Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • ZAD: askatasunaren eremua | Iñaki Etxeleku

ZAD: askatasunaren eremua | Iñaki Etxeleku

Notre-Dame-des-Landes frantziar Bretainiaren udalerria da. Ia hamar urtetik hona Frantziar Estatuan eta Europako zenbait herrialdetan aski ezaguna egin dena. Hiru hizkiz jendarteratu dute bertako borroka: ZAD. Jatorrian Estatu Frantsesak azpiegitura handiak leku zehatz batzuetan kokatzeko gorderik zituen hizkiak ziren: Zone d’Aménagement Différé (Osterantzean Garatu beharreko Eremua). Baina 2009tik hona Notre-Dame-des-Landes-en eman borroka eta gero, Estatuaren izenaz jabetu eta komunitateak, herriak, eman dio esanahi berri bat: Zone À Defendre (Defendatu Beharreko Gunea). Itoitz herriaren aldeko eta urtegiaren aurkako ekimenaren antzekoa zentzu askotan, Europako beste hainbat herrialdetan neurririk gabeko garapenaren eta kapitalismo basatiaren aurka ematen ari diren mugimenduentzat eredua da ZAD. Iñaki Etxeleku kazetariak artikulu eta liburu honetan azalduko digunez.

1967an, Frantziako Estatuak erabaki zuen Naonedeko aireportuaren ordez aireportu berri bat eraiki behar zela hortik zenbait kilometrotara, Notre-Dames-des-Landeseko baserrialdean. Bost urte beranduago piztu zen asmoaren aurkako herritar mugimendu txiki bat. Berrogeita hamar urtez gorabehera ezberdinak ezagutu zituen egitasmoak eta herritar mugimenduak, tokiko nekazari erresistenteen sustenguz, lortu du gobernu ezberdinei gibel eginarazten. 2009an etorri ziren baserrialde hartako etxe eta zelaien lehendabiziko okupatzaileak, nekazarien deiari erantzunik. Okupazio mugimendua indartuz joan zen, bereziki 2012ko lehen kanporaketaren testuinguruan. Herritar elkarteekin esku-esku, aireportuaren aurkako mugimendu zabala eta indartsua zutik ezartzera iritsi eta erdietsi dute estatuak gibel egitea aireportu proiektua bertan behera erortzeraino 2018ko urte hasieran. Baina aireportu baten aurkakoa izatetik, beste eredu bateko jendarte eta bizi modu baten aldeko mugimendua izatera heldu da ZAD.

Duela hiru urte eta erdi izan nintzen lehen aldiz Notre-Dames-des-Landeseko ZADen, Euskal Herrian Zuzenean jaialdiko lagunek antolatu brigada bateko bagoia harturik. Hango auzolanetan aritu ginen, gune antolatu desberdinak ezagutu bertakoek eskaini bisiten bidez eta gauza franko deskubritu. Autonomiaren ideia horretan, zenbait urtez, babestu nahi zuen eremua okupatzen zuen mugimenduak sortu zituen tresnak: janaria ekoizteko, etxegintza tailerrak, burdin ola, liburutegia, irratia, kazeta eta beste. Eta mugimendu egituratu bat ere, bestelako jendarte eta harreman eredu bat bilatu nahian zebilena eta dabilena. Jatorri, eredu, egoera orotako jendeari hitzaren hartzeko aukera utzi nahi diona. Antolaketa eredu baten bilan ibili dena eta dabilena.

Oroz gain, sentsazio bat badaukazu ZADeko halako bisita bat bukatzen duzunean zenbait egunen buruko: askatasun hats bat bezala. Iruditzen baitzaizu askatasun guztia duzula eremu horretan mila proiekturen entseatzeko, talde indarraz. Ez baita kanpoko hertsatze edo zaintza edo mugarik sentitzen.

Biziki eder ematen du horrela esanik eta noski, ez dela dena eder, dena erraz eta dena aske. Eta bisitariaren sentsazio horrek badauka gehiago inpresiotik, azterketa errealetik baino.

Gatuzain argitaletxeak egin proposamen batetik abiatu zen liburu honen xedea. Eta orduko sentsazio eta gogoeten sakonkiago miatzeko bide zen, azkenean, liburuaren aitzakia.

Badu zerbait ohiz kanpokoa ZADek bere ezaugarrietan. Baserrialdean da, eremu oso zabal batean, eta 2012tik, ez zuen estatuaren egitura bakar batek, ez polizia bakar batek zangorik sartu han. Erran nahi du, bospasei urtez. Epe biziki luzea da neurri horretako eremu batean, eta jende kopuru horrekin -berrehun bat bizilagun inguru eremu okupatuan-. Beste jendarte eredu baten esperimentatzeko parada eskaintzen dituen baldintzak. Hori nuen barnatu nahi. Utopia horretatik, asmo horietarik, zer zen egiazki ibiltzen, zertan lortzen zen eta non ziren zailtasunak, porrotak, mugak.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Beste gauza batek kilikatu zigun jakin nahia. Bizi autonomia bilatzeak, egunerokotasunean eraman praktikak eta dorpetasunak ekarri umiltasun baten irudipena. Ideia eta teorien konkretuki gauzatzeak ekarri umiltasuna. Eta han eramandako ibilbidetik beretik, bakoitzak badu bere esperientzia kontatzeko.

Erabaki nuen jende desberdinaren elkarrizketatzea, autonomia esperientzia horretaz egiten zuten irakurketa, ateratzen zituzten ondorioen berri jakiteko. Ikuspegi ezberdinak gurutzatzea zen asmoa, baina, zerbait gisaz, mugimendu orokorrean zinez sartua zen jendearekin.

Adin eta ibilbide desberdineko pertsonak dira galdekatuak izan libururako. Bi, 1968 ondoko izpirituko militantzia klasiko batetik eratorriak. Bata laborantza munduko sindikalismotik. Bestea, Frantziako ezker klasikotik. Bada, okupa eta autonomia mugimendu antolatu, ideietan jantzia eta berriagotik heldu denik ere hauen artean. Badago ere, klimaren inguruko nazioarteko mugimendu orokorretan egondakoa, baina libreki eskuin ezker ibili dena. Egoera eta errealitate ezberdinak ezaguturik. Bi gazteenak, baitezpada iragan militanterik ez zutenak dira eremura iritsi aitzin; eta ZADeko mugimenduan buru belarri sartu dira, eskaintzen zituen aukera guziekin.

Ikuspegi desberdinak, bizipen desberdinak direlako, bakoitzaren ibilbidetik jinak. Ez dute ikusmolde bera ZADn gertatzen denari buruz, baitezpada. Baina komunean dute inplikazioa, borroka batean parte hartzea. Borroka horrek aldatu baititu ere pertsona gisa.

Gai nagusi batzuen inguruan mintzaraztea izan da erronka, batzuen eta besteen esperientziek ekarri saihets gaiak gehituz. Azkenean liburua gaika, eta gaien araberako kapituluka egituratu dut. Baten eta bestearen ikusmoldeak gurutzatuz; elkar osatuz, argazki bat eman zezan, errealitate hartaz.

Mintzo dira barnetik, naturaltasunez. Batzuek bizi dutena sakonki teorizaturik, gogoetaturik. Heldutasun handi bat hautematen zaie. Bizi eta eztabaida gune mamitsu baten izerdia bezala. Biziari zentzu bat emateak baitu garrantzia, eta bizia bizitzeak, zentzu horretatik. Aldi berean zintzoki mintzo dira, norberak eta mugimenduak dituzten gabeziak, ahuleziak aitortuz.

Iñaki Etxeleku

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Altsasu. El caso Alsasua: la pelea de bar que se convirtió en cuestión de Estado

2018.11.25

Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak Asiron eta Martintxoren 'Euskal Herriko historia ilustratuaren' hirugarren tomoan

2018.11.28