Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • 'Kezko bola batek itoak birikak': Baztanetik mundura,...

'Kezko bola batek itoak birikak': Baztanetik mundura, beltzez eta euskaraz

Txalaparta, (H)ilbeltza ekimenaren eta Baztango Udalaren eskutik jaso zuen duela urtebete Miel A. Elustondok euskarazko literatura beltza sustatzeko antolatutako lehen beka, Baztanen jaso ere. Ordainetan-edo, Nevadan, Renon, Euskal Ikasketen zentroa sortu zuen William Douglasen semea ekartzen du Elustondok Baztanera, Habanatik partitzen duen bere eleberri beltz honetan.

Kezko bola batek itoak birikak • Miel A. Elustondo

Miel A. Elustondoren lehen eleberri honetan, Latinoamerika oro har –eta Guatemala zehazki– Nafarroarekin lotzen da –Baztango ibarrarekin zehazki–. Nafarroatik badoa norbait hara, handik badatoz zenbaitzu Nafarroara.

Dirua, boterea, ohorea galtzen dira eleberrian, baita senideak eta iparra ere baten batek. Azken urteotan Nafarroa astindu duten ustelkeria eta gertakari ilun ugari agertzen dira eleberri honetan, fikziozko garai eta istorioari erreferentzia errealak eta identifikagarriak lotuz. Horrela, Aroztegia eta CAN auzia han-hemenka aurkituko dituzte pertsonaiek, eta, noski, irakurleek, nola aurkituko dituzten odol- eta hizkuntza-atxikimenduaren lorratzak. Testuinguru sozialak sorkuntzan eragina duela agerikoagoa da literatura beltzean, are gehiago krisi garaian; hain zuzen, patologia sozialetik eratorritako dramak azaleratzeko generorik egokiena zela zioen Daniel Chavarria zenak.

Beltza hainbat koloreren nahasketa izan badela eta beltzak argi-itzal aunitz biltzen dituela erakusten du eleberri honek. Beltza Baztango euskalkian mintzatu daitekeela, eta era berean Lakota herrikoen erreserbaren barnean euskaraz beltz mintzatzen ahal dela. Zergatik eta nola, beste kontu bat da.

Baztango Udalaren eta Txalapartaren arteko lankidetzaren ondorioz egiten da (H)Ilbeltza beka, eta eleberri hauxe da lehen edizioaren emaitza.

 

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Egilea

Miel A. Elustondok idaztea du lanbide, baina irakaskuntzan, argitaletxe munduan eta hainbat irrati- zein telebista-saioetan (Sautrelaren sustatzaile eta gidoilari izan da) parte hartu du urteotan. Horrez gain, Berria zein Argia agerkarietan argitara eman ditu hainbat lan. Argazkilaria ere bada. Euskarara ekarri ditu Jim Thompson idazle eta gidoilari estatubatuarraren hiru eleberri (Hiltzailea nire baitan, Amorruaren ume eta Litxarreroak) Igela etxean eta sorkuntzan ere aritua da. Western Basque Festival (Susa, 2007) eta William A. Douglass, Mr. Basque (Pamiela, 2011) idatzi ditu besteak beste. Haur literaturako hainbat lan ere plazaratu ditu.

 

Beltza bai, baita politikoa ere!

Beka jaso zuen egunean Miel. A. Elustondok berak aurreratu bezala, Baztan “eskribitu” du, “Elurre Iriarteren literaturak kontatzen duen, kontatzen ez duen Baztan. Ernesto Prat Urzainkiren Telleria. Telleria eta gero, zer? Telleria eta gero, Aroztegia. Eta Aroztegiarekin batera, Nafarroako Abiadura Handiko Trena, gaur ez bada bihar baituzue hemen, edo gisako makurkeria handiagoren bat. Baina hobe Iruñeko agintari makurrei ideia makurrik ez ematea, aski makurkeriari emanak baitira Iruñean, ideia makurrik ematen ibili beharrik gabe ere. Aroztegiarekin batera, mutil dantzak, guardia zibil inzibilak, kritika, ziri eta zirti-zarta. Datorrena datorrela beltza”. Eta beltza etorri da, baina politikoa ere bai.

 

Erlazionatutako edukiak

Patricia Highshmithen 'The Blunderer' eleberria itzultzeko beka abian jarri du (H)ilbeltzak

2018.03.28

2018ko (H)ilbeltza beka -euskal literatura beltza sustatzeko abian jarritako ekimena- Patricia Highshmith idazle estatubatuarraren The...

Josu Barambones da aurtengo (H)ilbeltza bekaren onuraduna

2018.10. 3

Euskal Herrian literatura beltza sustatzea helburu duen (H)ilbeltza beka Josu Barambonesi eman diote aurten. Bi urtero, aldizkatuz, sortze eta...

(H)Ilbeltza bekaren III. edizioa: sormenezko narratiba lanak aurkezteko deialdia zabalik

2019.01.31

Ilbeltzaren hondarrean bildu dira Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko sabaian Joseba Otondo Baztango alkatea, Alberto Atxa (H)Ilbeltzako kidea,...

(H)ilbeltza bekaren nondik norakoak

  • Urtero-urtero euskarazko literatura beltza sustatzea du helburu.
  • Sorkuntza zein itzulpengintza bultzatuko ditu.
  • Baztango Udalaren, (H)ilbeltza ekimenaren eta Txalapartaren arteko elkarlana da.
  • 6.000 euroko laguntzaz horniturik dago saria eta Txalapartak argitaratzen ditu beka irabazi duten liburu-proiektuak.
  • Aurten banatu da 2. beka, Patricia Highsmith-en The Blunderer lana euskaratzeko Josu Barambonesek jaso duena.
  • Datorren deialdia 2019an izanen da, euskarazko eleberri beltza sortzeko.
  • Webgune honetan kontsultatu daitezke oinarriak.

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

'El cartel rojo': homenaje a la resistencia partisana en el París ocupado por los nazis

2019.01.14

Ricardo E. Rodríguez, incansable luchador y militante comunista chileno, autor de varios libros con Txalaparta

2019.01.15