Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Beñat Irastorza Ugaldek irabazi du 2022ko (H)ilbeltza...

Beñat Irastorza Ugaldek irabazi du 2022ko (H)ilbeltza beka, Fred Vargasen 'Debout les morts' euskaratzeko

Beka honen xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da, eta, horretarako, txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dira. Aurten itzulpen lana egiteko beka egokitu da.

Baztanek aspalditik du euskal nobela beltzarekin lotura. Izan ere, Jose Antoni Loidiren Hamabost egun Urgainen eta Mariano Izetaren Dirua galgarri izan ziren lehendabiziko euskal nobela beltzak.

Euskal Nobela Beltzaren astearen harira sortu zen beka. Beraz, esan dezakegu Baztan euskarazko nobela beltzaren erreferentziazko eskualdea dela.

Lehenbiziko edizioa sormen beka izan zen, Miel A. Elustondok irabazi zuen eta Kezko bola batek itoak birikak eleberria argitaratu zuen 2019ko hasieran. Hurrengo deialdia itzulpenari egokitu zitzaion, eta Patricia Highsmith estatubatuarraren Lardaska nobela euskaratu eta 2020an aurkeztu zuen Josu Barambonesek. Hurrengo sormen beka Miren Gorrotxategik irabazi zuen eta Sotoan gordeak izenarekin argitaratu zuen. Azkenik, aurtengo (H)Ilbeltzan aurkeztu da Massimo Carlottoren Agur, maitea, ikusi arte, Koldo Bigurik egindako itzulpenean. Iazko sormen beka Eneko Barberena idazlearen proiektuak jaso zuen, eta, dena onbidean, urte amaieran kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak.

Debout les morts

Fred Vargasen Debout les morts euskaratzea da VI. (H)ilbeltza bekaren xedea. 13 lagin aurkeztu dira, eta Beñat Irastorza Ugalderen itzulpena izan da lagin irabazlea. Epaimahaikideek azpimarratu dutenez, “itzultzaileak frantsesezko obraren erritmoari tentuz eta zentzuz jarraitu dio itzulpenean. Ahalegin horretan bereziki nabarmentzekoa da erabilitako joskera, euskaraz testu irakurgarria egin nahian. Orobat, hizkuntzaren erregistroak zaindu ditu eta euskara aberatsa darabil, eta irakurketa gozagarria eta bizia eragiten du ondorioz”.

Baztango Udala, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxea dira beka honen antolatzaileak. Lagin irabazleari 3.000€ emango zaizkio orain eta beste 3.000€ lana akitzerakoan. 2024ko (H)Ilbeltzan argitaratuko du lana Txalaparta argitaletxeak.

Beñat Irastorzak (Ordizia, 1993) Bartzelonan egin zituen matematika ikasketak. Literatura eta hizkuntza zalea da aspalditik, eta hau da bere lehen itzulpen lana. Gaur egun Frantzian bizi da.

Erlazionatutako edukiak

Hilbeltzak baditu bi

2020.02. 3

Ongi entzun duzu, bai. Bigarren (H)Ilbeltza bekak badu emaitza: Patricia Highsmithen The Blunderer euskaraz irakurri ahalko...

Sotoan gordeak: ardo gorria ontzi beltzean

2020.12.29

(H)ilbeltza bekaren hirugarren edizioan garaile atera zen Miren Gorrotxategi Azkuneren proiektua, eta 'Sotoan gordeak' dugu horren...

Egungo Italiaren B aldea

2021.12.21

(H)Ilbeltza bekaren altzoan sorturiko bilduma hazten ari da: Baztandik AEBra, AEBtik Vianara eta Vianatik Italiara egin dugu bildumako eleberri...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Itzalei, ahotsa

2022.05. 4

Una cuestión velada | Jon Jimenez

2022.05.24