Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Txalaparta Klub: independente egiten gaituen giltza

Txalaparta Klub: independente egiten gaituen giltza

Beti esaten dugu, eta hala da: gure irakurleen klubari esker bete ditu argitaletxe honek 30 urte, eta hari esker argitaratu ditugu urte hauetan mila liburutik gora. Horren arrazoiak azalduko dizkizugu hemen, eta, horrekin batera, Txalaparta KLUBeko kide izateak dituen abantailak. Animatuko al zara?

Txalapartaren argitalpen produkzioari  eusteko –30 bat liburu urtean, askoz gehiago berrargitalpenak barne hartuta –, finantzaketa sendoa behar da. Liburu bat argitaratzea prozesu luze bat da, eta apustu bat ere bai, aldi berean: inbertsio bat egiten dugu orain, aurrerakinak, itzulpenak, ilustrazioak, lan ordu asko, inprenta ordainduz... Eta, ongi badoa dena, hemendik urtebetera, bi urtera edo urte gehiagora hasiko gara berreskuratzen zati bat, saldutako lehendabiziko aleei esker. Klubaren bidez banatzen dugun liburu bakoitzak, ordea, zuzeneko diru-sarrerak dakartza, liburu horren eta beste batzuen edizioa finantzatzeko balia ditzakegunak. Crowfounding gisako bat da: gure komunitateak liburu batzuen argitalpena finantzatzen du, eta gero, logikoa denez, merkeago eta beste abantaila batzuekin jasotzen ditu liburu horiek.

Txalapartaren argitalpen politika da hauxe da: Euskal Herriaren eta munduko gainerako herrien askapen borroketarako gure ustez ekarpena den guztia argitaratzea, memoria berreskuratzen, feministak beti, kapitalismoarekin borrokan eta euskarazko edizioarekin konprometituta, gure katalogoaren %35 euskarazkoa baita. Liburu baten aldeko apustua ez dugu egiten salduko diren aleen arabera, haren kalitatea eta muntagatik baizik, izan ere, orrialde horiek zabaltzeak eta gure liburutegietan irauteak duen garrantzia hartzen dugu aintzat. Horregatik, apustu horietako askoren arriskua eta kostua direla-eta, horiek babesten dituen komunitate bat izatea atzean nahitaezkoa da ibilbide ausart hau denboran mantentzeko.

Azken hamarkada hauetan liburuaren merkatuak izan duen bilakaera kezkagarria da argitaletxe independente guztientzat. Gure konplize diren liburu-dendak desagertu dira, banaketa esku gutxi batzuetan kontzentratu da eta enpresa talde handiek low cost motako literaturarekin itotzen dute merkatua. Titulu berriak eta gehien saldutakoak nagusitzen dira eta liburuak hamabost eguneko tartean agertu eta desagertzen dira salmenta tokietan. Arrain lodiek elkarri laguntzen diote, elkartu egiten dira merkatua bereganatzen jarraitzeko, eta txikioi, berriz, gero eta zailagoa zaigu gure liburuak irakurleen gehiengoaren eskura jartzea. Hori dela eta, Txalaparta KLUBek aukera ematen digu zirkuitu alternatiboa sortzeko, zabalkunderako eta salmentarako geure bidea izan dadin, merkatuaren gorabeheretatik “salbu”.

Txalaparta Klub irakurle aktibo eta oso konprometituen komunitate bat da. Urte hauetan bizia eman digun komunitate bat, ideien, ekarpenen eta kritiken bidez. Kluba inspirazio iturria, termometro zehatz bat, patio bat kanpoko soinuak aditzeko, eta horrexegatik eskatzen dizuegu iritzia emateko bildumei buruz edo aldaketei buruz, eta Durangoko azokan eta beste azoka guztietan gure estandera gerturatzeko, zer pentsatzen duzuen esatera. Gainera, liburu asko eta asko adimen kolektibo horretatik sortu dira, eta zuren mezuetatik urrea ateratzen dugu, garai batean eskutitzen bidez eta gaur egun posta elektronikoz: ideia bat, liburu bat argitaratzeko proposamen bat, dagoeneko itzulita dagoen lan bat, bilduma berri bat, ilustratzaile baten izena, idazle berri baten liburu txundigarri bat... Eta zein ederra den une hori, harpidedun baten lehen lana jasotzen dugunekoa!

Anima zaitez! Txalaparta KLUBarekin bat egin! Izena eman dezakezu HEMEN

Bost abantaila zuretzat

Liburu hautatuak

  • Urtean zehar zenbait liburu gomendatzen dizkizugu, gure ustez zure liburutegian egon behar direnak. Etxean jasotzen dituzu, baldintza ezin hobeetan: liburu-dendetara iritsi aurretik, %20 merkeago eta bidalketa gasturik ordaindu gabe.
  • Baduzu aldatzeko aukera ere, eta horretarako arreta handiz hautatutako liburu ugari eskaintzen dizkizugu, 50 argitaletxe independenterenak, kasu honetan % 5 merkeago eta bidalketa gasturik gabe.
  • Gure aldizkariaren bidez, gomendatutako liburuen berri ematen dizugu, bai eta argitaletxearen berri guztiak helarazten ere. Dohainik jasotzen duzu hiru hilean behin. Eta gure web orrian, gainera, askoz liburu gehiago dituzu eskura: Txalaparta.eus. Sortu zure erabiltzailearen profila eta abantaila gehiago izango dituzu.

Malgutasuna

  • Euskarazko bilduman 6 liburu gomendatzen dizkizugu urtean, 10 liburu gaztelaniazko bilduman. Baina gogoratu, ez da derrigorrezkoa jasotzea, ez baduzu gomendatutakoa nahi beste bat eska dezakezu (liburu bat edo dendako beste edozein produktu), edo hilabete horretan ezer ez bidaltzea.
  • Klubaren abantailak izateko, gutxienez sei produktu erosi behar dituzu urtean, baina zuk nahi duzun bezala administratu dezakezu harpidetza.

Erosotasuna

  • Zure intereseko liburuak dituzu eskura, dozenaka argitaletxenak.
  • Eskaera berehala jasoko duzu etxean edo zuk nahi duzun tokian.
  • Zure harpidetza web bidez, emailez edo telefonoz kudeatu dezakezu, zuk nahi duzun moduan. Dei iezaguzu. Oso gogoko dugu zuekin hitz egitea.

Beti merkeago

  • %20ko deskontua gomendatutako liburuetan eta Txalapartaren liburu berri guztietan (aurre-salmenta). %5eko deskontua gainerako liburuetan. %10-20ko deskontua gure dendan.
  • Gomendatutako liburuak eta aldatutakoak bidalketa gasturik gabe jasoko dituzu. Horietatik kanpo, ez duzu bidalketa gasturik ordainduko 25 euro baino gehiagoko eskaera egiten baduzu.

Biblioaniztasunari laguntzen

  • Zuri eta zu bezalakoei esker, mundu honetan Txalaparta izeneko euskal argitaletxe bat dago, ideien frontean beste 30 urtez (edo gehiago) borrokan jarraitzeko prest.
  • Liburu berri bakoitza gozatu, ospatu, zabaldu. Ideia berri hori zuri esker dago orain liburu-dendetan dabilen ideia berri hori . Biblioaniztasunaren katea bizirik mantentzen duzu, kultur ekosistema oxigenoz hornitzen duzu, gure bizitzetako liburuak inprimatzen dituzu, jarrai dezagun, jarrai dezaten horiek irakurtzen gaur, bihar eta beti.

Anima zaitez! Txalaparta KLUBarekin bat egin! Izena eman dezakezu HEMEN

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Erlazionatutako edukiak

Jose Mari Esparza: "Txalaparta es como una gran cooperativa, con miles de socios y socias. A ellos y ellas les debemos todo"

2018.10.17

Se cumplen treinta años de la fundación de Txalaparta y su alma máter, Jose Mari Esparza, hace repaso a toda una trayectoria editorial y política...

Apología de 30 años de edición · Títulos seleccionados y comentados por Jose Mari Esparza

2018.11.11

Mediante esta selección de títulos os  proponemos un recorrido atípico: de la infinidad de libros que cita Jose Mari Esparza en su último...

Gure liburu-dendaren abantailez baliatu

2018.12.19

Online denda hau Txalapartaren eta hainbat argitaletxe independenteren artean urtetan jositako elkarlanaren emaitza da. Interesatzen zaizkizun...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Aquiles Cuadra de Miguel: pasión y muerte de un alcalde digno (Tudela 1936-1939)

2018.10.19

[Adelanto] Las apologías de Jose Mari Esparza

2018.10.22