Ekonomiaz umeekin? Bai, noski! · Karl Marxen kapitala
Nork ez ditu ipuinak gustuko? Karlos aitonari istorio bat kontatzeko eskatu diote bilobek: ez zaldunik ez printzesarik, ez errege ez herensugerik, egiazko istorio bat baizik. Eta hala hasiko zaie aitona, hain aspaldi ere ez dela gertaturiko zerbait kontatzen, oraindik ere munduko hainbat txokotan gertatzen den zerbait. Frederiko, Rosa eta lankideen borroka da hau.
Baziren behin, Ingalaterran, nekazari batzuk. Goseak jota zeuden uzta urrien ondorioz, eta, horregatik, hirira joan behar izan zuten lan bila.
Garai hartan, hiriak lantegiz bete ziren lurrun makinaren garapenari esker.
Frederiko gaztea, gure protagonista, Liverpool izeneko hirira iritsi zen bizimodua ateratzeko: galtzerdiak ehunduko zituen fabrika batean.
Nork esan du ekonomia gauza konplikatua denik? Hona Marxen teoria ekonomikoaren oinarrizko printzipioa ezagutzeko istorio bat, umeentzako eta hain ume ez direnentzako ipuina.
Harpidetu gure newsletter-ean
Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko
Gaur egungo idazleen eta ilustratzaileen proposamen berriak eta kultura ezberdinen legendak eta istorioak biltzen ditu TXO! haur bildumak. Hitzen eta irudien bidez, gure haurren irudimena, hausnarketarako gaitasuna eta sormena bultzatu nahi ditu. Bildumako hainbat liburuk nazioartean haur liburuei ematen zaizkien saririk inportanteenak jaso dituzte. Goza itzazu!
Erlazionatutako edukiak
Kakari buruz dakidan guztia | TXO! haur bilduma
2018.11.28
Jakes eta Herio | Heriotza bere horretan
2019.04.12
Titirimari | Nobedadea TXO! haur bilduman
2019.09. 5
Iruzkinak 0 iruzkin