Amaia Apalauza Ollo
1979 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Ikasketaz euskal filologoa eta euskal hizkuntzalaritzako doktorea izan arren, itzultzaile-zuzentzaile lanetan eman ditu azken hamar urteak, eta horretan dihardu gaur egun ere. Askotariko testuak itzultzen eta zuzentzen ditu, baita literaturakoak ere, batik bat narratiba eta saiakera.
Narratiban, Sergei Dovlatoven, Slavenka Drakulicen, Kazuo Ishiguroren eta Olga Tokarczuken lanak euskaratu ditu, bakarka zein beste itzultzaile batzuekin lankidetzan; saiakeran, berriz, Angela Davis, Bell Hooks eta Ryszard Kapuscinski itzuli ditu.
Txalapartan, euskarara ekarriak ditu Iñaki Egañaren ETAren historia laburra, Miguel Santos ‘Belatz’en Gerezi garaia, Joseba Gabilondoren Babel aurretik eta Slavenka Drakulicen Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko.
EIZIEko zuzendaritza-taldeko kide aktiboa da 2015. urteaz geroztik.