Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Historialariak beltzean protagonista

Lau gizon etxe zahar hondatu batean. Batetik, hiru historialari, miseriaren lagun; zaletasun konpartitua badute ere, ez da hain agerikoa kidetasuna, nork bere espezialitateari sutsuki lotzen baitzaio: Historiaurrea, Erdi Aroa eta Lehen Mundu Gerra. Hiru historialari prekarioei, gainera, haietako baten osaba gehituko zaie, polizia ohi erretiratua. Bestetik, alboko bizilagunen lorategian ezerezetik sortu den pago ederra, eta bizilagunaren beraren desagerpena. Horra (H)ilbeltza bildumaren 6. alearen osagaiak, Fred Vargas idazlearen eta Beñat Irastorza itzultzailearen eskutik.

Ager al daiteke pago bat egun batetik bestera, gau bakarrean, inork hura landatu gabe? Halaxe gertatu da Sophia Siméonidis kantari ospetsuaren lorategian, eta ordutik ez du lorik egiten. Egun batzuetara desagertu egiten da Sophia, gainera, nahiz eta bere senarrak kezkarik agertu ez. Asperdurak, ikertzaile senak eta gertaera latz batzuek akuilaturik, alboko etxe kalamastrako hiru bizilagun historialariek, Vandoosler polizia ustel ohiak lagundurik, pagoaren sustraiak arakatuko dituzte, urteek gorrotoz eta jelosiaz gizenduak.

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VI. (H)ilbeltza bekaren irabazlea da Beñat Irastorzak itzulitako lagina.

«Les Évangélistes» [Ebanjelariak] serie arrakastatsuaren lehen liburua da hau, 1995ekoa, idazlearen laugarrena eta kritikaren Mystère saria jaso zuena.

Fred Vargas eleberri beltzen idazle ezagunenetakoa da gaur egun Frantzian, bereziki Adamsberg komisarioaren serieagatik, eta telebistara eta zinemara eraman dituzte bere zenbait lan.

Egilea

Fred Vargas (1957, Paris). Frédérique Audoin-Rouzeau, Fred Vargas luma izenez, historialaria eta eleberrigilea da. Historia ikasketak egin zituen eta arkeozoologian espezializatu zen, hau da, inguru arkeologikoetan agertzen diren animalien aztarnen ikerketan. Horri loturik, 2003an Izurri Beltzari buruzko saiakera zientifikoa idatzi zuen, Les Chemins de la peste, le rat, la puce et l'homme. Bere formakuntzaz aritzean, etxekoak ditu maiz ahotan: aita Philippe Audoin du, idazle surrealista; ahizpa bikiarengandik hartu zuen abizena, Jo Vargas pintorea bera; eta anaia ere historialaria du, Stéphane Audoin-Rouzeau, Lehen Mundu Gerran espezialista. Ezkerreko militante eta alderdi ekologisten alde atera izan da publikoki. Ibilbide literarioari dagokionez, 1986an argitaratu zuen lehen polizia eleberria, Les Jeux de l'Amour et de la Mort, Cognac Jaialdian saritu zutena. Ordutik, hamarnaka eleberri beltz argitaratu ditu, Jean-Baptiste Adamsberg komisarioaren seriea izanik ezagunena, eta komikietarako gidoiak ere egin ditu.

Bildumak sei, ekimenak hamar

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VI. (H)ilbeltza bekaren irabazlea izan zen Beñat Irastorzak bidalitako lagina. Epaimahaiak nabarmendu zuenez, «frantsesezko obraren erritmoari tentuz eta zentzuz jarraitu» zion euskarazkoak, eta orobat nabarmendu zuen «erabilitako joskera, euskaraz testu irakurgarria egin nahian». Horrela, urtebeteko itzulpen lanaren emaitza da orain aurkezten dugun eleberria, eta hizkera bizi eta ahozko horri eutsi dio itzulpen osoan. Bekaren lehen ediziotik, txandaka egiten dugu urtero-urtero deialdia, batean euskaraz idatzitakoa eta bestean euskarara ekarritakoa. Frantsesetik itzulitako eleberri honekin sei dira, beraz, (H)ilbeltza ekimenarekin eta Baztango Udalarekin elkarlanean argitaratu ditugun eleberriak; denak ala denak ilbeltzean dira ernatzen. Heldu den ekitaldian, 2024koan, X. edizioa ere badena, ilbeltzaren 22tik 28ra belztuko dira Baztango karrikak.

Ebanjelarien lehena

Eleberri beltz arrakastatsuen kasuan ohikoa denez, pertsonaia berarekin liburu bat baino gehiago idatzi ditu Fred Vargasek, serieak osatuz. Ezagunena, apika, Adamsberg komisarioarena izanen da: 1991n sortu zuen pertsonaia eta autorearen eleberri gehienetan ageri da; azken aldiz, esaterako, 2023an, Sur la dalle izenekoan. Altxa, hildakoak liburua, berriz, “Les Évangélistes” [Ebanjelariak] serie ezagunaren lehen liburua da, halaxe deitzen die-eta pertsonaietako batek hiru historialariei. Idazlearen laugarrena da, 1995ekoa, eta kritikaren Mystère saria jaso zuen. Eta, hain zuzen, Adamsberg komisarioari loturiko eleberri batean baino gehiagotan ere ageri dira Ebanjelariak. Autoreari behin baino gehiagotan aitortu diote bigarren mailako pertsonaiak ezaugarritzeko trebetasuna, bai eta umorea ere, eta bietatik du eleberri honek ere.

Euskarazko lehena ere bai

Fred Vargas eleberri beltzen idazle ezagunenetakoa da gaur egun Frantziako Estatuan, bereziki Adamsberg komisarioaren serieagatik, eta telebistara eta zinemara eraman dituzte bere lanak. Hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte bere eleberriak, eta, Le Figaro kazetaren arabera, behin baino gehiagotan agertu da urteko eleberrigile salduenen artean. Literatur ekoizpenaz harago, politikan engaiatua ere bada. 2009ko Europako hauteskundeetan, ekologisten zerrenda babestu zuen, eta Nous y sommes manifestua idatzi zuen asmo berarekin. Ingurumenarekiko kezka azaldu zuen L'Humanité en péril lanean ere, 2019an argitaratua, klima eta biodibertsitatearen inguruko hondamendiari buruzkoan. Bestalde, Cesare Battisti ezkerreko militante italiarraren estradizioa ere publikoki salatu zuen 2004tik aurrera, eta hainbat politikari eta intelektual frantsesen artean antolatutako haren aldeko dinamikaren bultzatzailea izan zen.

Bilduma bereko liburuak

Erlazionatutako edukiak

Sotoan gordeak: ardo gorria ontzi beltzean

2020.12.29

(H)ilbeltza bekaren hirugarren edizioan garaile atera zen Miren Gorrotxategi Azkuneren proiektua, eta 'Sotoan gordeak' dugu horren...

Egungo Italiaren B aldea

2021.12.21

(H)Ilbeltza bekaren altzoan sorturiko bilduma hazten ari da: Baztandik AEBra, AEBtik Vianara eta Vianatik Italiara egin dugu bildumako eleberri...

Beltzaren aroa

2023.01. 3

Urtea esnatzearekin batera datoz gurera krimenak, gorpuak, ikerketak, muturluzeak eta horiek guztiak biltzen dituen...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Revivir a Lenin cien años después

2024.01.15

El arsenal tecnológico de la Ertzaintza | Ahoztar Zelaieta

2024.01.15