Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Danele Sarriugarte: "Emakumeen grebak dira liburuan...

Danele Sarriugarte: "Emakumeen grebak dira liburuan aipatzen den feminismo-era berriaren abiapuntua"

Gizarte osoa krisi sakon batean murgildurik dago, kapitalismo neoliberalaren krisian, zeinak gutxi batzuentzako feminismo liberal bat sustatzen baitu politika elitista eta korporatiboen bidez. Abiapuntu horri tiraka, hamaika tesi eta proposamen bat dakartza Txalapartak kaleratu berri duen Feminismoa % 99ren alde saiakera laburrak. Izan ere, tresna erabilgarria da egungo eztabaidak kokatzeko; horren erakusgarri da jatorrizkoa argitaratu zenetik urtebete ere egin ez duenean hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli izana. Euskarara ekartzeaz Danele Sarriugarte arduratu da, eta berarekin hitz egin dugu lan honen proposamenen inguruan.

Kalean da Feminismoa % 99ren alde. Manifestu bat. Zer du testu honek manifestutik?

Manifestu Komunista aipatzen dute egileek, eta, hura bezala, manifestua da hau ere, asmo zehatz bat baitu, eta modu argian adierazten baitu hori. Dei bat ere zabaltzen du, “munduko langileak batu gaitezen” berritu bat, lanari, langileari eta klaseari buruzko bestelako ikuspegi batekin betiere, eta historian langileen mugimenduan bazter samarrean egon diren mugimenduen kritikak barneratuz.

Badago beharrik eta balio al dute gaur egun manifestuek?

Halako informazio-jasan bizi garenez, testua irakurri eta eskertzekoa da zuzena eta zorrotza izatea. Oso interesgarria eta beharrezkoa iruditu zait, orobat, gaur egun nagusi diren korronte politikoak identifikatzen dituztela eta horri uko egin eta beste bide bat lantzeko proposatzen dutela.

Aurkezten dituen hamaika tesiek feminismoetan dauden gaurko debateei erantzun nahi diete; Euskal Herrian badira edo ekartzeko modukoak dira?

Bai, guztiz. Euskal Herriko jardunaldi feministak ate joka ditugu eta uste dut liburuan aipatzen diren gauzak kontuan hartzekoak direla; gainera, emakumeen grebak dira liburuan aipatzen den feminismo-era berriaren abiapuntua, eta martxoaren 8ko grebek sekulako astinaldia eragin diote Euskal Herriko mugimendu feministari. Horri buruz gogoetatu beharra dago.

Gizateria osoak % 99ren aldeko feminismorako bidea egitea proposatzen dute autoreek; bat egiten al duzu horrekin?

Bai, batez ere % 99ren aldeko feminismoa hartuz haiek planteatzen duten moduan; hau da, mugimendu oro-hartzaile bat, baina badakiena –aurrez izan diren borroka, iraultza eta mugimenduak aztertu baititu– jendearen arteko elkartasuna eta batasuna ez dela berez sortzen. Batasuna eta elkarrekin borrokatzea aldarrikatzen dute autoreek, baina ez dute batasunari buruzko ikuspegi xalorik.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Erlazionatutako edukiak

Tupust! Euskal komikigintza feministarantz

2019.03. 6

Orokorrean, umorea eta satira, eta are zehazkiago binetagintza eta komikigintza maskulinitateek gobernaturiko esparruak izan dira. Bai, baita gure...

Yo sí te creo: un estudio de caso para entender todo el entramado de la cultura de la violación

2019.06.21

En Yo sí te creo, Samara Velte combina el ensayo y la crónica periodística para analizar la composición poliédrica de la cultura de...

Gehiengo baten mesedetan

2019.09.23

Lehenengoz sei hizkuntzatan argitaratu eta hilabete gutxira, euskaraz dugu orain 'Feminismoa % 99ren alde' manifestua. Gaur egun...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Antonio Palomar: “El cerebro es un órgano que sigue guardando muchos misterios para la ciencia”

2019.10.14

Guía básica para prevenir el ictus | Antonio Palomar

2019.10.29