- Home
- Argitaletxe lagunak
- Akal
Argitaletxea Akal
EDICIONES AKAL 1972an sortu zen, eta, hasiera-hasieratik, argi eta garbi erakutsi zuen kalitate eta zorroztasun handiko liburuak soilik argitaratzeko konpromisoa. Izan ere, epe luzeko funts sendo eta koherentea osatzeko moduko testuak bilatu nahi zituen, moda iragankorretatik harago, nahiz eta egileetako batzuek ez zuten oraindik establishment kulturalaren onespena jaso.
Hiru mila izenburutik gorako katalogoa osatu du, ia berrogei bildumatan antolatuta, eta humanitateen eremu guztiak jorratzen ditu, artetik politikara, historia, antropologia, filosofia, ekonomia, zinea eta musika barne. Horrez gain, testu klasikoak (Grezia klasikotik XIX. mendera arte) zein literatura garaikideko bildumak ere editatzen ditu. Halaber, hiztegi-bilduma zabala du, eremu bakoitzean ezinbesteko erreferente bilakatzeko borondatearen erakusgarri. Arestian, beste bi bilduma gehitu ditu katalogora: bata, astronomiakoa, eta bestea, zientzia-dibulgaziokoa.
Gaur egun, hiru ildo nagusiren inguruan egituratzen da EDICIONES AKAL argitaletxearen programa: unibertsitateko liburuak (eskuliburuak, monografiak eta saiakerak, diziplina desberdinetako ikasle, irakasle zein profesionalei zuzenduak); goi-dibulgazioa, irakurleria orokorrari zuzendua; eta irakaskuntza-lerro osoa, testuliburuez gain, material osagarrien sorta zabala eskaintzen duena, hala nola hiztegiak, gida didaktikoak, jarduera-koadernoak, testu klasikoen moldaketak eta propio sortutako literatura-lanen argitalpenak.