Bizitza baten hamasei lekuko
Iragan abenduan 50 urte bete ziren Burgosko Prozesua egin zenetik. Hiruzpalau liburu, dokumental bat eta telebista saioren bat eskaini dizkiote urteurrenarekin bat, eta Mikel Antzak ere begiratu nahi izan dio, bere modura. Efemeridea aitzakiatzat hartuta, zenbait auzipetu eta abokaturekin eta garaian auzia hurbil izandako batzuekin mintzatu da; horrela, solas horien bidez eta bizipenei nahiz oroitzapenei tiraka osatu du, hamasei ataletan, kontakizun pertsonal hau, bere bizitzaz bezainbeste herri honen azken hamarkadetako min eta pozez.
Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrera eta amaiera kontatzen zaizkigu saio literario honetan; edo, behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak. Introspekzio ariketa baten bidez, Txabi Etxebarrietarekin hasi eta tia Luzirekin bukatzen du Mikel Antzak idatzi pertsonal hau; tartean, beste hamaika izen esanguratsu, oihartzunezko edo ezezaguni lekua egiten die gure herriaren historian. Hasieraren eta bukaeraren muturrak lotzeko hari gidaria da Burgosko Auzia, mende erdi igaro den honetan autoreak auzipetuetako zenbait elkarrizketatu baititu, eta haien testigantzak kontakizunaren atzeko oihala osatzeko moduan josi. Eta, lerroartean arroz urez idatziak, gure herrian ikusezin gorde behar izan direnak agerian geratuko dira.
Harpidetu gure newsletter-ean
Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko
Egilea
Mikel Albisu Iriarte, Mikel Antza. Idazlea eta antzerkigilea da. Susa aldizkariaren lehen zenbakian eman zuen argitara lehen ipuina, 1979an. Susa taldeko kide izateaz gainera, Argia astekariko partaide ere izan zen, antzerkiaren saileko arduradun. Lehen bilduma 82-84 (Susa, 1985) ipuin bilduma eta Beteluko balnearioko mirakulua (Susa, 1985) antzezlanak argitaratu zituen ihes egin aurretik. Atzerrian zegoela argitaratu zuen Odolaren usaina (Susa, 1987) ipuin bilduma. 2004an atxilotu zuten Frantzian, eta hamalau urtez eduki zuten kartzelan. Bertan idatziak dira Ospitalekoak (Susa, 2010) eta Atzerri (Susa, 2012) eleberriak, Bakarmortuko kronikak (Ataramiñe, 2011) kartzelako kronika liburua, Z2 (Ataramiñe, 2013) antzezlana eta Ametsak ere zain (Susa, 2015) poesia liburua. Txalapartan, Atzerri eleberria gaztelaniaz argitaratu genuen, En país extraño (2019).
Erlazionatutako edukiak
'En país extraño': anhelos y esperanzas de un escritor en la clandestinidad
2019.09.11
Mikel Antza: «La pulsión de escribir me sigue habitando»
2019.09.17
'Patria' baino askoz hobea: Euskal Herriko gatazkari buruzko literatura euskaraz
2020.03. 2
Iruzkinak 0 iruzkin