Jakes eta Herio | Heriotza bere horretan
Jakesen ama gaixo dago, eta ez du sendabiderik: Herio ate-joka du. Jakes, mutiko azkarra denez, amarru bidez geldiaraziko du Herio. Hurrengo egunetan mundua arraro jokatzen hasiko da: jateko gutxiegi eta halere ia denetik gehiegi egonen da. Azkenean, Herio askatzea beste aukerarik ez dela ikasiko du Jakesek.
Tabutik ihes egin eta zuzenean gai zail bezain ohiko bati heltzen dio liburu honek, gogoeta eragin eta sentsibilitate artistikoari kili-kili egin nahian.
Gaur egungo idazleen eta ilustratzaileen proposamen berriak eta kultura ezberdinen legendak eta istorioak biltzen ditu TXO! haur bildumak. Hitzen eta irudien bidez, gure haurren irudimena, hausnarketarako gaitasuna eta sormena bultzatu nahi ditu. Bildumako hainbat liburuk nazioartean haur liburuei ematen zaizkien saririk inportanteenak jaso dituzte. Goza itzazu!
Zergatik da liburu hau hain berezia? Oso gauza garrantzitsuari buruzkoa delako, halakoa ez dirudien arren. Gauza hori zuk eta biok egiten dugu, eta gurasoek, amona-aitonek, lagunek… Guztiok egiten dugu, eta horregatik da unibertsala! Gehiago jakin nahi? Zabaldu liburua, eta kontatuko dizut… KAKARI BURUZ DAKIDAN GUZTIA
Iruzkinak 0 iruzkin