Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Lasterketa bat baino gehiago

Historian bigarren aldiz, Tourra Euskal Herritik abiatuko da 2023an; zehazki, uztailean eta Bilbotik, eta hiru etapa eginen ditu euskal lurretan barna. Hasi Bizkaiko hiriburuan hasiko baita, eta Baionan bukatuko hirugarrena. Efemeridea baliatuta, Xabier Fernandez kazetariak Tourraren azterketa historikoa egiten du liburu honetan, izan duen bilakaera agerian utzita eta kazetaritza-naziotasuna-txirrindularitza hirukoa ardatz hartuz: eskualde, nazio, Estatu eta babesleen arabera multzokatutako lehiakideak, gatazka sozialek markaturiko edizioak, etapa eta polemika esanguratsuak, hedabideetako iruditegi eta diskurtsoak… Lasterketa hutsa dela ezin esateraino.

Txirrindularitza-lasterketa bat izatetik harago, Tourra nazio-harrotasuna eta identitateak sustatzeko tresna bat izan da sorreratik beretik, 1903tik. Berehala bihurtu zen frantses nazioko kirol-ekitaldirik ezagunena, gero eta estaldura mediatiko zabalagoa erakarriz; halere, frantsesek lasterketa gobernatzeko izan dituzten moldeak aldatu egin dira mende pasatxoan, gizartearen tentsioek eta gatazkek hartaratuta. Kazetaritza-lan honetan, Tourraren historia kontatzen zaigu prentsaren eta naziotasunaren ikuspegitik. Beste kirol-ekitaldi batzuk baino nabarmenago, XX. mendeari zentzua emateko balio izan du Tourrak, hainbat gai arantzatsu tarteko: esate batera, klase-harremanak, genero-rolak, gizarte-kohesioa, batasun nazionala, lanaren izaera eta osasun publikoa. Horrela, prentsa idatziaren azterketa xehearen eta aditu zein arituen lekukotzen bitartez, agerian geratuko da hedabideek sortutako irudiek eta bultzatutako mezuek zer-nolako eragina izan duten nazio-identitateen eraikuntzan eta deseraikuntzan.

Kazetaritza lan honetan, Tourraren azterketa historikoa egiten da, izan duen bilakaera agerian utzita: eskualde, nazio, Estatu eta babesleen arabera multzokatutako lehiakideak, gatazka sozialek markaturiko edizioak, etapa eta polemika esanguratsuak, hedabideetako iruditegi eta diskurtsoak…

Autorea, kazetaria izandakoa bera, aditu/arituen lekukotzetan eta prentsa idatzian oinarritu da lan honetarako; zehazki, kazeta hauek aztertu ditu: L'Auto, ABC, Mundo Deportivo, Marca, Le Monde, L'Equipe, Excelsior, El País, Egin, Gara, Euskaldunon Egunkaria eta Berria

Egilea

Xabier Fernandez Monje (1962, Bilbo). Errekaldetarra. Informazio-Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta IN-Komunikazioa agentziaren sortzailea (2019). Athletic Clubeko prentsa burua izan da (2001-2019), eta erredaktore buru Gara (1999-2001) eta Egin egunkarietan (1984-1998). Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste, Julen Guerrero, alma de ganador (El País-Aguilar, 1996), Jon Larrearekin batera; Euskal Herriko Futbolaren Entziklopedia (Aralar, 2001), zuzendaria eta egileetako bat; Lezama, Athleticen bihotza (Athletic Club, 2011), gidoigilea eta egileetako bat; eta Iker Muniain, un balón, un escudo, una vida (Panenka, 2021).

Liburuaren sarrera

Edozein ikerketa zientifiko egiten ari zarela azaltzean, ingurukoen ohiko galderak hiru «baino» ez dira izaten. Lehendabiziko galdera da «tesia, zertaz?». Erantzuna ematean bigarren itauna atoan datorkizu: «eta zergatik horri buruz?», harridura ezkutatu nahian edo.

Ataka horretan, eta ogibidez kazetaria naizen aldetik, galdetzaileari Tourrarekiko dudan maitasuna sutsuki azaltzen hasten naiz, Egin egunkarian ari nintzeneko 1989 eta 1992 urteetako Tourrak gogoratuz, lasterketaren handitasunaz eta frantziarrek beraiek lasterketarekiko duten atxikimendua goratuz. Gainera, lasterketa nazioartean duen ospeaz mintzatzeko eta hedabideek, prentsa idatziak bereziki, Tourrari eskaintzen dioten isla goraipatzeko abagunea ezin dut galdu. Azkenik, aurrekoa nahiko ez balitz bezala, «Frantziako Tourra frantziar, espainiar eta euskal prentsan (1903-2013): kazetaritza eta nazio-identitatea», hots, lanaren titulua azaltzen amaitzen dut. Horiexek lirateke galderei erantzuna. Baina, oraingo honetan eta gaia edozein izanda ere, azalpena nahikoa ez delakoan nago.

Horregatik, hirugarren galdera jasotzeko txanda da: «Bai, interesgarria dirudi, baina azalduidazu, mesedez, nik ulertzeko moduan».

Atril akademikotik jaitsi eta mundutarrontzako erantzuna aurkitu beharko.

«Gogoratzen al duzu Miguel Indurainek bere lehendabiziko Tourra irabazi zuenean, 1991n? Egunkaria nongoa, protagonista hangoa».

Orduan titularren artean murgilduta ikusten duzu zure burua: «Nafarroak amore eman zion txapeldunari. Milaka pertsona kalera atera ziren Tourra irabazi zuen nafar bakarra omentzeko» –Diario de Noticias–; «Nafarroak Indurainekin bat egin zuen. 20.000 lagunek baino gehiagok omenaldia egin zioten bere lurraldean Tourraren irabazleari» –El País–; «Frantziako eta Nafarroako erregea» –L’Humanité–; «Indurain txapeldun» –Euskaldunon Egunkaria–; «Milaka espainiarrek saritu dute Indurain Parisen» –El País–.

Eta, nahikoa ez balitz, kontakizuna are gehiago laburbil dezakezu: «Gakoa zein den? Irakurtzen duzun egunkarian Indurain nafarra, euskalduna edo espainiarra agertzen den». Honezkero irakurleak jakingo du esku artean duen liburuan Frantziako Tourra abiapuntutzat hartuta kirola, nazioa eta hedabideen arteko triangeluaz ariko naizela.

Erlazionatutako edukiak

Fútbol al servicio de la Revolución

2020.05.25

De ser un fenómeno popular, hoy el fútbol se ha convertido en millones: de espectadores y de euros. ¿Dónde tiene su origen el fútbol-espectáculo,...

Futbola eta politika, liburuen bitartez

2020.06.16

Kopako finalean Euskal Herriko eta Kataluniako zaleek Espainiako erregeari txistu egiten diotenean, edo, edozein taldetako zaleek...

Osasuna: fútbol, política y represión

2020.09.14

Ningún autor es nada sin sus obsesiones y es por eso que el iruindarra Mikel Huarte Alzueta se lió la manta a la cabeza, se calzó las botas (de...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Izena eta izana

2023.05.31

Realidades diferentes, vivencias compartidas

2023.06. 6