Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Bea Salaberri: «ETAren laguntzaile izan den jende...

Bea Salaberri: «ETAren laguntzaile izan den jende xumearen aldea kontatu nahi nuen»

Borroka armatuaren ezohiko ikuspegi bat ematen du liburu honek: ETAren babes eta laguntza sarean ibilitako emakumeena. Bea Salaberrik memoria kolektiborako balioko duen eleberri indartsu bat harilkatu du, fikzioa eginez errealitateari komeni bezain hurbiletik segituta. Egilearekin hitzegin dugu lan honen inguruan.

Laurendia da liburuko protagonista, gaztarotik hasi eta helduarora doan bizitza tartean. Haren bidaia iniziatikotzat har daiteke?

Narrazioak Laurendiaren biziaren parte handi bat hartzen du, Euskal Herriak ezagutu zuen trantsizio garai batean, 1995-2015. urteen artean. Bi alde horietatik iniziatikoa dela erran dezakegu, Laurendiaren, oro har liburuko pertsonaien eta kontestuaren bilakaerak kontatzen baititu. 

Landa eremukoa da sortzez, baina ez da familiarengandik oso hurbil, eta ikasketak luzarazten ditu Baionan. Herriaren eta hiriaren arteko bereizketa abiapuntu da edo ondorio hutsa?

Ardatza Laurendiaren istorioa da, haren begietatik kontatua da, historia kolektiboa da, garai nahasi eta oposizioz betean. Istorioa idatzi arau berezkoak egin dira oposizio horiek, eta agertzen dira maila bat baino gehiagotan: aipatu duzun hiria-baserria dualitatean, gaztaroa-helduaroa garaietan... batetik, aldatzen doazen bizimolde eta baloreen mailan eta, bestetik, biziraupenerako baldintzen sortzean, bilakaera sozio-politikoan. Pertsonaien artean ere, ikus daitezke urruntzen eta hurbiltzen dituzten aldeak. Pertsonaia, leku, gai eta garai ezberdinak kontatu nahi nituen, egiazki gertatuari ahal bezain zintzoki jarraiki nahi nion eta saiatu naiz aniztasuna fikzioan integratzen. Ondorioz, mosaikoa agertzen da.

Zertaz mesfidatu behar du?

“Mesfida zaitez” egoera ezberdinetan baliatzen dugun espresioa da eta erranahi ezberdinak har ditzake. Erabiltzen dugu mesfidantza iradokitzeko, noski, arrisku bati edo fidagarria ez den norbaiti buruz, harrituko gaituen edo espero ez dugun zerbait gerta daitekeela abisatzeko, eta desafioz ere erabil daiteke. Laurendiari mesfidatzea erraten diote hainbat pertsonek: aitak, lagunek, militanteek, eta segur aski Laurendiak berak bere buruari. Nork erraten duen, ñabardurak ukan ditzake. Ororen buru, Laurendiak mesfidatu behar du traizioaz, espoliatua edo esplotatua izateaz, mesfidatu behar du nehork ez dezan bere ordez erabaki, nehork ez diezaion eginarazi berak hautatu ez duenik.

Nafarroa Beherea eta Lapurdi artean kokatu duzu istorioa, eta ETAren laguntza eta babes sarea marraztu dituzu. Zerk eraman zaitu horretara?

Borroka armatuak iparraldea anitz markatu zuen, Iparretarrak eta ETA talde armatuek, baita bi Estatuen indarrek ere, eta iparraldeko hainbat kide inplikatu zituen, aldekoak nahiz kontrakoak nahiz gaiaz urrun egon nahi zutenak. Duela zenbait urte, azaleratzen hasi zen arrangura hau: nork idatziko du gure historia herritarren ikuspegitik, eta nork kontatuko ditu dudak, engaiamendua, beldurra, gogortasuna? Geroztik istorio anitz idatzi dira, literaturan, kazetaritzan, ikerketa arloan nahiz beste espresio moldeen bidez (transmedia, bideo, elkarrizketa, biografia…). Lan horiek ikuspegi anitz agertzen badituzte ere, maiz gizon istorio bat kontatzen dute, eta iparraldeko jende gutxi plazaratzen dituzte. Bazen alde bat kasik jorratu ez zena, iparraldekoena, emazteena, gazteena. Parte hartzaile isil eta ezezagun horien ordezkapen gutxi baizik ez da. Ez ziren komando kide izan, ez ziren preso egon, arras ezezagunak zaizkigu. Asmoa memoria kolektiborako balioko duen lan bat egitea izan da, jende xumearen parte hartzea kontatzea herri mugimenduetan, eta batez ere ETAren laguntzaile gisa.

Nolakoa da sare hori, isil eta ikusezinaz gainera?

Alde bat azpimarratzekotan: engaiatua da. Pertsonaiak lotzen ditu hari mehe batek, asmo batek batzen ditu, elkartasuna eta engaiamenduaren leitmotivak, denborak eta gertakariek deuseztatzen ahal ez duten lotura eta hurbiltasun bat bada haien artean. Bestalde, sare hori anitza da: batzen ditu zaharrak, gazteak, iparraldekoak, hegoaldekoak, gizonak, emazteak…

Ez da batere kontaketa epikoa, ez dago heroirik, ez galtzailerik. Kontraesanak azalaraztea helburu izan duzu?

Eleberriaren alde berezia epikotasun domestikoarena da. Laurendiak etakideak aterpetzen edo laguntzen dituelarik, horiekin bizi duena kontatzen da. Kontaketa zentratua da Laurendiaren inguruan, besteekin duen harremanean. Mikrokosmos baten egitura eta harremana kontatzen ditu. Isolamendua, bakardadea, isiltasuna, samurtasuna, elkartasuna, gezurrak. Une gogorrak agertuko dira, baita atseginak ere. Historia handiaren baitako istorio tipia da. Hondoan, gertakariek zedarrituko dute kontaketa: Lizarra-Garazi garaitik Egunkariaren itxieraraino gutxi gorabehera lehen batean, eta bake prozesuan izandako oztopoak bestean.

Berriki hil da Grazi Etxebehere, ETAko kideak bere etxean gorde zituena eta bakegile aritu zena. Nahiz eta zure liburua fikzioa den, bati baino gehiagori etorriko zaio burura Grazi, bai eta antzeko engaiamendu politikoa izan duten beste hamaika emakume ere. Zuk nondik edan duzu edo nor izan duzu buruan liburu hau idaztean?

Idazten hastekotan, informazioa bilatzen hasi nintzenean, hainbat emaztek jokatu zuten rolaz ohartu nintzen. Grazi Etxebehere, Kristiane Etxaluz, Ixabel Barriola. Azken hori bereziki deigarria izan zitzaidan, hainbat urtez ez baitzen jakin hartaz deus edo kasik deus. Begi bistakoa gertatu zitzaidan egon zela jende anitz ETArekin loturak ukan zituztenak, haien konbikzioekin eta motibazioekin. Eta horien artean emazte anitz egon ziren. Horiei nahi nien leku bat egin. 

Grazi eta beste hainbat ukan ditut gogoan, noski, eta istorio guzti horiez inspiratu naiz ene pertsonaiak eraikitzeko. Ez ditut bakar batzuk hautatu, baina bakoitzak ekarri du bere alea. Fikzioa baldin bada, pertsonaiei zehaztasuna emateko orduan, ezaguna zitzaidan hartatik edan nuen pertsonaien mamitzeko. Emazte horien inguruan agertzen diren gainerateko pertsonaien kasuan gauza bera erran daiteke. Dudarik gabe, pasarte zenbaitetan, irakurleak pertsona bat edo beste ezagut dezake. Aldiz, pertsonaia puzzleak dira, aniztasuna eta aldi berean batasun bat adierazten dutenak.

Bi ataletan banatua dago liburua, 1995-2005 tartea lehenik, eta 2015. urtetik gorakoa gero. Lehen parteko engaiamendua lurrundu, moldatu, iraun edota transformatu dela antzeman daiteke bigarrenean. 2023koa kontatu beharko bazenu, zer nabarmenduko zenuke?

Orduan hasia zenak segitu du, eta engaiamenduaren kontzeptuaren aldaketa handia gertatu da azken hogei urteetan. Gaurkoan, engaiamendu likidoaren garaian barna sartuak gara: gaur hemen naiz, honetan ari naiz, eta bihar auskalo. Norberak libertatea maite du eta engaiamendu luzeak ez dizkio planteatzen bere buruari, duela hogeita hamar edo berrogeita hamar urte ez bezala. Laurendiaren biziaren segida nekez liteke izan eleberrian agertzen den horren gisa berekoa. Horrez gain, eleberriak hartzen dituen hamarkada horietan, Euskal Herrian aldaketa anitz egon ziren, garai erabakigarriak, funtsezkoak; orduan senditu hozka historikoak ez du parerik izan geroztik. Ez dut une honetan gibelapenik aski erraiteko Laurendia zertan ibiliko litzatekeen orain.

Erlazionatutako liburuak

Erlazionatutako edukiak

Epikotasun domestiko bat

2024.03. 1

Nork idatziko du gure historia herritar xumeen ikuspegitik? Nork kontatuko ditu dudak, konpromisoa, beldurra, gogortasuna? Galdera...

Ruben Sanchez: «Barre egitean, memorian gauzak hobeto gordetzeko hormonak pizten ditugu»

2019.09.14

Mikrofonoari helduta ikustera ohituta gaude Ruben Sanchez, bai bertsotan bai kantuan. Orain, ordea, hats luzeagoko lan idatzi batekin dator, lehen...

Bizitza baten hamasei lekuko

2021.03. 1

Iragan abenduan 50 urte bete ziren Burgosko Prozesua egin zenetik. Hiruzpalau liburu, dokumental bat eta telebista saioren bat eskaini dizkiote...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

El triángulo conflictivo

2024.03. 1

Prólogo de Jule Goikoetxea al libro 'La triple presencia'

2024.03.13