Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Ez ziren hiru hilabete izan | Esteban Montorio 'Monti'

Ez ziren hiru hilabete izan | Esteban Montorio 'Monti'

Eleberri honen azala sortzeko prozesua berezia izan da Esteban Montorio, Monti, gure diseinatzailearentzat, liburuko pertsonaiak bezalaxe, bere aita eta haren bi neba-arreba txikiak Habana baporean ontziratu baitziren Santurtzin, 1937ko maiatzean. Gainera, lan honetarako dokumentazio bila, altxor batekin topo egin zuen...

Testua: Esteban Montorio Uribarren, diseinatzaile grafikoa

Batzuetan aparteko motibazioarekin ekiten diegu zenbait proiekturi, eta liburu honen azala sortzeko prozesua horietako bat izan da, dudarik gabe, parekotasun handia baitago nire familiaren eta nobela honetako protagonisten artean. Liburuko pertsonaiak bezalaxe, gure aita eta bere bi neba-arreba txikiak Habana baporean ontziratu ziren Santurtzin, 1937ko maiatzean, Bilbo faxisten esku eroriko zela iragartzen zuten bonbetatik ihesi. Ingalaterrako egonaldia laburra izango zela uste zuten askok hasieran, «gehienik ere, hiru hilabete», baina gure etxekoen kasuan bi urte pasako erbestealdia bilakatu zen.

Bizipen horrek betirako markatu zuen gure aita, eta gogoan dut garai hartako pasadizo asko kontatzen zizkigula txikitan. Gehienak alaiak ziren; esaterako, Salvation Army-ko (Salbazio armada) kideek buruz ikasarazitako himno erlijiosoak kantatzen zizkigun, sekula ez baitzituen ahaztu haiekin egindako udaleku batean ikasitakoak. Eta jan kontuak ere aipatzen zizkigun, etxea gogoratuko zietelakoan ematen zizkieten baba gozo batzuk edo paseoetan ase arte jaten zituzten fish & chips haiek adibidez.

Ingelesa ikasteaz gain, denboratxo batez Arte eta Lanbideetako ikastetxe batera joateko aukera izan zuen. Eta niri ere helarazi zizkidan garai haietako zenbait gauza: arratsalde erdian te on batez gozatzeko ohitura, kalitatezko akuarelak bereizteko gaitasuna, kolore askoren izenak…

Urteek aurrera egin ahala, haren bizipen saminagoen berri ere izan nuen, eta jakin nuen gutxitan aukeratzen zutela boluntario ingelesek igandeetako ibilaldietara eramateko, ume txikiak nahiago baitzituzten eta aita ordurako nerabea baitzen. Eta jakin nuen, baita ere, anaia zaharrena ez zuela berriro ikusi, aita erbestean zen artean hil baitzuten, Ebroko guduan, 18 urte bete berri zituela.

Liburuaren azalerako dokumentazio bila, altxor bat topatu dut, prentsa argazki bat, non Salbazio Armadaren Londreseko egoitzara heldu ziren lehen euskal umeak agertzen diren. Eta haien erdian, aita ezagutu dut! (pena, hark jada ezin ikustea).

Gauzak zer diren, orain, gizon heldua naizela, gure aita izan zen ume haren begirada galdu eta tristean antzeman ditut bizirik zela adierazi ez zizkidan beste sentimendu guztiak. Ezin izan diot eutsi masailean behera irristatu zaidan tristura malkoari.

Gerrako umeak, gaur egun

Urte anitz behar izan ziren Gerrako umeak aintzat hartzeko. Gaur egun, Santurtzin, Eibarren eta beste hainbat herritan badute beren tokia paisaian, eta bateko zein besteko Aldundiek omenaldiak egin dizkiete. Intxorta 1937 taldeak ume gipuzkoarrak identifikatzeko ikerlan bat egin zuen, eta Ahotsak atariak ebakuatu zituzten haur horietako batzuen testigantza ere bildu du, sarean entzungai dagoena. Beste ahots ugari, protagonistak hil ahala galduko dira; horregatik ere, nobelatua izanagatik, Adriano de Mataren liburu hau lekukotza historiko aberatsa da.

Irudia: Gerrako_Umeak. By Otsoadantzan - Norberak egina, CC BY-SA 4.0

Erlazionatutako edukiak

Euzkadi en llamas | A la guerra con 'el tío Ramón'

2020.10. 1

En 1936, Ramón Belaustegigoitia, 'el tío Ramón' -como lo recuerdan cariñosamente sus descendientes-, daba la vuelta al mundo: China,...

Gerra zibila Euskal Herrian, eleberrietan

2021.04.20

Txalapartan berriki argitaratu dugu El largo sueño de tu nombre (Zure izenaren amets luzea), Nafarroako errepresio frankistari buruz azken...

Hiru hilabete, bizitza osorako

2021.09. 6

Itsasontzi batean, Euskal Herritik kanpora milaka haur, nora zeramatzaten ez zekitela haietako askok. Kaxianoren abestia...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Más que 'topos' en el reloj de la estación de autobuses

2021.09.16

Historia de las mujeres en Euskal Herria III: a las puertas de la emancipación

2021.10. 6