Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Exekuzio publikoak, suizidio intimoak | Iñigo Astiz

Exekuzio publikoak, suizidio intimoak | Iñigo Astiz

Beirazko kanpaia eleberria Victoria Lucas ezizenez argitaratu zuen Sylvia Plathek, eta hura kaleratu eta hilabete eskasera bere buruaz beste egin zuen. Iñigo Astizek artikulu honetan azaltzen duen moduan, bistakoa da eleberrian kontatzen direnen eta Plathek bere larruan bizitakoen arteko parekotasuna. Alderaketa ageriko hori gorabehera, pertsonalaren eta publikoaren arteko korrelazioa nabarmentzen du poeta eta kazetari nafarrak.

Etxeko sukaldean bazkarirako tipulak mozten ari denean, oharkabean, atzamarrean egiten duen zauritik abiatuta AEBetako historiaren errepaso zabala proposatzera heltzen da Sylvia Plath bere poema ezagunetako batean, "Ebakia" izenekoan, hain zuzen ere; eta, hala, adibidez, indioek aizkoraz larrututako burua bilakatzen du hatza, miloi bat soldaduk osatzen dute haren odol jarioa, «kasaka gorriak guztiak», eta Ku Klux Klaneko kideen zapi zuriak dira isuria geldiarazteko darabiltzan bendak. Ironia puntu sotil horrekin lehertzen ditu poetak kolpean esparru pribatuaren eta publikoaren arteko mugak, eta antzeko operazio poetiko batekin abiatzen du egileak Beirazko kanpaia izeneko eleberria ere.

Plathek Esther izeneko fikziozko pertsonaiaren maskara pean kontatzen ditu helduarorako jauzian berak bizi izandako krisi psikologiko sakonaren nondik norakoak, sexu eraso, medikuak ezarritako elektroshock saio eta porrot egindako suizidio saiakera eta guzti, baina, hain zuzen ere, AEBetako espetxeetan oraindik indarrean diren exekuzioen aipamen batekin hasten du gainbehera itxuraz erabat pertsonal eta intimo horren kontakizuna, liburu hasiera ezin ederrago batean: «Uda arraro eta sargoria zen, Rosenberg senar-emazteak elektrokutatu zituzten uda, eta nik ez nekien zer ari nintzen New Yorken. Exekuzioek ergeldu egiten naute. Deskarga elektrikoz hiltzearen ideiak ondoezik jartzen nau, eta ez zen beste hitzik egunkarietan: titularrak begi arranpalo zelatan kale-kantoi guztietan eta kakahuete- eta lizun-usaineko metro-aho guztietan. Ez zuen nirekin zerikusirik, eta hala ere buruan etengabe zebilkidan zer-nolakoa izanen zen bizirik erretzea, goi eta behe».

Aisialdi, moda eta literatur aldizkari batean idazteko beka bat irabazi duelako heldu da New Yorkera protagonista, bere nota ezin hobeei esker lortutako beka batekin, eta narratzaileak ironia finez ematen du emakume gazte talde horren doako festen dirdirazko giro esklusibo hori alderik alde zeharkatzen duten arau sozialen eta genero rolen nondik norakoen berri, espantu handirik gabe, eta itxuraz soilik xaloa den kontaera batekin. Orriz orri ilunduz joango da kontakizuna, ordea, eta deskribatzen den hasierako mundu arin antzeko hori puskatzen joango den neurrian joango da narratzailearen ahotsa ere puskatzen eleberrian, ospitale psikiatrikoan lurrera erortzean hautsitako termometroko merkurio ale sakabanatuen pare.

Bistakoa da eleberrian kontatzen direnen eta Plathek bere larruan bizitakoen arteko parekotasuna, eta are larriagoa bilakatzen da konparazioa gogoratzen badugu Beirazko kanpaia Victoria Lucas ezizenez argitaratu zuela egileak Erresuma Batuan, eta, 1963an, hura kaleratu eta hilabete eskasera egin zuela bere buruaz beste. 1967tik aurrera soilik eman zuten egilearen benetako izenez lana, eta, haren senar Ted Hughesek eta haren ama Aurelia Schober Plathek hala erabakita, ez zuen AEBetan argitalpenik izan 1971ra arte. Nahasian doaz esparru pribatua eta publikoa idazlearen bizitzan ere. Lehertuta muga guztiak. Bizialdian ez bezala, ordea, kasu honetan, literaturan, iluntasunean zehar egindako igaroaldiaren ostean, argirantz zirrikitu bat irekitzeko aukera.

Iñigo Astiz

Sylvia Plath

(1932, Boston - 1963, Londres). Zortzi urterekin argitaratu zuen lehen poema, aldizkari batean. Ordutik aurrera, ez zion argitaratzeari utzi, eta sari andana jaso zuen gaztetarik. Bereziki ezaguna da bere obra poetikoa, irudi zorrotz eta bortitzez betea, nahiz eta bizi artean bi liburu baizik ez zituen argitaratu: The Colossus and Other Poems (1960) poema-bilduma eta, ezizenez, The Bell Jar (1963) eleberria hain zuzen. Poesia konfesionala esaten zaion joeraren barrenean kokatzen da, Anne Sexton eta Allen Ginsberg estatubatuarren eta Alda Merini italiarrarekin batera, beste batzuen artean. Idazle izateaz gainera, Cambridgeko unibertsitatean irakasle izan zen, Ted Hugh senar eta poetaren editorea eta bi umeren ama. Hogeita hamar urte zituela, bere buruaz beste egin zuen. 1982an, hil ondorengo Pulitzer saria eman zioten The Collected Poems lanagatik.

Egilearen beste liburu batzuk

Erlazionatutako edukiak

Klasiko oso gaur egungo bat amatasunaz

11/05/2020

Amatasunaren argi-itzalak sakon aztertzen zituen errelato baten falta ikusirik, saiakera literario hau argitaratu zuen Adrienne Rich...

Neskamearen ipuina: seinaleak irakurtzen

1/10/2020

Salbuespen egoera honetan, hamaika erreferentzia egin zaie distopiei, eta hamaika aldiz erabili izan da Margaret Atwood kanadiarrak sortutako 'The...

Hautsi da kanpaia

3/03/2022

Heldu den urrian 90 urte beteko dira Sylvia Plath idazle estatubatuarra sortu zela. Bere obra poetikoagatik da ezagun, The...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Oldarraldi patriarkalaren aurrean, liburuak

7/03/2022

50 libros recomendados para completar tu biblioteca feminista

7/03/2022