Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Amaia Apalauza Ollok irabazi du VIII. (H)ilbeltza beka

Amaia Apalauza Ollok irabazi du VIII. (H)ilbeltza beka

Amaia Apalauza Ollok irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka, Núria Cadenes katalanaren Guillem euskaratzeko.

 

Bekaren xedea: Beka honen xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da, eta, horretarako, txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dira. Aurten itzulpen lana egiteko beka egokitu da.


Baztanek aspalditik du euskal nobela beltzarekin lotura. Izan ere, Jose Antoni Loidiren Hamabost egun Urgainen eta Mariano Izetaren Dirua galgarri izan ziren lehendabiziko euskal nobela beltzak. Euskal Nobela Beltzaren astearen harira sortu zen beka. Beraz, esan dezakegu Baztan euskarazko nobela beltzaren erreferentziazko eskualdea dela.
 
Lehen ediziotik, 2019an, eleberri beltz hauek argitaratu dira bekari esker: Miel A. Elustondoren Kezko bola batek itoak birikak; Patricia Highsmith estatubatuarraren Lardaska, Josu Barambonesek euskaratua; Miren Gorrotxategiren Sotoan gordeak; Massimo Carlotto italiarraren Agur, maitea, ikusi arte, Koldo Bigurik itzulia; Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu; Fred Vargas frantsesaren Altxa, hildakoak, Beñat Irastorzak euskaratua; eta iaz garaile atera zen Joxan Oizen egitasmoa, dena onbidean 2025eko (H)ilbeltza ekimenaren baitan aurkeztuko duguna. 

Bekaren antolatzaileak:

  • Baztango Udala
  • (H)ilbeltza elkartea
  • Txalaparta argitaletxea

Aurkeztutako egitasmo kopurua: VIII. (H)ilbeltza bekara 10 lagin aurkeztu dira.

 
Epaimahaia:

  • Fernando Anbustegi, Baztango alkatea.
  • Beñat Irastorza, aurreko irabazlea eta (H)ilbeltza elkarteko ordezkaria.
  • Garazi Arrula Ruiz, Txalaparta argitaletxeko ordezkaria.

Lagin irabazlea: Amaia Apalauza Olloren itzulpena.

 

 

Epaimahaikideek azpimarratutakoa: Katalanezko testuaren erritmoa euskaraz nola gorde duen bereziki aipagarria iruditu zaie epaimahaikideei, horretarako joskera zaindu baitu eta euskararen baliabide ugariak baliatu baititu, testuari jario handia eta aberastasuna emanez.
 
Saria: Lagin irabazleari 3.000€ emango zaizkio orain eta beste 3.000€ lana akitzerakoan.
 
Argitalpena: 2025eko abenduan argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak, eta 2026ko ilbeltzean aurkeztuko dute lana (H)ilbeltza ekimenean.
 
Irabazleari buruz: Amaia Apalauza Ollo (Iruñea, 1979). Euskal Filologia ikasi, eta Nafarroako euskarari buruzko doktore-tesia aurkeztu zuen 2011n. Itzultzaile-zuzentzaile autonomoa da egun, eta EIZIEko zuzendaritza-taldeko kidea. 2015. urtean argitaratu zuen lehen literatura-itzulpena, Literatura Unibertsala bilduman: Sergei Dovlatoven Maleta ipuin-liburua. Ordutik hainbat liburu euskaratu ditu, eta katalana du lan-hizkuntzetako bat. Bi liburu itzuli ditu katalanetik: Irene Pujadasen Puskak (Igela, 2022) eta Montserrat Roigen Gerezi-denbora (consonni, 2024).
 

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Una vida por la revolución

2024.04.30

Literatura y rebeldía contra la moralidad asfixiante

2024.05. 8