Badugu zer eraiki: bion etorkizunerako planak
Aita-alaba batzuek elkarrekin eraikiko dituzte beren bizitzako oinarriak. Tresna bereziak erabiliz, lanari ekiten diote: oroitzapenak eraikiko dituzte gerora miresteko; etxe bat, biak babesteko; eta maitasuna, barrua berotzeko.
Istorio nonahiko eta berezi bat gurasoen maitasun mugagabeaz, bizitzako aukera ugariez eta elkarrekin etorkizuna eraikitzeko behar ditugun gauzez.
Oliver Jeffers artista arrakastatsuak eraikia.
Hona gu hemen liburuaren arrakastaren ondoren, Oliver Jeffersek istorio hunkigarri eta eder hau proposatzen digu guraso baten maitasun handiari buruz, bizitzaren aukera mugagabeei buruz eta elkarrekin etorkizun itxaropentsu bat eraikitzeko behar dugun guztiari buruz. Zergatik irakurri behar dugu?
- Etorkizunerako planak elkarrekin nola egin eta bizitzan inportanteena zer den jakiteko.
- Ahoz gora irakurtzeko aproposa, ilustrazio zoragarriekin.
- Jeffers zaleek ezagutzen eta maite duten estilo bereziaz jantzia.
Harpidetu gure newsletter-ean
Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko
Iruzkinak 0 iruzkin