Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • “Gure helburua ez da bakarrik jendeak liburua irakurtzea,...

“Gure helburua ez da bakarrik jendeak liburua irakurtzea, bere ibilbideetarako ere erabiltzea baizik”

Aitor Ventureira gipuzkoarrak eta Imanol Bueno bizkaitarrak halabeharrez ezagutu zuten elkar Lanzko inauterian, Nafarroan, eta han bururatu zitzaien ideia bat: Arabako mitologiari buruzko liburu bat argitaratzea. Taldeak ezin hobeki funtzionatu zuen, naturarekiko eta mitologiarekiko biek zuten pasioari esker harremana sakontzen joan zen eta proiektu berriak sortu ziren. Iaz Rutas mitológicas vascas bildumako lehen liburua argitaratu zuten, Euskal Herriko kondaira eta izaki mitologiko nagusiak ezagutzeko gida ikusgarri bat, ibilbideekin osatua. Bigarren zatia eta euskarazko bertsioa egun hauetan aurkezten ari dira. Lana kaleratu bezperetan mintzatu gara haiekin.

Zein izan zen zuen helburua Rutas mitológicas vascas proiektua abian jartzerakoan?

AITOR: Batez ere hutsune bat betetzea paraje mitikoen arloan; izan ere, oso liburu onak daude mitologia buruz, baina gida bat falta zen toki horietara iristeko. Gure asmoa izan da euskal mitologia ezagutzera ematea ibilaldi batzuk proposatuz, modu praktiko eta atseginean, mota guztietako datu eta ilustrazioekin.

Zer harreman zenuten aurretik mendiarekin eta mitologiarekin ?

AITOR: Ni txikitatik egon naiz lotuta mendiarekin, sasoi bakoitzean gauza desberdinak eginez, ibilaldiak, eskalada haitzean edo izotzean, arroilen jaitsiera… Mitologia, berriz, aitonak kontatzen zizkigun ipuinetatik etorri zait, eta gero mendian paraje mitiko horiek topatzetik ere bai.

IMANOL: Mendia konstante bat izan da nire bizitzan, batik bat umetan. Eta sinesmenen munduak ere beti erakarri nau. Barandiaranen lanak irakurri nituen, eta haren bidez beste egile batzuenak, eta lanetan aipatzen zituen tokietara joaten hasi nintzen; bertako baserritarrekin hitz egitea gogoko nuen, mitoek bizirik ote zirauten jakiteko.

Lan honetan gure izaki mitologikoak luze eta zabal azaltzen dituzue. Nolakoa izan da dokumentazio lana?

IMANOL: Gure etnografiako egile klasikoen bilduma-lanak izan dira abiapuntua: Barandiaran, Satrustegi, Dueso, Peña Santiago, Azkue, Baroja, Anuntxi Arana, Erkoreka… Gure esperientzia eta jendeak (artzainak, herritarrak…) emandako informazioa ere baliatu ditugu. Liburuak ibilbideak proposatzen ditu kondairetan barneratzeko.

Nola planteatu dituzue ibilbideak? Nolakok dira?

AITOR: Ibilbide gehienak edozeinek egiteko modukoak dira, batez ere haurrekin, baina baten bat badago gogorragoa. Bi motakoak dira: linealak eta zirkularrak.

Lehen liburukia iazko Durangoko Azokan aurkeztu zenuten, eta oso harrera ona izan zuen. Espero zenuten halakorik? Zer jaso duzue irakurleengandik?

AITOR: Nik ez nuen espero halako harrerarik. Lorpen handia zen berez liburua argitaratzea, eta gero jendearen erantzuna izugarria izan da. Eskerrak eman behar dizkiogu jende guztiari, laudorio asko jaso dugu eta benetan hunkigarria da. Gainera, askok kontatu digute liburua erabili dutela erreferentzia gisa paseoetarako, eta orduan helburua bete dugula iruditzen zaigu, hau da, jendeak liburua irakurtzea ez ezik benetan erabiltzea ere bere ibilbideak egiteko.

IMANOL: Niretzat ere ustekabea izan da. Azokan ikusi zen jendeak oso harrera ona egin ziola liburuari. Sare sozialetan gertatzen da orain interakzio handiena irakurleekin, eta erantzun zabala izan du, horrek esan nahi zuen jendeak gustukoa zuela. Oso polita da ibilbidea egin duen norbait etortzea bere esperientzia kontatzera. Iradokizun ugari ere jaso dugu, eta horietako batzuk gehitu egin ditugu bigarren edizioan.

Lehen edizioa urtebete iragan aurretik agortu zen eta aurtengo Durangoko azokan bigarren liburua aurkeztu duzue. Zein dira bigarren edizio honen berritasunak?

IMANOL: Edizio zuzendua eta osatua da. Maite Marañón maketatzaileak lan handia egin du liburua are bisualagoa izan dadin, eta berritasun nagusia hori da, mapa oso bisual batzuk gehitu ditugula, bai eta antropologo batzuen biografiak ere.

Eta orain Rutas mitologicas vascas bildumako bigarren liburua aurkeztu behar duzue, pertsonaia eta kondaira gehiagorekin. Zer aurkituko dute irakurleek lan berri honetan?

AITOR: Toki faltagatik lehen liburuan sartu ez genituen pertsonaia mitikoak: Basajaun, Herensuge, laminak, jentilak, ur magikoak, natura sakratua eta gaueko jenio edo iratxoak.

IMANOL: Bigarren liburuak lehenbizikoaren egitura bera du. Aitorrek aipatu dituen pertsonaia horiek sartu ditugu, eta haien inguruan kontatzen dira kondairak eta proposatzen dira ibilbideak.

Euskal kulturan kondaira eta pertsonaia mitologikoen aberastasun handia dago. Zergatik, zuen ustez? Zergatik dago ondare mitologiko handiagoa munduko toki batzuetan beste batzuetan baino?

IMANOL: Euskal Herriko orografiak izango zuen eragina, beharbada, historiako une batzuetan zaila baitzen bertara iristea. Tradizioei diegun atxikimendua ere hor dago, kosmogonia berezi bat, kristautasunaren etorreran gertatu zen sinkretismoa …

AITOR: Beste faktore bat bilketa da, Barandiaranek eta beste batzuek egin zuten lan ikaragarria, joan zen mendearen hasieran baserriz baserri ibili baitziren kondairak jasotzen. Horrek lagundu zuen ipuinei eusten, eta beste toki batzuetan ordea, galdu egin ziren, hainbat arrazoirengatik.

Zer berezitasun ikusten dituzue euskal mitologian munduko beste toki batzuetakoaren aldean?

AITOR: Agerikoena, ziurrenik, gure mitologiako izaki garrantzitsuena emakumezko jainkosa bat dela.

IMANOL: Mitologia guztien funtsean antzekotasunak daude, jakina. Jatorrizko euskal erlijioan izaki gorena jainkosa teluriko bat da, Amalurra, Mari pertsonaiarengan gorpuztua. Horrek ematen dio berezitasuna. Ortiz-Osések teoria bat sortu zuen emakumezko arketipo matriarkal baten inguruan, herri indoeuroparren gizonezko arketipo patriarkalari kontrajarrita.

Espero duzue hurrengo belaunaldiek jakingo dutela eusten gure ondare mitologikoari?

AITOR: Liburuaren ardatz nagusietako bat txikiengana iristea izan da, mitologia eta paraje mitologikoak maitatzen irakastea. Horretarako gakoa da modu interesgarri, atsegin eta jostagarrian egitea. Badakigu liburu hau baliagarria izaten ari dela txikiengan interes hori pizteko, eta alde horretatik poz-pozik gaude.

Bildumako liburu gehiago etorriko dira, edo honek ixten du zuen lana?

AITOR: Ez dugu bilduma inolaz ere ixten, ibilbide mitologikoen gaiarekin jarraitu nahi dugu.

IMANOL: Euskal mitologiaren zabalkunderako aukera kontaezinak daude, eta horrek ikertzen segitzera bultzatzen gaitu, beraz, baliteke liburu berriak egitea.

Zein da zuen pertsonaia mitologiko gogokoena?

AITOR: Basajaun, basoarekin duen loturagatik.

IMANOL: Emakumezko numenekiko joera dut: laminak, Basandere eta Mari.

Gehien hunkitu zaituzten kondaira?

AITOR: Aralarko San Migel eta Herensugearena, lotura pertsonalengatik.

IMANOL: Kobaundiko laminarena.

Euskal Herriko leku magikoena?

AITOR: Leku magiko asko daude, baina niretzat Iratiko basoa, oso berezia da niretzat.

IMANOL: Dima eta inguruak, aztarna mitologikoen aberastasunagatik.

Zein da zuentzat liburuko ibilbide zirraragarriena?

AITOR: Mendibeko Salbatore eta Basajaun.

IMANOL: Bidarraiko Harpeko Saindua.

Erlazionatutako edukiak

Una guía para ver, oír, oler y tocar nuestra mitología

2021.12. 3

A través de fotografías y textos, Imanol Bueno y Aitor Ventureira nos acercan a los parajes más recónditos de nuestra tierra para acercarnos a los...

Forzudos y constructores: misteriosas piedras salpican nuestras montañas

2021.12.14

Mari, Tartalo, Sugaar, animales genios, personajes nocturnos… Nuestra tierra está habitada desde tiempos inmemoriales por seres mitológicos que...

Euskal Herriko ibilbide mitologikoak: gure paisaiak zapaltzeko beste modu bat

2022.11.28

Argazkien eta testuen bitartez, Imanol Bueno Bernaolak eta Aitor Ventureira San Miguelek geografia miragarri batean murgilduko gaituzte, non natura...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Rostros y escenarios para la memoria de Euskal Herria

2022.12.12

Euskal Herriaren memoriarako aurpegiak eta agertokiak

2022.12.13