Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Argitaletxea Astiberri

ASTIBERRI EDICIONES argitaletxeak komikiak argitaratzen ditu jaio zenetik, hots, 2001eko martxotik. Irakurle helduak ditu jomuga, edozein adinetakoak, jasoak eta ez nahitaez istoriotxoak irakurtzen ohituak.

Literatura-pisu handiko lanak argitaratzea du lehentasunezko lan-ildo, eta horixe bilakatu da, hain zuzen, bere ezaugarri nagusi. Batez ere egile gaztelaniadun, frantsesdun eta ingelesdunen lanak argitaratzen ditu, baina Latinoamerikatik, Japoniatik eta Txinatik, besteak beste, etorritakoei ere harrera egiten die: Edmond Baudoin, Jessica Abel, Jason Lutes, Jeff Smith, Frederik Peeters, Craig Thompson, Bryan Talbot, Alex Robinson, Yoshihiro Tatsumi, Jason, Baru, Joyce Farmer, Shigeru Mizuki, Andy Riley, Michel Rabgliatti, Osamu Tezuka, Guy Delisle, Eddie Campbell, Lisa Mandel, Dylan Horrocks, The Oatmeal... Hedabideko erreferentziako egile bilakatu dira, gutxika, irakurleentzat sinadura horiek guztiak, eta nazioarteko panoramaren izen erakargarrietako batzuk dira egun.

Aldi berean, Estatu espainiarreko egileak sustatzen ditu ASTIBERRIk, bai hasiberriak, bai eskarmentudunak. Lan horren emaitza dira, hain zuzen, Paco Roca, Alfonso Zapico, David Rubín, Javier de Isusi, Santiago García, Javier Olivares, Nadar, Rubén Pellejero, Ana Miralles, Alberto Vázquez, Gabi Beltrán, Bartolomé Segui eta Álvaro Ortiz, besteak beste, egileen lanen esportatzetik lortutako arrakasta handiak, herrialde askotan argitaratu baitira, hala nola Frantzia, Italia, Polonia, Grezia, Japonia, Korea, Txekiar Errepublika, Portugal, Finlandia, Alemania, Brasil eta Estatu Batuetan.

ASTIBERRIk argitaratutako egile eta lanek Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Erakustokiaren, hots, Espainian komikiari eskaintzen zaion ekitaldi nagusiaren esker ona jaso dute denboran zehar. Izan ere, azken urteetan sari-izendapen gehien jaso dituen komiki-argitaletxea da. Aipagarrienak Paco Rocak 2008an “Arrugas” lanari esker jasotako Komikiaren Sari Nagusia (Hezkuntza eta Kultura Ministerioak babesten du), Miguel Gallardok urte berean “María y yo” lanari esker jasotako Komikiaren Kataluniako Sari Nazionala eta  Alfonso Zapicok 2012an “Dublinés” lanari esker jasotako Komikiaren Sari Nagusia.

¡CARAMBA!, 2015etik, ASTIBERRIren barruan dago, argitaletxe independente gisa.

 

12,00 11,40 Kluba
Erosi
30,00 28,50 Kluba
Erosi
21,00 19,95 Kluba
Erosi
24,00 22,80 Kluba
Erosi
20,00 19,00 Kluba
Erosi
18,00 17,10 Kluba
Erosi