Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Mikel Antza: “Burgosko Auziaren eta nire bizitzaren...

Mikel Antza: “Burgosko Auziaren eta nire bizitzaren arteko nahasketa da”

Biografia zatiak, historia puskak eta Burgosko Auziaren adabakiak. Hauek dira, besteak beste, Mikel Antzak Arroz urez liburuko collage-a egiteko nahasi dituen elementuak. Horrela azaltzen du egileak Elkar aldizkariaren azken alean argitaratutako elkarrizketa honetan.

Zein izan da liburu hau idaztera bultzatu zaituen pizgarria?

Ez da izan aurretik egitea pentsatua nuen zerbait, ez nuen aurreikusia liburu hau egitea. Sorkuntza hasi zen Bugosko auzia: Iraultza eta bizi komikiaren gidoia egiteko eskaintza luzatu zidatenean. Komikiaren eranskina idazten ari nintzenean konturatu nintzen banuela material garrantzitsu bat zerbait potoloagoa egiteko. Hori izan zen abiapuntua.

Dokumentazio lan handia egin zenuen Burgosko auzia: Iraultza eta bizi komikirako baina hortaz aparte, bestelako iturrietatik ere edan al duzu?

Hain zuzen ere, jadanik komikirako jasoa nuen dokumentazio asko erabili dut liburuaren idazketarako. Bestalde, nire aldetik bildua nuen material pertsonalak ere balio izan dit. Gainera, zuzeneko elkarrizketak egin ditut Burgosko Auzian protagonista izan ziren batzuekin: Miguel Castells eta Paco Letamendia abokatuak, eta epaituak izan ziren Txutxo Abrisketa, Itziar Aizpurua, Arantxa Arruti, Antton Karrera eta Unai Dorronsororekin. Hiru iturri horiek baliatu ditut liburua osatzeko.

Dokumentazio guzti hori eskuartean izanik, nola izan da lan egiteko prozesua ?

Oso prozesu bizia izan da, bai. Halabeharrak gidatu duena kasu askotan eta atal batetik bestera loturak sortu dira liburua idatzi ahala. Oso organikoa izan da zentzu horretan. Hasieran nuen intuizioa forma hartzen joan da, askotan halabeharrak gidatuta. Atalek ez dute bere azken tankera hartu ia bukaera arte.

Zein generotan sailkatuko zenuke liburua ?

Ez dakit nola sailka daitekeen. Maila handi batean autobiografikoa da, baina hori parte bat baino ez da. Esan daiteke Burgosko Auziaren eta nire bizitzaren arteko nahasketa dela. Liburuaren ardatz nagusia Burgosko Auzia izanik, horri nire biografia txirikordatu diot; Auzi horrekin eta auziaren inguruko gertakizunekin denboran jarraipena zuen lotura pertsonal berezia neukala ohartu bainintzen. Guztia kronologia baten arabera josi dut.

Sailkatzea alde batera utzita beraz, zer aurkituko du irakurleak Arroz urez liburua zabaltzean?

Irakurleak nire bizitzaren zertzelada autobiografiko batzuk aurkituko ditu, hausnarketa batzuk, Burgosko Auziari buruzko gauza ezezagun batzuk ere bai, komikia egiterakoan sartu ez genituenak edo sartzerik ez zutenak... Eta aurkituko ditu ere Euskal Herriko gatazkari erreferentzia egiten dioten gertakizunak, betiere Burgosko auziari edota nire bizitzari lotutakoak.

Liburu hau zure aurreko liburuetakoren batekin alderatzerik badago?

Ez, ez du antzik, aurreko lan gehienak ikuspegi literario huts batetatik egindakoak izan dira. Honetan esan daiteke nahasketa dagoela: badu erreportajetik, ikerketatik, hausnarketatik, historiatik, autobiografiatik... eta badago ere sorkuntzara hurbiltzen den pasarteren bat ere. Idazle bezala idazteko ikuspuntu berri bat asmatzea eskatu didan nahasketa bat da, collage itxura izan dezakeena tarteka. Segida bat izan arren, atalka ere irakur daitekeena.

Zergatik Arroz urez?

Galdera hori erantzunik gabe utziko dugu, liburuaren baitan baitago izenburuaren erantzuna.

Erlazionatutako edukiak

'En país extraño': anhelos y esperanzas de un escritor en la clandestinidad

2019.09.11

La publicación en castellano de esta novela, escrita inicialmente en euskera, coincide en el tiempo con la puesta en libertad de su autor. Mikel...

Mikel Antza: «La pulsión de escribir me sigue habitando»

2019.09.17

Mikel Antza ya no está en país extraño y, como herramienta de lucha, ya no tiene que elegir entre la pluma y la espada. Esta novela escrita en...

Bizitza baten hamasei lekuko

2021.03. 1

Iragan abenduan 50 urte bete ziren Burgosko Prozesua egin zenetik. Hiruzpalau liburu, dokumental bat eta telebista saioren bat eskaini dizkiote...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Félix Urabayen. Un escritor vivo, movible, agitado y agitador

2021.04. 6

Gerra zibila Euskal Herrian, eleberrietan

2021.04.20