Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Elkanoren itsasoratzea: espedizioaren lehen egunak

Elkanoren itsasoratzea: espedizioaren lehen egunak

Bost itsasontzi eta 265 lagun abiatu ziren Sanlucar de Barramedatik 1519ko irailaren 20an, eta, hiru urteren buruan, itsasontzi bakarra itzuli zen, espeziaz beteta, bizirik iraun zuten 18 marinelekin, Joan Sebastian Elkano kapitainaren aginduetara. Europarrentzat ordura arteko bidaia handiena izan zen hura, mundu bira eman zuen lehenengoa. Gari Besaraluzek idatzitako Elkanoren biografiaren kapitulu honen bidez, espedizioaren lehen egunetan nabigatzeko aukera izanen dugu.

Europatik Amerikara

Magallanesek Sevillan Gaztelako erregeari fideltasuna zin egin ondoren, 1519ko abuztuaren 10ean, armada, kanoi hotsen agurrarekin, ibaian behera abiatu zen, Triana inguruan. Sanlucar de Barramedara iritsi, eta 40 bat egun eman zituen bertan, itsasontziak behar zuen guztiarekin bete arte.

Egunero, bidaiariak lehorrera jaisten ziren, meza entzutera. Halaber, itsasora atera baino egun batzuk lehenago, guztiak aitortza eginaraztera eta jaunartzera behartu zituzten, soldata kobratu ahal izateko. Abiatu aurretik, Magallanesek itsasontzi guztiak sakon arakatzeko agindu zuen, ezkutuan emakumerik ez zegoela segurtatzeko. Azkenik, kapitain guztiei erregearen aginduak gogorarazi ondoren, portua utzi eta itsasora atera ziren, 1519ko irailaren 20an.

Ez zekiten askorik, hiru urte geroago, ontzi bakarra itzuliko zenik abialekura, 18 marinelekin. Garai hartako bitartekoen arabera zehaztu zituzten bost itsasontziek elkarren berri izateko arauak. Magallanesen Trinidad ontziak zabalduko zien bidea gainerakoei, eta gauean, kapitainaren ontzia ez galtzeko, popan farol bat eraman ohi zuen piztuta. Haren ondoan suziri bat pizten zuenean, berriz, beste lau itsasontziek ere suziria piztu behar izaten zuten, atzetik zetozela ikusi ahal izateko. Magallanesen itsasontziak farolarik ez baina beste bi suziri pizten baldin bazituen, gainerakoek norabidea aldatu behar zuten, haizea contra zuten seinale. Hiru suziri piztuta ikustea, berriz, ekaitzaren seinale zen, eta belak bildu behar zituzten. Lau suzirik aurkakoa adierazten zuten: bela guztiak jasotzeko agindua. Azkenik, su asko ikusteak eta zenbait kanoikada entzuteak lurra hurbil zutela ohartarazten zien eta, beraz, arreta handiz nabigatu beharra zegoela ere bai.

Gainerakoan, eguzkiaren antzera nabigatzeko asmoa zuten: beti sartalderantz.

Irailaren 26an Tenerifera iritsi ziren, Kanaria Uharteetara. Haragia, ura eta egurra bildu, eta aurrera egin zuten astebete geroago, hegoalderantz.

Cabo Verdeko uharteen artetik igaro, eta egun askoren ondoren Sierra Leona ingurura heldu ziren, eguraldi aldakorrarekin. Pigafettaren arabera, egun lasaietan, marrazo handiek inguratzen zituzten itsasontziak. Halaber, arrain hegalari ugari ikusten zuten, eta ohikoak ziren bestelako arrainen sarda handiak. Hegazti bereziak ere askotan pasatzen ziren.

Hegoaldera segitu eta Brasilgo kostaldera iritsi ziren. Bertako biztanleekin hainbat objektu trukatu zituzten, amuen, aiztoen, orrazien edota ispiluen ordainetan batez ere oiloak, patatak, arrainak, anana eta azukrea eskuratuz. Marinelek karta jokoak debekatuta izan arren, bazen kartak eraman zituenik. Brasildarrek, gainera, estimu handia zieten karta berezi haiei, urredun erregea sei oilorengatik aldatu baitzieten europarrei.

Abenduaren 13an badia batera iritsi ziren, eta garai hartan ohikoa zen moduan, egun hari zegokion santuaren izena eman zioten: Santa Luzia. Gaur egun Rio de Janeiro izenarekin ezagutzen dugun badia zen. Egundoko beroa egiten zuen, eta marinelak harrituta zeuden horrekin, abenduan halako eguraldi sargoria ezezaguna baitzitzaien.

Badia hartan hamahiru egun igaro zituzten, eta bidaideei zeharo bereziak iruditu zitzaizkien brasildarren ohiturak eta bizimodua: biluzik ibiltzen ziren, eta gerrialdetik zintzilik zituzten papagaio lumekin soilik estaltzen ziren. Pigafettak indiar haien deskribapen zehatza egin zuen: ehun bikoterentzat ere lekua zuten txabola modukoetan bizi ziren, oso zaharrak izatera heltzen ziren, eta senarrak oso jeloskorrak izan arren aizkora edota labana baten truke alabak eskaintzen zituzten.

Badia hartan hil zen espedizioko lehen marinela. Zehazki, sexu bereko norbaitekin harremanak izatea leporatuta, Magallanesek heriotza zigorra ezarri zion, garai hartan egin ohi zuten bezala. Horrela hil zuten Victoria itsasontziko maisu zena, Anton Salomon siziliarra.

Abenduaren 27an aingurak jaso eta aurrera egin zuen espedizioak, beti ere kostaldean barrena, urtarrilaren 10ean ur gezadun ibai handi bat aurkitu arte: Rio de La Plata. «Hau da gu bezala lurralde berrien bila zihoan Joan Solis kanibalek jan zuten lekua» dio Pigafettaren egunerokoak.

San Antonio eta Victoria ontziak inguru hartan geratu ziren, biltegiak bete eta konponketa lanetan. Beste hiru itsasontziek, aldiz, ibaian gora egin zuten.

Martin Behaim kosmografo alemaniarrak 1492an munduaren globoa egin zuen, eta bertan zehaztu zituen portugesek ekialdean aurkitutako lurralde guztiak. Urte batzuk geroago, berriz, Amerikaren hegoaldean Atlantikoa zeharkatu eta Ozeano Barera iristeko pasabidea markatu zuen itsasbide batean. Itsasbideak, itsasontziek egin beharreko bidea zehazten zuten mapa antzekoak ziren. Magallanesek kosmografo alemaniarraren itsasbidea ezagutzen zuen, beste batzuen artean Portugalgo erregearen agiritegietan aurkitu baitzuen noizbait. Horregatik zegoen hain tematuta inguru haietan Amerika zeharkatzeko bideren bat aurkitzearekin. Pasabide hura Rio de la Plata izan zitekeela susmatu zuen, eta horregatik ekin zion hiru itsasontzirekin ibaian gora, bazterrak arakatzeari.

Laster ohartu zen, ordea, ibai handi baten ahoa zela hura, eta ez amestutako pasabidea. Desilusio handiarekin, Magallanesek atzera eginarazi zien hiru ontziei, eta beste biekin elkartu ondoren, hegoalderantz segitu zuten guztiek, lurralde erabat arrotzen kostaldean barrena.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Txalaparta argitaletxeak haur eta gazteei zuzendutako Axuri Beltza bilduman argitaratu du liburua, Berasaluzeren testu dotoreari Dani Fanoren ilustrazioak gehituz. Emaitza: egun berean hasi eta buka daitekeen biografia gustagarria. Kapitulu laburretan barrena duela bostehun urteko menturazale handienetako baten bizitza ulertzeko gakoak eskainiko zaizkigu, tartean, munduari bira eman zion lehen pertsona nola bihurtu zen. Bidaia literaturaren ozeanoetan ere egin du Berasaluzek, testuari bigarren irakurketa egiten ahal zaiolako han-hemenka utzi dituen keinuei jarraituz.

ARGIA

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Mikel Antza: «La pulsión de escribir me sigue habitando»

2019.09.17

Gehiengo baten mesedetan

2019.09.23