Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Hitz gurutzatuak

Zerbait aurkitzen saiatu edo ahalegindu, sei letra. Egoera solidoan dagoen ura, bost letra. Nork bere burua hiltzeko ekintza eta horren ondorioa, zortzi letra. Hitz gurutzatuak denak. Eta eztarrian gurutzatuta geratzen zaizkigunak, ezin ulertuak katramilatuta. Sandra Garayoaren ilustrazioek eta Bertol Arrietaren gidoiak barne bilaketa baterako bidaia proposatzen digute komiki honetan, Artikoan barrenako espedizio batekin gurutzaturik.

Bikotekidearen suizidioak sortutako mina jasan ezinda, bidaia batean abiatuko da Leire. Antsietateak ez dio urrun joaten uzten, ordea, eta errepideko gasolindegi batean geratuko da helmugara iritsi aurretik. Ezleku horretan egin beharko dio aurre doluari, Fernando Rusek Artikoan bizi izan zuen abentura lagun duela: 800 kilometroko bidaia, bakarrik eta oinez, ipar polo geografikoa helburu.

Ipar polo geografikorako espedizioa abiapuntutzat hartuta, suizidatzen den pertsona batek bere ingurukoengan uzten duen hutsuneaz aritu nahi izan dugu nobela grafiko honetan.
Egileek

Egileak

Sandra Garayoa Cotera. Egun, haur eta gazte literaturan eta narraziogintzan murgilduta dago. Lehenengo esparruari dagokionez, hainbat lan ditu argitaratuak: Hanka, moko eta buztan (Ikaselkar, 2021) eta Lorerik Gorriena (Pamiela, 2020). Azken lana, berriz, Hodeien gaineko aldean komiki proiektua izan da. Sari eta aipamen ugari jaso ditu azken urteetan. Iberoamérica ilustra katalogoan hautatua izan da (2022 eta 2021), eta Egile saria (2022), Etxepare saria (2020) eta Irudika aipamen berezia (2020) jaso ditu, besteak beste.

Bertol Arrieta Kortajarena. Batez ere narraziogintzan jardundakoa da (Txikira beti hordago! eta Alter ero ipuin-liburuak), eta 2021ean bere lehen nobela (Gezurra berdaderoaargitaratu zuen. Haur eta gazte literaturako zenbait liburu ere idatzi ditu (Burua galdu zuen jirafa, Besarkada bat, beharbada, Elurraren formula), eta baita hainbat sari eskuratu ere; besteak beste, Kutxa Donostia Hiria eta Ignacio Aldecoa narrazio-sariak, Café Bar Bilbao antzerki-saria, haur eta gazte literaturako Juul saria bitan eta gidoi onenaren Lekeitioko Euskal Zinemaren saria. Hodeien gaineko aldean du bere lehen nobela grafikoa.

Komiki gehiago Txalapartan

Erlazionatutako edukiak

Pediatraren kontsultaren barrenetan

2019.11.18

Santi Brouard, pediatra, politikari eta euskaltzalearen bizitza eta heriotza fikzioaren bidez eraiki dute Harkaitz Canok, hitzez, eta Adur Larreak,...

Gaueko lanak, sistemaren kontra

2021.12. 3

“Arrazoitzeko adina izan bezain laster, nire etsaiez ohartu nintzen: errentatzaileak, jabeak, industrialak, militarrak eta apaizak. Hau da, zuek...

Historia eta fantasia, eskutik

2022.10. 5

Hiru plano marraztu dituzte Garazi Albizuak, hitzez, eta Olga Carmonak, irudiz: batetik, greziar mitologiara jo dute, hiru ahizpa iruleren...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

¿Por pensar así somos delincuentes? | Isaac Puente | Historia del anarquismo vasco

2022.11.22

Euskal Herriko ibilbide mitologikoak: gure paisaiak zapaltzeko beste modu bat

2022.11.28