Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Inkisizioa eta sorgin ehiza 'Euskal Herriko historia...

Inkisizioa eta sorgin ehiza 'Euskal Herriko historia ilustratua'-ren hirugarren liburukian

Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handikoak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta gerraz beteak. Alde batean, herri xehea eta pobrea, gehienbat nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak, eta, beste aldean, eliteak, banatuta, Espainiako nahiz Frantziako inperioen asimilazioaren eta bi estatuen errepresio bolada bortitzen artean. Testuinguru horretan, mota guztietako pertsonaiak sortu ziren: abenturazaleak, nabigatzaile handiak eta baleazaleak, emakumezko lehen idazleak, konkistatzaileak, gerrillariak edo matxinoak, sorginak eta belagileak… Elizak sorginen kontra zabaldu zuen jazarpen bortitza, Joseba Asironek eta Martintxo Alzuetak marraztua Euskal Herriko Historia Ilustratuaren hirugarren liburukian

Errepresioa sorkinkeriaren aitzakian

Sorginen bazterketa eta jazarpena antzinatik badator ere, denborarekin fenomeno hori neurrigabe zabaldu zen. 1525. urte inguruan, Nafarroako konkista aldi bete-betean, Gaztelako agintariak era basatian oldartu zitzaizkion Erroko, Zaraitzuko eta Erronkariko ibarretako jendeari. Berrogei emakume baino gehiago hil zituzten, sorginkeriaz akusaturik. Prozesu horren une gorena, alabaina, XVII. mende hasieran etorri zen. Egiaz, sorginkeriaren asmazioaren atzean, jendea beldurrarazteko asmo makurra zerabilten; izan ere, landa herriak kontrolatzen zailak ziren, eta emakumeen aurka jotzea erabaki zuten, gizartean zuten zeregina menderatzeko eta mugatzeko.

Pierre de Lancre

Pierre de Lancre odolzale eta gizatxarra 1609an iritsi zen Lapurdira, bazterrak larrutzera bortizkeria, tortura eta exekuzio uholde batez. Hilabete gutxiren buruan, epaile misoginoak bere gogo meharraz ehunka lagun —gehienak emakumeak— atxilo hartu zituen, eta horietatik hirurogei inguru bizirik erre. Berri haiek Ternuako itsasbazterreraino iritsi ziren, han ari baitziren gizonezko herritar gehienak arrantzan. Hala, ziztu bizian itzuli ziren Lapurdiko arrantza-ontziak, errepresio hura geldiarazi eta mendekua hartzeko. Hori ikusirik, Frantziako agintariek laster batean lekutu zuten epaile eroa handik beste norabait.

Logroñoko 1610eko prozesua

Aski frogatuta dago jazarpen horien intentzioa politikoa eta soziala izan zela, aldi bertsuan antzera jokatu baitzuten Pirinioez hegoaldera ere; batez ere, Nafarroako Zugarramurdin. Agintari erlijiosoek eragindako psikosi kolektiboak eta izuak Logroñoko Fede Auto ospetsuari bide eman zioten; denera, hamaika lagun kondenatu zituzten bizirik erretzera. Azkenean sei lagun erre zituzten, eta beste bost aurretik hil ziren, torturengatik eta kartzelako baldintza gizagabeengatik. Bidezkoa da nabarmentzea prozesu osoan Nafarroako Gorteak tinko azaldu zirela Inkisizio ahalguztidunaren aurka, ez baitzuten bat egin errepresio basati haren mamiarekin eta azalarekin.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Ezohiko ikerketa lanaren emaitza, hitzek ilustrazioei bidea ematen diete obra honetan, irudietan bilduz estreinekoz Euskal Herriko gertaera historiko garrantzitsuenak eta gure historiaren egiazko protagonistei aurpegia jarriz. Iraganeko giza paisaiak gure etorkizunerako berreskuratzeko zeregin ohoragarrian urrats sendoa.

Pierre de Lancre, bere hitzetan

El País Vasco es un país de manzanas, sus mujeres sólo comen manzanas, no beben más que jugo de manzanas y en cualquier ocasión están dispuestas a morder la manzana de la trasgresión, pasando por encima de la condena de Dios y franqueando la prohibición de nuestro primer padre. Son Evas que seducen voluntariamente a los hijos de Adán y, desnudas en la cabeza, viven en las montañas en absoluta libertad e ingenuidad como lo hacía Eva en el paraíso terrenal.

Pierre de Lancre

Erlazionatutako edukiak

Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak Asiron eta Martintxoren 'Euskal Herriko historia ilustratuaren' hirugarren tomoan

2018.11.28

Gauza on guztiak bezala, luze jo du, baina hemen da 'Euskal Herriko Historia Ilustratua'-ren hirugarren liburukia, Joseba Asironen eta Martintxo...

Horrela egiten da 'Euskal Herriko historia ilustratua'

2018.12.12

Joseba Asironen eta Martintxo Alzuetaren lehen lanak ikustean, ‘Euskal Herriko historia ilustratua’ obraren hastapenekoak, txundituta gelditu ginen...

Gure historiaren irudiak: Xabier Mina, Nafarroako eta mexikar independentziaren heroia

2019.01. 1

Euskal Herriko historia ilustratuaren hirugarren liburukian, Joseba Asironek eta Martintxo Alzuetak Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

7 de enero de 1513 • Los españoles fortifican Pamplona | 50 fechas clave de la conquista de Navarra

2019.01. 7

«En plena batalla por el relato, Covite necesitaba algo a lo que agarrarse. ¿Una pelea de bar? Pues una pelea de bar»

2019.01. 8