe bera irrikatzen dute eskolara bidean doazen ume hauek, pikondo baten aurretik pasatzen diren aldiro. Aldiz, pikondoaren jabe xuhurra zaindari izaten da gau eta egun, eskopeta eta largabista eskuan. Ez dio luzaroan iraungo xuhurkeriak, ordea…
Bidetik ikusten da pikondoa.
Pikondorik ederrena da,
pikondorik mardulena,
herri osoko pikurik onenak ematen dituen pikondoa.Tximaoker da pikondo horren jabea.
Tximaoker pikondoa zaintzen egoten zen goizez...
pikondoa zaintzen arratsaldez...
zaindu eta zaindu gauez...
Ahozko tradiziotik oso hurbil dagoen ipuin honek xuhurkeriari eta norberekoikeriari begiratzen die. Testuak errimak eta errepikak ditu, hots egiteraino, eta ilustrazio bizi bezain adierazgarriek osatu egiten dute irakurketa.
(Sei urtetik aurrera)
Egileak
Ana García Castellano (Madril). Zuzenbidea ikasi zuen lehenik, baita aholkularitzari buruzko master bat egin ere. Orduan abiatu zen entzutearen bidean, eta ipuinetan zegoen jakintza guztiaren bila hasi zen. Ipuin-kontalari eta idazle jardun du, eta horrek mundu osora eraman du, hamaika herrialdetan eman baititu ikastaroak eta lantegiak. Hamarnaka liburu argitaratu ditu, bereziki haur eta gazteentzat.
Mikel Mardones (Bilbo). Oihalean egindako margolanekin era autodidaktan trebatua da ofizioan; bizitasun eta adierazkortasun handiko ilustrazioak egiten ditu, plastikotasun handikoak. Helduentzako ilustrazioekin hasi zen, eta orain haurrentzako liburuak ere janzten ditu; esate batera, Txalapartan, hau baino lehen kaleratu zuen Txanogorritxoren eskularruak.
¡Suscríbete a nuestro Newsletter!
Recibe novedades, descuentos, noticias...
Gaur egungo idazleen eta ilustratzaileen proposamen berriak eta kultura ezberdinen kondairak eta istorioak biltzen ditu TXO! haur bildumak. Hitzen eta irudien bidez, gure haurren irudimena, hausnarketarako gaitasuna eta sormena bultzatu nahi ditu. Bildumako hainbat liburuk nazioartean haur liburuei ematen zaizkien saririk inportanteenak jaso dituzte. Goza itzazu!
Nork esan du ekonomia gauza konplikatua denik? Hona Marxen teoria ekonomikoaren oinarrizko printzipioa ezagutzeko istorio bat, umeentzako eta hain ume ez direnentzako ipuina.
Zergatik da liburu hau hain berezia? Oso gauza garrantzitsuari buruzkoa delako, halakoa ez dirudien arren. Gauza hori zuk eta biok egiten dugu, eta gurasoek, amona-aitonek, lagunek… Guztiok egiten dugu, eta horregatik da unibertsala! Gehiago jakin nahi? Zabaldu liburua, eta kontatuko dizut… KAKARI BURUZ DAKIDAN GUZTIA
Erlazionatutako edukiak
Jakes eta Herio | Heriotza bere horretan
12/04/2019
Ekonomiaz umeekin? Bai, noski! · Karl Marxen kapitala
30/09/2019
Hona gu hemen: mundua eta bizitza azaltzeko maisulan bat
24/01/2020
Comentarios 0 Comentario(s)