Iratzar eta Txalaparta, Álvaro García Linerarekin |
Floren Aoiz Iratzar Fundazioko Zuzendaria eta Jon Jimenez Txalapartako editorea “Tiempos Salvajes. A cien años de la Revolución soviética” artikuluaren aurkezpen ekitaldian izan dira. Akal-ek argitaraturik, 1917ko iraultza gogora ekartzen eta zabal gaurkotzen duen lan kolektibo honetan parte hartu du Álvaro García Linerak. Azken honekin batera izan dira ere ekitaldian, Pablo Iglesias eta moderatzaile lanetan Irene Montero. Boliviako estatu plurinazionaleko lehendakariordeak, iraultza prozesu ororen hamabi puntuak aurkezteko baliatu du bere hitzartzea. Eta gure aldetik, parada hau aprobetxatu dugu Álvaro García Linera bera agurtu, Euskal Herria ezagutzera gonbidatu eta Democracia, Estado, Revolución Txalaparta eta Iratzar Fundazioaren artean argitaratutako bere testuen antologiaren aleak oparitzeko, ilusio handiz hartuak bide batez.
Iruzkinak 0 iruzkin