Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Elsa Dorlin: «Bortxatzaileak defendatzen dituen eta...

Elsa Dorlin: «Bortxatzaileak defendatzen dituen eta emakumeak desarmatzen dituen Estatu bat dugu»

Batetik, gorputz defendagarriak eta defendatuak daude eta bestetik, ez-defendagarriak eta menderatzaileek armagabeturikoak. Azken horietan, “muskulua politizatu” eta autodefentsarako urratsa eman dutenei begira jarri da Elsa Dorlin filosofo feminista. Emaitza Se défendre, une philosophie de la violence (Autodefentsa, bortizkeriaren filosofia bat) liburua dugu. Hastetik buru, Manada kasua aipagai ukan dugu, bete-betean garelako filosofoaren ikerketa esparruan.

Testua: Jenofa Berhokoirigoin (Argia aldizkarian argitaratua, 2018ko irailaren 2an).
Argazkiak: Eva Binard.

 

Bost gizonek burutu talde-bortxaketa jasanezina. Guztia filmaturik, irudiak badira. Bortxatuaren hitzari bizkar eginez, bortxaketa ez dute ikusi epaileek eta sexu erasotzat jo dute, bostak kalean libre utziz. Zer pasa da?

Rodney King kasua oroitarazten dit, 1991n modu oso bortitzean poliziak lintxaturiko gizon afro-amerikarraren kasua, filmatua izan zena ere. Auzipeturiko poliziak hobengabetuak izan ziren. Manadako bortxatzaileen auzian gauza bera da. Irudi horiek koadro batean hautemanak dira eta koadro hau ideologia, irudikapen bati loturik da, zeinetan balore nagusiei segi, emakume baten gorputza sexualki gizonen eskura den, bortizki erabili eta bortxatu daitekeen objektu gisa ikusia den. Manadakoen epaiketan erabaki behar ukan dute emakumearen jestuak benetan bortxaketaz defendatzeko ote ziren, benetan ezetza adierazteko ote ziren ala ez ote ziren onespen gisa interpretatzen ahal. Muturreko basakeria sozial eta patriarkal baten keinu dugu hori, benetan.

Ezin argiago izan eta alta... Azkenean, guztia da interpretazio.

Ez dugu irudi gordinik, beti dugu medium bat eta medium hau ideologia da. Sexismoaren erreprodukzioan parte hartzen duen Estatu baten koadro judizialean kokatzen da Manadakoen epaiketa. Hori horrela, menderatzailearen interpretazioa da beti gailenduko.

Onarpenari begira jarri dira epaileak.

Botere harreman honen intentsitatearen isla da, emakumearen gorputza ez dago erresistentzian hautemana, defentsa ez dute irudikatzen. Bizirautea, gure buruaren salbatzea izaten da bortxaketaren unean daukagun autodefentsa maximoa, ezin dugu bizirik mantentzea baino gehiago egin! Baina, erresistentziaren ikuspegi oso heroikoa dugunez, heroi baten gisa jokatu beharko zuen, gudukatzeko super botereak ukan beharko zituen, eta justuki, hori egin ez duelako du egoera onartu. Alta ez da hori: ez du hori egin, baina horrek ez du erran nahi onartu duenik, autodefentsa forma batean zegoen eta une horretan bizirauteko urgentzian zen.

Autodefensa. Una filosofía de la violencia zure azken liburuan bortizkeria duzu aztergai. Gorputz batzuk daude defendagarri, beste batzuk ez-defendagarri.

Historia ofiziala zilegizko defentsaren historia dugu. Norberak bere burua zaintzeko eskubide naturalari lotzen da eta Estatu modernoen baitan, eskubide garrantzitsu hau Estatuaren esku utzia izan da. Estatuek bortizkeriaren zilegizko erabilpena dute, herritarren segurtasuna ziurtatzeko. Kasu urgenteetan, mehatxua berehalakoa baldin bada, orduan herritarrei uzten zaie zilegizko defentsaren eskubidea. Baina, Estatuaren zuzenbidearen historia egiterakoan ohartzen gara osoki herritar sentitzen direnek diotela eskubide hau utzi eta alderantziz, bigarren mailako kontsideratuak ziurtasun gabezian direla, ez dutelako Estatuaren babesik. Are gehiago, Estatuak armagabetu ditu; herritartasunetik at mantentzeak defentsarik gabe mantentzea erran nahi du. Esklaboak armagabetzen dira, emakumeak armagabetzen dira, gutxiengo kulturalak armagabetzen dira, langileriaren armatze praktikak etengabe kontrolatzen dira.

Manadaren kasuan, begi-bistakoa da zein alde izan den defendatua.

Argiki, bortxatzaileak defendatzen dituen Estatu bat dugu.  Emakumeak desarmatzen dituen Estatu bat dugu, sozializazioaren bidez emakumeei borrokatzen desikasteaz gain, Justiziari begira armagabetzeaz gain, emakume honek ez du inolaz ere defendatzeko molderik. Are gehiago, defendatzeko gelditzen zaion bide bakarra da hori guztia normaltzat hartzea.

Emakumeoi hezur-muinetaraino sartu digute ezin garela bortitzak izan eta izanez gero ere ez dugula indarrik.

Hala da. Arazoa ez da ez dugula borrokatzen ikasi, arazoa da borrokatzea deseraiki digutela. Gure gorputza deseraiki digute, indartsu garenaren segurtamena eta konfiantza deseraiki digute, eta indar hori ezintasun bihurtu digute. Erran digute ez garela gai eta dena dela, bortizkeria erabiltzeko urratsa emanez gero, ero, histeriko ala munstro gisa zigortuko gaituztela.

Indar hori beldurrez ere transformatu digute. Nola egin beldurra erantzun ala errabia bihurtzeko?

Beldurra hor da, eta kontua ez da beldurrik ez ukatea edo beldurra tranformatzea. Hain dira izugarriak botere harremanak, non eta arrazoiz dugun beldurra. Benetako galdera ondokoa da: Nola ematen diogu zentzua beldur horri? Beldur hori kodetua izango da iltzatuko gaituen sentimendu gisa, ezinaren eta ahultasunaren seinale gisa, ala alderantziz, gure gorputzaren kontzientzia berpiztu eta zerbait egitearen eta ihesi joatearen beharra sentiaraziko digu? Hori oso inportantea da. Bai, beldurra hor da eta guztia egina da sentimendu horretan fokuratzeko, baina beldurraz gain, beste sentimendu anitz badira. Kontua da, gainbaloratzen dugula beldurra, horretara bideratzen gaituelako botereak: “ez mugi, bestela hilko zaitut, kolpatuko zaitut” errateko beste molde bat da. Errealitatean, beldurraz gain beste emozio anitz daude: diozun errabia, sumindura, injustizia sentimendua, kexua, asaldura...

Ez idurian, sentimendu horiek ere hor dira.

Gainera, behatzen ditugu zeren harreman sexista, arrazista ala klasista (hiruak elkarlotuak izanki) baten baitako erasoaren ondotik, usu “hori egin beharko nuen...”, “zergatik ez diot hori erantzun...”, pentsatzen dugu. Erasoa izaterakoan, beldurraz gain errabia ere bazegoenaren isla dugu erru sentimendu hori. Agian, begi bat zulatu ala zango bat hausten ahalko genionaren seinale. Beldur hori landu behar dugu, koadro afektibo guztiari so egin behar diogu. Gorputzaren bidez egin behar dugu politika, gorputzari lotu behar gara eta afektuak politizatu behar ditugu, gorputza autodefentsarako arma bilaka dadin.

Muskuluak dioenari arreta eman eta erantzun.

Horixe, barneko afektu guztiak entzungo bagenitu, ezin geldituak ginateke! Funtsean, etenik gabeko erasoak ikusirik, ez dut ulertzen nolaz ez dugun dena erretzen eta hausten. Benetan diot.

Nobela bat ere sartu duzu autodefentsaren genealogian. Dirty Weekend eta zehazkiago, Bella izeneko protagonista.

Kultura feminista erradikalaren baitako nobela da, muturreko bortizkeriaz ari da. Liburu hori landuz, fenomenologia bat landu nahi izan dut, bortizkeriara pasatzeko esperientzia hori aztertu nahi izan dut. Helen Zahaviren kontakizuna interesgarria da, baina nik jakin nahi izan dut nola politikoki eraiki daitekeen gorputza, autodefentsa feministara pasatu ahal izateko. Bortizkeriak trabeskatzen gaitu eta egin daitekeen galdera ez da “bortizkeria al da?” ala “bortizkeria erabili behar ote da?” baizik eta, “zer egiten dugu bortizkeria honekin?”.

Gorputz beltza bortitz eta mehatxagarritzat duen koadroan dugu Rodney Kingen kasua. Manadakoen kasua, emakumearen gorputza eskuragarri eta bortxagarri duen koadroan.

Eskuragarritasun sexualaren kontua oinarrizkoa dugu emakume izatearen definizio normatiboan eta emakumearen pertzepzioan. Gorputza femenino kontsideratua izaten da, sozialki eskuragarri definitua den unetik. Ez du erran nahi emakumeek onartzen dutenik, erran nahi du ez dutela hauturik, haien izate sozialak die hori inposatzen. Horregatik gabiltza erresistentzia feministaren baitan kontra-norma eta aurkako jarreren agerrarazten; justuki, ideia hori uzkailtzeko, eskuragarritasun sexualaren oinarria erabat inposatua, behartua eta botere harreman baten fruitua dela ohartarazteko.

Bizirautea, ihes egitea, borrokatzea, hitza askatzea, guztiak dira autodefentsa formak eta ez duzu hierarkiarik egiten.

Hierarkizatzen hasten bagara, gizonkeria joera batean gara, zeinetan autodefentsak matxinada heroiko izan behar lukeen. Autodefentsa filosofiatzat daukaten mugimenduei begiratzen badiegu, ohartzen gara ‘norbere bizia salbatzea’ dela autodefentsari lotu daitekeen definizio bakarra. Norbere bizia salbatzeko taktika anitz badira. Ihes egitea bere burua salbatzea da, nahiz eta hor berriz, gizonkeriak markaturik, beldurti gisa kontsideratua izan. Alta, badakigu historian zehar ihes egitea hil ala biziko autodefentsa praktika izan dela. Ihesean mugarik ez den gisara, bortizkeriaren erabilpenean ere ez da mugarik, batzuetan muturreko bortizkeria salbatzeko bide bakarra delako. Ez dut inolako aburu moralik muturreko bortizkeriaren erabilpenari begira, autodefentsarako, hots, norbere bizia salbatzeko denean.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Elsa Dorlin (Paris, 1974) filosofoa da, Paris-8 unibertsitatean irakaslea da. Feminista ere bai, intersekzionalitatetik eta erradikaltasunetik. Menderakuntza sistemak ikertzen dabil eta besteak beste, 2006an ateratako La Matrice de la race. Généalogie sexuelle et coloniale de la Nation française (Arrazaren Matrizea. Frantses Nazioaren genealogia sexuala eta koloniala) liburuaren egilea da. Bere azken lana, Se défendre, une philosophie de la violence (Autodefentsa, bortizkeriaren filosofia bat) gazteleraz argitaratu berri du Txalapartak.

Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua

Erlazionatutako edukiak

Autodefensa: una historia de violencia legítima

2019.06. 2

Cuando los grupos definidos como minorías toman una posición política, aquellos en una posición dominante a menudo lo ven como una amenaza. En...

Tupust! Euskal komikigintza feministarantz

2019.03. 6

Orokorrean, umorea eta satira, eta are zehazkiago binetagintza eta komikigintza maskulinitateek gobernaturiko esparruak izan dira. Bai, baita gure...

Un viaje por la vida de Maya Angelou antes de que leas ‘Mamá y yo y mamá’

2019.03.22

Es conocida y reconocida por su obra literaria, pero tuvo muchas carreras diferentes antes de convertirse en escritora: cocinera, camarera,...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Gazte Topaguneak eta Mendi Martxak | Ezker abertzaleko gazte antolakundeen 40 urteko historia

2019.06.10

Yo sí te creo: un estudio de caso para entender todo el entramado de la cultura de la violación

2019.06.21