Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Lohia • Arrakalaren itzalean bizitzen | Jon Jimenez,...

Lohia • Arrakalaren itzalean bizitzen | Jon Jimenez, editorea

Lan ilustratu bat argitaratzeko orduan sarritan ahaztu egiten dugu atzean dagoen lana. Letrak irakurtzeko edota idazteko trebezia lantzen da ikastoletan, baina irudiak ikusteko behar den guztia gure heziketan oso parte txikia hartzen ohi du. Halaxe sentitu dut nik behintzat. Horregatik editore bezala edo irakurle bezala lan bat esku artean hartzen dudan bakoitzean, neure burua nolabait prestatu behar dut. Eta prestaketa horren baitan beti galdera berdina sortzen zait: zenbat denbora eta lan, zenbat izerdi, paper eta lapitz gastatu ditu egileak artelan honetan? Maite Mutuberriaren Lohia galdera honekin hasi nuen. Amaitzean, aldiz, galdera horri beste bat erantsi behar izan nion: zenbat negar-malko dago orri hauen artean?

Depresioa bezalako min bati zein izen jarri ez dakien pertsonaren ahalegina aurkitzen dugu orri bakoitzean, hala, behintzat, aitortzen digu egileak. Baina bilatze horretan, pausu bakoitzean, senda-bidea ere ikusten ahal diogu. Izenetik izana eta izanetik osabidea? Eta, bestetik, nola aditzera eman isiltasun horren sakontasuna? Lapitza, beltza, zirriborroak, beltza eta lapitza dira nagusi. Kolorerik ez. Hitz gutti. Finean, ez al da artistaren eta gaixo denaren gaitz bera: nola esan esaten ez dakigun hori?

Esker onetan, alboan izan duen jendeaz ere mintzo da Maite Mutuberria. Gaixo, deprimituta… gaizki dagoen pertsona horrek, barruko astinduraz askatzeko, askotan gure laguntza behar du, gure sorbalda, gure belarria. Halakoetan, zer esan ez dakigula geratzen gara (gerora ikasten dugu entzutea, soilik, gauza zoragarria dela). Zentzurik edo interesik ez duen burutik pasatzen zaigun lehenengo esaldia bota beharrean, liburu hau izan ezazu eskura. Hitz gutti baina arte aunitzekin esanen diozu behar zaituen pertsona horri ulertzen duzula eta arrakalaren itzal horretan ere bizitzea posible izanen duela.

Jon Jimenez, editorea

Así nació la portada de Rebeliones y revelaciones, obra de Maite Mutuberria.

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

La sima: punto final | Jose Mari Esparza Zabalegi

2018.08.30

15 libros para comprender la historia (y el final) de ETA

2018.09. 5