Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Daniele Giglioliren biktimaren kritika · Floren Aoiz...

Daniele Giglioliren biktimaren kritika · Floren Aoiz Monreal, idazlea eta Iratzar Fundazioaren zuzendaria

“Gure garaiko heroia da biktima”. Baieztapen sendo honen bidez abiatzen da Crítica de la víctima liburua, biktimen prosopopeiak subalternoak ahuldu eta boteretsuak indartzen dituela ondorioztatzeko. Bien bitartean proposamen sakon eta ausartez eraikirik dago lan on hau.

Giglioli italiar pentsalariak ez du gaizki izendutako euskal gatazkaz idatzi. Ez zuen gogoan bizi dugun post-ETA garaia liburu emankor hau idatzi zuenean. Eta bergauza pentsatzen dut gaztelaniazko itzulpena egin eta argitaratu dutenei buruz. Alta, bete-betean jo dute batak eta besteek, liburu honetan biltzen diren gogoetak oso aintzat hartzekoak direlako gure kontakizunaren lehia deitzen duten horri begirada kritikoa eskaini nahi dion edonorendako.

Agian liburu honen garrantziaren gakoa horixe bera da, gure testuginguru zehatza kokagune nagusia ez den arren, mahai gainean ditugun auziei erreparatzeko hain egokia izatea.

Honek erakusten digu, hasteko, biktima batzuen erabilpen politiko zitala ez dela gurean soilik gertatzen ari den zerbait, gure garaietako joera nagusietako bat baizik. Honetan ere, partikularra(k) eta unibertsala(k) elkar korapilatzen dira, liburua gure errealitate hurbiletik aldendu edo bestela hartu nahi duenarendako ere oso emankorra delarik.

Liburua irakurtzeko arrazoiak pilatzen dira, oso ongi idatzita dagoelarik, orrialde gutxitan pisuzko hausnarketak egokitu dituelako. Hainbat gogoeta bide irekirik uzten ditu egileak baina liburuaren beste abantailetako bat da hori ene ustetan. Edonola ere, egileak idatzi duenaren ardura dauka, besterik ez, proposatzen dituen ideiez egiten duguna gure afera delarik, jakina; kontua da zeregin erraldoia eskaintzen digula, baliatu beharrekoa, zalantzarik gabe.

Floren Aoiz Monreal, idazlea eta Iratzar Fundazioaren zuzendaria

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

[VIDEO] Lucio Urtubia: viñetas para una vida de película

2018.07. 2

'El barrio maldito': los sanfermines según Félix Urabayen

2018.07. 5