Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Argitaletxea Siglo XXI de España Editores, S.A.

SIGLO XXI DE ESPAÑA EDITORES argitaletxeak Madrilen du egoitza, eta historia, filosofia, soziologia, politika eta ekonomia, eta gizarte- eta giza zientzien arloetako pentsamendu kritikoa garatu eta lantzen dituzten liburuak argitaratzen ditu. 2010etik geroztik, GRUPO EDITORIAL AKAL osatzen du, EDICIONES AKAL, ISTMO, FOCA eta HBLUMErekin batera.

1967an sortu zen, filial mexikarra baino bi urte geroago, Kultura Ekonomikoaren Funtsaren  zuzendari nagusia izandako Arnaldo Orfila Reynalen ekimenez. Mundu intelektual eta profesionaleko hainbat pertsonak ere parte hartu zuten SIGLO XXI proiektuan: Juan Benet, José Ramón Recalde, Daniel Zarza, Pablo García Arenal, José Luis López Aranguren, Faustino Lastra, Clemente Auger, Manuel Varela, Javier Pradera, Jesús Vicente Chamorro, Pablo Serrano, Fernando Claudín edo Javier Abásolo, besteak beste.

Lehenengo denboraldiko katalogoan idazle ugari agertzen dira, hala nola Julio Cortázar, Augusto Roa Bastos, Alejo Carpentier, Juan Benet, Eduardo Galeano, Fernando Claudín, Carmen Martín Gaite, Francisco Tomás y Valiente, Manuel Tuñón de Lara, Agustín García Calvo, Gonzalo Puente Ojea edo Manuel Castells, baita umorista grafiko batzuk ere (Chumy Chúmez eta Quino kasu). Atzerritarren artean, hauek nabarmentzen dira: Marta Harnecker, Roland Barthes, Tzvetan Todorov, Jacques Lacan, Karl Marx, Sigmund Freud, Paul Ricoeur, Louis Althusser, Noam Chomsky, Jean Baudrillard, Pierre Bourdieu, Eric Hobsbawm eta Michel Foucault.

Argitalpen-fundazio honen oinarrizko ideia Espainiako Estatuan pentsamendu politiko, soziologiko eta historikoa eraberritzea zen. Herrialdean bertan argitaratu eta banatzeak kostuak gutxitzea ekarri zuen, eta horri esker lortu zen erronka.

1990eko hamarkadako bigarren erditik aurrera, ordea, salmentak jaisten hasi ziren, etengabe. Idazle eta hornitzaileekin zituen zorrak, kostu finko handi-handiek itotako azpiegitura eta hainbat porrot komertzial tartean, enplegu-erregulazioko espedientea eman zuen zuzendaritzak; ez zuen, ordea, aurrera egin. Baina, lau urte geroago, Faustino Lastrak, Javier Abásolo zuzendari ohia ordezkatuta, lan-arloko autoritateak berregituraketa ontzat ematea lortu zuen. Administrazio Kontseiluak banaketa-etxea utzi eta egoitzaren eraikina saltzea erabaki zuen. Langile gehienak kaleratu zituen, bestetik, argitalpen-ekipoa minimora murrizteraino.

2010ean EDICIONES AKAL argitaletxeak erosi zuen.

 

Bildumak

Giza zientziak eta pentsamendu kritikoa dira argitaletxearen gai nagusiak, baina historiak ere badu lekua. Izan ere, 37 liburukitan banatutako Historia Universal Siglo XXI obra famatuaz gain, honako hauek ere badaude:

Estudios de historia contemporánea

Historia de Europa

Nueva historia de Europa

Historia de la filosofía

Historia de la tecnología

Historia de las religiones

Historia de los movimientos sociales

Historia económica mundial

Historia inmediata

Historia y arqueología

Gizarte-zientziak, filosofia, linguistika eta antropologia, baita psikologia eta ekonomia ere, jorratzen ditu. Hezkuntza, hirigintza, arteak, gizarte-ekintza, zientzia eta teknika ere kontuan hartu izan dira, neurri apalagoan bada ere. Argitaletxeko bereizgarriak izan diren idazleek atal propioak dituzte katalogoan (Eduardo Galeano Liburutegia, Gonzalo Puente Ojea Liburutegia), eta beste intelektual eta pentsamenduaren arloko egile famatu batzuek ere leku propioa hartu dute hainbat bildumatan: El hombre y sus obras, Biografías, Voces del Este edo Filósofos en 90 minutos.

22,00 20,90 Kluba
Erosi
23,00 21,85 Kluba
Erosi
18,00 17,10 Kluba
Erosi