Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Jon Alonso zintzoen aldean · Mikel Soto

Aritz Galarraga kazetariak, Argian argitaratutako «Hamazazpi urteko hamarkada» artikuluan, zera zioen Jon Alonsoren Camenbert helburu liburuaz: «Edaten du, minimo, bi txorrotatik: saiakera eta nobela, nobela eta saiakera. Batetik da saioa, eta ez prezisamente gastronomiakoa». Bada, bizitzaren txiripak!, hainbat hari mutur direla eta, Zintzoen saldoan liburu horren segidatzat jo dezakegu eta, kasu honetan, lanaren txorrotetako bat, gutxienez, prezisamente gastronomiakoa dela esan dezakegu.

Baina, ez, gastronomia bi liburuen protagonista den Enekoitz Ramirez, Lanbas-en afizio edo ofizio berria da. Bera eta bera bezalako malincuente taldetxo batek euskal jatetxerik ezagunenetan emandako paloak okertuko baitira norbaitek euskal sukaldaritzaren etorkizuna den Kepa Pedrotegi sukaldaria hiltzen duenean. Zeharo okertuko da, Enekoitz gaixoa zintzoen artera eramateraino. Beraz, esan dezagun oraingo honetan txorrota beltza dela, txipiroi saltsarena bezainbeste, generoko eleberria baita Jon Alonsoren liburu berria. Beltz-beltza.

Txipiroi saltsa

Lagun bat daukat karreran zinemaren historia westernaren bidez ikasi zuena. Irakaslearen planteamendua ona zen: zinemaren aro guztietan existitu da westerna, beraz, generoaren bidez zinema beraren aldaketa eta garapena hauteman daitezke. Zinema beltzaren bidez horixe bera egitea ere posible litzateke, nire ustez. Izan ere, berezkoak dituen ezaugarriekin batera, aldaketa eta garapena ere atzematen dira aipatu generoaren historian. 1930eko hamarkadan abiatu zen Scarface eta antzeko filmekin, nahiz eta ezagunagoa den 1940ko eta 1950eko Hollywoodeko aro klasikoko filma apartengatik: The Maltese Falcon, The Big Sleep, The Lady from Shanghai, The Third Man, Strangers on a Train eta abar luzea. Baina, aro klasikotik harago, hamarkadaz hamarkada, generoa berrasmatzen joan da: 1970eko hamarkadan Roman Polanskiren Chinatown, 1980koan Lawrence Kasdanen Body Heat, 1990ekoan Quentin Tarantinoren Reservoir Dogs eta milurteko berrian Rian Johnsonen Brick, esanguratsu batzuk aipatzearren.

Berrasmatu... hitz gakoa liburu honetan, irakurlea jabetuko denez. Euskal literatura beltzaren berrasmatzearen zikloa laburragoa dela esango nuke; Gotzon Garateren hastapeneko eleberriez geroztik sarri berrasmatu da: Iñaki Zabaletaren 110. Street-eko geltokia, Mikel Antzaren Odolaren usaina, Anjel Lertxundiren Tobacco days, Xabier Montoiaren Non dago Stalin?, Itxaro Bordaren Bakean ützi arte, Harkaitz Canoren Pasaia Blues, Aingeru Epaltzaren Rock’n’roll... Eta, 1990eko hamarkadaren erdialdean, Jon Alonsok euskal nobela beltzaren genero txiki eta herabeari Katebegi galdua lanarekin ekarpentxoa egin zionetik hamazazpi urte joan diren honetan, Zintzoen saldoan eleberriarekin ez ote da bere burua berrasmatzen ari?

Norbait hori esateko desiratzen imajinatzen dut Jon, nobelaren protagonista den Enekoitzen purrustadaz erantzuteko: «Norberaren burua berrasmatzea da, antza denez, gaur egun denok kleenex bat bezalakoak garela ezkutatzeko era eufemistikoa eta dotorea, kazetari listoek boladan ipinia: lan aski ona neukan, ez zegoen hain gaizki ordainduta, ordutegia ez zen kriminala. Bota egin naute. Baina beste lan bat bilatu dut. Langabeziatik libratu naiz, horrenbestez nire burua berrasmatu dut; ez du inporta oraingo lana askoz okerrago ordainduta egotea, ordutegia esklabismotik hurbil egotea. Okerragoa da langabezia».

Legatza saltsa berdean

Zalantzarik gabe, langabezia terriblea da, baita lana daukaten idazleentzat ere. Alonsoren Katebegi galdua-ren kritika egin zuen Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak 1996an Argian, «Jarraipena eskatzen duen opera prima» artikuluan. «Intelijentzia, sentsibilitatea, umorea eta ofizioa ageri ditu autoreak», idatzi zuen orduan Xabierrek eta, nire ustez, bete-betean asmatu zuen. Ofizioa igartzen zitzaion idazleari eta bistan da are gehiago igartzen zaiola orain. Baina, zer egin horrekin? Argi esan zidan Jonek liburua emandakoan: «Legatza saltsa berdean ongi egiten badakit, hori eman behar diot irakurleari». Eta badaki, eta eman du. Irin pixka batekin, liburu honetako protagonista gehienak bezala.

Mikel Soto, editorea

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

'El barrio maldito': los sanfermines según Félix Urabayen

2018.07. 5

La crisis de la masculinidad postmoderna · Coral Herrera

2018.07. 9