Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Joseba Gabilondo: “Euskal Herriko literaturaren historia...

Joseba Gabilondo: “Euskal Herriko literaturaren historia zapalketa baten historia da”

Euskal literaturaren historia berritzaile bat dakar Joseba Gabilondok Babel aurretik saiakeran. Bazter utzitako autoreak biltzen ditu, literatura diskurtso historikoen errepasoa egiten du, eta orain arteko definizio eta baieztapen aunitz ezbaian jartzen. Elkar aldizkariaren azken alean elkarrizketatu dute. Argazkia: Dani Blanco (Argia).

Euskaraz idatzi ez duten idazleak eta historia tradizionalak bazter utzitako diziplinak biltzen dituzu historia honetan. Zer helbururekin? Ez al du horrek euskarazko literatura itzalean uzten?

Aitzitik: euskara hutsezko historiek uzten dute euskarazko literatura itzalean, izan ere, euskararen eta euskal historiaren erdigunean, diglosia eta klase/genero zapalketa dago, opresioa. Eta zapalketa hori euskal literaturaren historian ondo azaltzeko zapaltzaileen jarduna –ideiak eta idatziak– azaldu behar dira. Eliteek Euskal Herrian ia beti erdaraz idatzi dute, baina euskara defendatuz gure “nortasunaren” elementu bereizgarriena bezala. Hori azaldu eta kritikatu egin behar da.

Euskara hutseko historiak nazionalistak direla diozu.

Bai, EHn egon den gatazka historikorik handiena ertzera bultzatzen dute, edo ez balego bezala egiten dute. Alegia, euskal literatura arazo edo gatazka historikorik gabe sortu, hedatu eta loratu dela baieztatu nahi dute –literatura ingelesa edo frantsesa balitz bezala–. EHko literaturaren historia zapalketa baten eta bi literaturen gatazkaren historia da: eliteek erdaraz idatzi dutena eta talde subalternoek (nekazariak, arrantzaleak) ahoz egin dutena eta berauei idatziz zuzendu zaiena. Hain zuzen, horregatik ere ez dira emakumeak, generoa eta arraza euskal literaturaren subjektu izan XIX. mende amaierara arte, irizpidea ez delako politikoa eta historikoa, baizik eta hizkuntzaren araberakoa. Euskara hutsezko historiek zapalketa horiek estali egiten dituzte, antza erdaraz gertatzen direlako. Adibidez, inkisizioa eta inkisizioaren dokumentuak sorginen aurka; hori ez da “euskal literatura” orain arteko historientzat; edo Katalina Erausokoaren autobiografia. Horrela jokatzea historia ukatu eta estaltzea da irizpide nazionalista baten izenean.

Ikuspegi «postnazional» bati jarraiki egin duzu; zer esan nahi du horrek?

Goian azaldu dudan historia ez da jada nazionalista, baizik eta nazionalismotik harago edo ondoren (post) idatzi dena. Era berean, euskal literaturen historiek beti ere baztertu dute kanpokoek EHn izan duten eragin handia, eta kanpoko idazle horien ideiak euskal literaturan nola bereganatu eta berregituratu edo berrerabili diren. Hori ere “literatura nazionala”ren paradigmatik kanpo geratzen da, hor “euskal literatura” ia kanpoko eraginen zentraltasuna gabe idazten baita. Erdi Aroan hasita, “euskalduntasuna” zer den kanpokoek definitzen dute, eta gero euskaldunek berrerabiltzen ideia horiek beren intereserako. Era berean, XIX. mendean atzerriko antropologo, turista eta kolonizatzaileek definitzen dute “euskalduntasuna”. Hori era zentralean ez azaltzea hutsegite nazionalista handia da.

Ingelesez argitaratu zenuen lehenik liburu hau. Zer harrera izan dezake orain euskaraz?

Nire liburu gehienak euskaraz idatzi ditut, baina Before Babel kanpoko audientzia batentzat idatzi dut, gaur egunean globalki erabiltzen diren irizpide eta ideiak erabiliz. Euskal Herriko literatura historiak oraindik oso zaharkituak dira: irizpide filologiko eta sasi-sozial urri batzuei erantzuten diete (baita Espainiako estatukoak ere). Beraz, kanpokoak erakarri nahi nituen etxera. Gainera, ingelesezko bertsioa sarean dago, eta hala Turkia eta Indiatik, Botswana, Txile edota Japoniaraino hedatzen den irakurlego zabal batek begiratu eta jaitsi duela baieztatu ahal izan dut. Iranen edo Indonesian dagoen jendeak begiratzen dionean, zerbait ondo egin dudan seinale. Zuek txalapartakideok ere interesgarria dela erabaki duzue, ezta? Ez da txantxa liburu hori ingelesetik euskarara itzultzea, eta horregatik eskerrak eman behar dizkizuet.

Egilearen beste liburu batzuk

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Badugu zer eraiki: bion etorkizunerako planak

17/11/2020

¿Por qué esta reedición? | Prólogo de Miguel Castells al libro 'El proceso de Euskadi en Burgos'

1/12/2020