Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Hitzak falta direnean

Komunitate bolleroan hegemonia linguistikoa arrakalatu egin da azken urteetan, eta ontzat ematen da euskarak militantziarako duen potentzialtasun politikoa. Hori ikusita, Zinegoak elkarteak egindako proposamen bati tiraka, euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertu dute June Fernandezek eta Amaia Alvarezek. Jarraian, liburuaren sarrera irakur dezakezue.

Euskara eta LGTB+ komunitatea ardatz izango zituen proiektu bat sortzea proposatu zigun Zinegoak elkarteak 2021ean. Aitor Aranaren Gay hiztegiaren baliokide lesbiko digitala sortzea izan zen gure hasierako proposamena. Alabaina, Nola esan/izan bollera euskaraz proiektuaren lehenengo urtean, prozesu parte-hartzailearen bidez jasotako ekarpenak irakurri genituenean ulertu genuen hitzen bilaketa ez zela helburua, bidea urratzeko aitzakia baizik.

Bollera euskaratzearen erronkak ez du zerikusirik garbizalekeriarekin edota elitismoarekin, baizik eta hizkuntza minorizatu horren eta sexu disidentziaren arteko hartu-emana elikatzearekin. Kontziente gara badagoela halako presio sozial bat euskara garbia erabiltzeko, Asisko Urmenetak gure barruko euskaltzainarekin irudikatzen zuena edo Zaldi Eroak euskal taliban jatorrarekin. Halaber, elkarrizketatu askoren erreakzioa mea culpa moduko bat izan da: «Egia da! Ez dugu euskal hitzik erabiltzen!». Maileguak betidanik erabili izan dira euskaraz eta hizkuntza guztietan; latinetik, grezieratik, arabieratik edan izan dugu frantsesa, gaztelania eta ingelesa heldu aurretik, eta hitzok erraz hartu dute euren lekua euskal hiztegiaren barruan. Duda barik, euskararik onena da erabiltzen dena, bizirik dagoena. Hortaz, laster konturatu ginen «Nola esan bollera euskaraz?» galdera tresna bat besterik ez zela, euskal bolleron errealitate eta praktika linguistikoen erradiografia egiteko.

Ondorioz, bigarren urtean Bizipenak atala sortu genuen, sakoneko elkarrizketez osatua, eta Sorkuntza atala: piezak sortzea edota lagatzea eskatu genien euskal idazle, musikari, irudigile, bertsolari eta artistei. Hala, glosarioaren kutxa baino askoz gehiago zabaldu dugu: esanahiak, hausnarketak, iruditeriak, erreferenteak, esperientziak, biografia sexual eta linguistikoak, genealogia politikoak, kultura eta abar. Liburu honetan, material hori guztia egokitzeaz gain, eduki berri bat gehitu dugu: lesbianen errepresentazioak aztertu ditugu euskal kulturan bereziki, baita Euskal Herrian kontsumitzen dugun nazioarteko kulturan ere.

Proiektuaren izenburuak euskara hiztegietan identifikatutako desoreka bati egiten dio erreferentzia. Euskaltzaindiaren hiztegiak onartu du marikoi, ez ordea bollera edo antzeko aukerarik (soilik marimutilen sinonimoak, esaterako, mari-aker edo mari-motrailu). Era berean, Elhuyar hiztegiamaricón bilatuz gero, hurrengo aukerak agertuko zaizkigu: (despectivo) (vulg.) maritxu, atsogizon, emagizon, atzelari, marikoi. Aldiz, bollera eta tortillera hitzen kasuan, lesbiana agertzen da soilik, (vulg.) oharraren atzean. Euskal hiztegiek jaso dute homofobia eta, berriki, transfobia; ez, ordea, lesbofobia edo bifobia. Lesbofobiaren izaera errotuena da ikusezintasuna, horregatik da hain kezkagarria gure identitateak hiztegietan duen isla urria.

Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubigintza egin den moduan, iruditzen zaigu asko sakondu daitekeela hegemonia linguistikoaren eta heteroarauaren loturen artean. Hitz egin dezakegu autogorrotoaz (gure baitako lesbofobia/euskarafobiaz), gutxiengoen estresaz, armairuez, arnasguneez, aktibazioaz, komunitateaz. Espero dugu halako eztabaidak errazteko ekarpentxoa egin izana.

Elkargunea da proiektu honen hitz gako bat: oso gurea den intersekzio bati erreparatu diogu, eta ikusi dugu zenbat ertz eta erpin biltzen diren hor. «Euskal bolleren izanak» bigarren kapituluan ikusiko dugunez, bidegurutzean edota bi munduren artean zatituta sentitu dira bollera euskaldun gehienak. Aitzitik, mugimendu feminista eta, oro har, jendartea euskaldundu den neurrian, komunitate bolleroan ere arrakalatu da hegemonia linguistikoa eta ulertu da euskarak militantziarako duen potentzialtasun politikoa.

Hala, bi mundu horien arteko zubi sendoak ugaritu egin dira: euskal kulturan gero eta erreferente LGTB+ gehiago ditugu, eta mugimendu transfeministak gero eta egitasmo gehiago antolatzen ditu euskaraz. Hor ditugu, besteak beste, Bollurria topaketak eta bollo bertso-saioak. Elkarrizketaturen batek adierazi du Itxaro Borda izan zela gaztetan izan zuen euskal kulturako erreferente lesbiko bakarra. Liburuaren hirugarren eta laugarren kapituluetan jaso dugu euskal kulturan azken hamarkadan izan den ikusgarritasun-gorakada bolleroaren lagin bat: esaterako, euskal poeta bollo gazte ugari hasi da publikatzen.

Halaber, aipatu nahi dugu lesbiana eta bollera kategoriak modu zabalean erabili izan ditugula, esentzialismoan erori barik. Etiketen kontrako mezuen aurrean, kategoriak esplizitatzearen aldekoak gara gu, ondoren esanahiak malgutzeko. Hala, ongi etorriak izan dira proiektuan euskal bisexual, bibollo edota kuirren ekarpenak, baita heterosexualak izanda gure proiektuarekiko interesa adierazi duten euskaltzaleenak ere. Lesbianismoa «emakume» subjektu itxi eta monolitiko batekin identifikatu beharrean, sexu- eta genero-disidentzien continuumaren barruan ulertzen dugu eta, hortaz, argi izan dugu proiektua transinklusiboa izan behar zuela, nahiz eta azkenean ez dugun lortu euskal emakume trans bolleroen ekarpenik.

Horregatik, Mariokerrak izenburua aukeratu dugu libururako, kuir kontzeptua tokikotzeko sortu duguna. Gasteizko LGTBIQ+ mugimenduari buruzko Bide zuzena, ibilbide okerrak (2019) dokumentalaren izenburutik eratorritako hitza da, eta borroka honetan subjektu desberdinen arteko aliantzak ahalbidetzen ditu.

Laburbilduz, hitzak topatzearen kuriositatetik eta erronkatik tiraka, ikusgarritasun lesbikoa zein genero- eta sexu-disidentziak lengoaia eta euskarri desberdinen bidez zabaltzea izan da gure asmoa: webgunea, bertso-saioak, solasaldi-errezitalak, Zinegoakeko 2022ko jaialdiaren kartelak (soropila, marioker, lumatza eta kuir berbekin jantzi ziren Bilboko kaleak), hedabideetan agertutako kronika eta elkarrizketak, eta esku artean duzun liburua. Esango genuke bollojabetza ariketa izan dela koordinatzaile zein partaideontzat. Irakurleontzat ere hala izatea espero dugu.

June Fernandez eta Amaia Alvarez

Erlazionatutako edukiak

20 liburu geure burua askatzeko eta geure gorputzez gehiago gozatzeko

2019.03. 5

Brigitte Vasalloren 'Pensamiento monógamo, terror poliamoroso' salduenen artean dago gure liburu-dendan, eta, haren ondoan, beste asko daude...

Una novela pionera, un Premio Nacional chileno y un cura vasco gay

2020.03. 9

Augusto D’Halmar fue el primero en recibir el Premio Nacional de Literatura chileno. Fue en 1942. Dieciocho años antes publicaba su obra cumbre,...

Izena eta izana

2023.05.31

Nola esaten da bollera euskaraz? Ba al da beste hitzik edo hitz bereziturik emakumeen arteko praktika sexualez aritzeko? Zer...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

«Tourra bereziki eta txirrindularitza oro har gustuko duten guztiei gomendatuko nieke liburua»

2023.06.13

Un coronel navarro fusilado y relegado al olvido

2023.06.21