Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Zergatik ez eta nola apika

«Poz handiz» jaso du liburua euskaraz aterako delako berria, haren helburua, senezko dibulgatzaile ororena bezala, ahalik eta publiko zabalenera iristea baita. Lan horretan dihardu Antonio Turielek azken urteetan, bai argitalpenen bidez eta bai hitzaldi eta aurkezpen ugariren bidez. Gaur egun ditugun arazo energetikoen aurrean eskaintzen dizkiguten konponbideek zer huts duten azaltzea du xede, katastrofismoan erori gabe betiere, eta arazoak gainditzeko edo arintzeko bideak ematen ditu. Petrokalipsia saiakera didaktikoan denak aletzen ditu.

Inoiz ez gara krisi honetatik aterako. Ez, behintzat, indarrean jarri dugun eskema ekonomiko eta sozial honen barruan. Hori aspalditik jakina zen arren, ez dugu deus aldatu nahi izan, eta orain ezin da gehiago itxaron: gure ekintzen ondorioak bistan geratzen ari dira, eta hondamendiaren lehen zantzuak, petrolioaren eskasia esaterako, ageriko egiten ari zaizkigu. Hortik petrokalipsi hitza, eta abiapuntu beretik azterketa gordin eta argigarri hau, egungo sistema energetikoari alternatibak eskaini nahian. Energia-iturri berriztagarrien erabilera txalotzen duten albiste arranditsuen aldean, liburu honek argi eta zehatz azaltzen du zergatik ez duten balioko ustezko konponbide horiek, eta irtenbide errazik edo lasterbiderik ez duen auzi honen aurrean ditugun aukerak aurkezten ditu, premiazkoak bezain errotikakoak denak.

Egilea, Antonio Turiel ikertzailea, erreferente handienetako bat da Espainiako estatuan erregai fosilen eta desazkundearen arloan.

Liburu honek, era ulergarri eta argudiatuan, argi uzten du agertokirik okerrena saihesteko, hots, “petrokalipsia” saihesteko zer egin behar dugun: zer egoeratan gauden ulertu eta horren arabera jokatu.

Pil-pilean dagoen auzi bat jorratzen du, klima larrialdia, baliabideen agortzea eta energia berriztagarriak xeheki uztartuz. 

Egilea

Antonio Turiel (1970, Leon, Espainiako Estatua). Fisika eta Matematikako lizentziaduna eta Fisika Teorikoko doktorea da. Gaur egun, CSICeko ikertzaile zientifikoa da Bartzelonako itsas zientzien institutuan, eta dibulgazio-lana egiten du hitzaldi eta argitalpenen bitartez. Horietako asko The Oil Crash gaztelaniazko blogean jaso ditu; esate batera, erregai fosilen baliabide konbentzionalen agortzeari buruzko teorizazioak eta desazkundearen aldeko txostenak. Petrokalipsia krisi energetikoari buruzko dibulgaziozko saiakera da haren lanik ezagunena, eta Sin energía (2022).

Nik ez dut aurreikuspen katastrofikorik egiten, pertsona batzuek behin eta berriz hala badiote ere: nik erakutsi egiten ditut dauden arazoak eta proposatzen diren konponbideen hutsak, baina, aldi berean, erakusten dut arazoa ez dela hain larria ikuspegi egoki batetik begiratzen bazaio, eta gauza asko egiten ahal direla arazoa txikitzeko eta, are, gainditzeko.

 

Erlazionatutako edukiak

TAV: ¿hacia la soberanía energética? xabier zubialde |

2018.02. 4

Toca hablar del Tren de Altas Prestaciones. Aunque también se refieran a él con otros eufemismos: Tren de Alta Velocidad, Alta Velocidad Española o...

Nueve leyendas urbanas sobre ahorro energético que no te deberías creer · Xabier Zubialde Legarreta

2018.09.17

Vinculadas a la energía y la sostenibilidad existen leyendas urbanas que nos inundan el día a día. Xabier Zubialde Legarreta se encarga, en...

Lo que se esconde tras la transformación verde

2022.10. 5

En este riguroso trabajo de investigación, el periodista Oriol Malló desgrana los mecanismos mediante los que Iberdrola se ha beneficiado de la...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Un crudo retrato de la sociedad tunecina

2023.04. 1

Microdosis transfeministas para la salud

2023.04. 1