Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Egungo Italiaren B aldea

(H)Ilbeltza bekaren altzoan sorturiko bilduma hazten ari da: Baztandik AEBra, AEBtik Vianara eta Vianatik Italiara egin dugu bildumako eleberri beltzen bitartez, txandaka euskaraz idatziak eta euskarara itzuliak argitaratu ditugunez. Laugarren edizioaren emaitza aurkezten dizuegu orain, Italia garaikidearen aurpegi zikina erakutsiko digun Massimo Carlottoren eleberri bat. Bortizkeria, ustelkeria eta saldukeria, bixi-bixi nahasian.

Zenbait urtez Hego Amerikan erbestean igaro eta gero, Giorgio Pellegrini ezker muturreko militante ohia Italiara itzultzen da. Espetxea saihestu eta sorlekuan geratu ahal izateko, garai batean kamarada izan zituen haiek saldu, eta bere iragan politikoa ezabatzeko ahaleginak eta bi egiten ditu. Goi gizarteko irabazleen artean eroso bizi nahian, ez du erreparorik izango bere helburua lortu asmoz bidean jartzen zaizkion iraganeko eta egungo trabak gainditzeko.

Eleberri beltz honetan Massimo Carlottok ustelkeriaren gizartea agerian uzten du barne bakarrizketa bizi eta ekintzaz betean. Gizartean gora egiteko amarru eta azpijoko sortaren bitartez, Italia garaikidearen kritika sozial gogorra egiten du, non bortizkeria eta saldukeria eguneroko ogia baitira.

Koldo Bigurik (Gasteiz, 1962) irabazi zuen 2020ko (H)ilbeltza beka, Massimo Carlotto idazle italiarraren Arrivederci amore, ciao nobela euskarara itzultzeko proiektuarekin. Epaimahaikideen iritziz, «itzultzaileak jatorrizko obraren letrari eta estiloari tentuz eta zentzuz jarraitu die euskaraz baliokide bat sortzeko garaian. Ahalegin horretan bereziki nabarmentzekoa da elkarrizketen bizitasuna, italierazko obran erabiltzen den lagunarteko erregistroa imitatu nahian. Ildo horretan, itzultzaileak egin hautaketa lexikoa lagungarri gertatzen da. Orobat, joskeraren errazari esker, testuak ederki korritzen du, eta irakurleek eroso irakurriko dute».

Egilea

Massimo Carlotto (1956, Padua, Italia). Italiar idazle, kazetari, antzerkigile eta gidoilaria da. Lotta Continua (LC) antolakunde komunistako militantea izan zen 1970eko hamarkadan. Bidegabeki hilketa bat egotzi zioten, eta, auzi luze eta korapilatsu baten ondoren, kartzela zigorra ezarri; epaia irmo bihurtu baino lehenago, Frantziara ihes egin eta Latinoamerikara erbesteratu behar izan zuen. Garai hartako bizipenak Il fuggiasco (Iheslaria) eleberri autobiografikoan jaso zituen, zeinarekin gerora film bat egin baitzen. Bizpahiru hamarkada geroago, presio publikoari esker, indultua lortu eta eskubide zibil eta politiko guztiak berreskuratu zituen. Nobela beltzen egilerik ospetsuenetako bat da gaur egun, hamaika hizkuntzatara itzulia eta orain, lehenengoz, euskarara. Hainbat sari irabazi ditu literatura beltzaren alorrean, bai Italian, bai Frantzian, bai eta AEBn ere. Gainera, hamar antzerki-lan, zinemarako gidoiak eta irratirako kolaborazioak egin ditu.

(H)ilbeltza bekaren nondik norakoak

  • Baztanek aspalditik du euskal nobela beltzarekin lotura. Izan ere, Jose Antoni Loidiren Hamabost egun Urgainen eta Mariano Izetaren Dirua galgarri izan ziren lehendabiziko euskal nobela beltzak.
  • Euskal Nobela Beltzaren astearen harira sortu zen beka. Beraz, esan dezakegu Baztan euskarazko nobela beltzaren erreferentziazko eskualdea dela.
  • Urtero-urtero euskarazko literatura beltza sustatzea du helburu. Sorkuntza zein itzulpengintza bultzatzen ditu.
  • Baztango Udalaren, (H)ilbeltza ekimenaren eta Txalapartaren arteko elkarlana da.
  • 6.000 euroko laguntzaz horniturik dago saria eta Txalapartak argitaratzen ditu beka irabazi duten liburu-proiektuak.
  • Lehenbiziko edizioa sormen beka izan zen, Miel Angel Elustondok irabazi zuen eta Kezko bola batek itoak birikak eleberria argitaratu zuen 2019ko hasieran. Hurrengo deialdia itzulpenari egokitu zitzaion, eta Patricia Highsmith estatubatuarraren The Blunderer nobela euskaratzen aritu zen Josu Barambones, 2020an Lardaska argitaratzeko. Hirugarren beka, sormenerako berriz ere, Miren Gorrotxategi Azkunek irabazi zuen, Sotoan gordeak idazteko.
  • Eneko Barberenak irabazi zuen 2021eko (H)ilbeltza beka, sormenezko lana saritzen zuena. 2023ko urtarrilean argitara emanen dugu.

Hilbeltza: sail honetan argitaratuak

Erlazionatutako edukiak

'Kezko bola batek itoak birikak': Baztanetik mundura, beltzez eta euskaraz

15/01/2019

Txalaparta, (H)ilbeltza ekimenaren eta Baztango Udalaren eskutik jaso zuen duela urtebete Miel A. Elustondok euskarazko literatura beltza...

Hilbeltzak baditu bi

3/02/2020

Ongi entzun duzu, bai. Bigarren (H)Ilbeltza bekak badu emaitza: Patricia Highsmithen The Blunderer euskaraz irakurri ahalko...

Sotoan gordeak: ardo gorria ontzi beltzean

29/12/2020

(H)ilbeltza bekaren hirugarren edizioan garaile atera zen Miren Gorrotxategi Azkuneren proiektua, eta 'Sotoan gordeak' dugu horren...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Vidas de novela (gráfica)

15/12/2021

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VI. (H)ilbeltza beka

28/12/2021